Bilaketarako aholkuak
Behar duzun zerbitzua aurkitzeko aholku eta trikimailuak.
Bilaketa motak eta eman beharreko pausoak
Bilaketa soila: zerbitzu bat aurkitzen lagunduko dizu, arin.
- pausoa: hitz bat edo gehiago sartu, tarte batez bereizirik, bilaketarako laukian.
- pausoa: klik egin "aurkitu zure zerbitzua" izeneko botoian, edo sakatu "intro / enter" tekla.
- pausoa: hurrengo orrialdean emaitzak ikusiko dituzu, garrantziaren arabera ordenaturik (lehenbizi garrantzitsuenak).
Bilatzaile aurreratua: bilaketa bereziak eta zehatzagoak egiten lagunduko dizu.
- pausoa: aukeratu bilatzaile bat, zuretzat egokiena:
- Herritarrentzako zerbitzuak
- Enpresetarako zerbitzuak
- Entitateetarako zerbitzuak
- Lan publikoa
- Diru-laguntzak, laguntzak eta bekak
- pausoa: hitz bat edo gehiago sartu, tarte batez bereizirik, bilaketarako laukian. Bilaketa osatzeko, nahi izanez gero, aukeratu gai bat, edo departamentu bat edo zerbitzu-egoera bat.
- pausoa: klik egin "aurkitu zure zerbitzua" izeneko botoian, edo sakatu "intro / enter" tekla.
- pausoa: hurrengo orrialdean emaitzak ikusiko dituzu, garrantziaren arabera ordenaturik (lehenbizi garrantzitsuenak).
Zenbat hitz erabili behar ditut bilaketan?
Zenbat eta hitz gehiago erabili, orduan eta emaitza zehatzagoak lortuko dituzu. Hiru-lau-bost hitz erabiltzea aholkatzen dizugu.
Letra larrien erabilera
Letra larriz edo xehez idatzita, emaitza berbera lortuko duzu. Kasu hauetan, adibidez, emaitza berbera lortu duzu:
LAGUNTZEN DEIALDIA
laguntzen deialdia
Azentuen erabilera
Azentuarekin edo gabe idatzita, emaitza berbera lortuko duzu. Kasu hauetan, adibidez, emaitza berbera lortuko duzu:
elección de médico
eleccion de medico
Bilaketa zehatzak
Horretarako, tarte batez bereizitako hitz segida bat komatxoen artean idatzi. Hitz horiek horrelaxe agertutako kasuak lortuko dituzu.
"ikerketa programa"
Zenbait hitz baztertzen ditu
Bilatzeko tresnak automatikoki baztertzen ditu preposizioak, artikuluak...