(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

Bilaketarako aholkuak

Behar duzun zerbitzua aurkitzeko aholku eta trikimailuak.



Bilaketa motak eta eman beharreko pausoak

Bilaketa soila: zerbitzu bat aurkitzen lagunduko dizu, arin.

  1. pausoa: hitz bat edo gehiago sartu, tarte batez bereizirik, bilaketarako laukian.
  2. pausoa: klik egin "aurkitu zure zerbitzua" izeneko botoian, edo sakatu "intro / enter" tekla.
  3. pausoa: hurrengo orrialdean emaitzak ikusiko dituzu, garrantziaren arabera ordenaturik (lehenbizi garrantzitsuenak).

Bilatzaile aurreratua: bilaketa bereziak eta zehatzagoak egiten lagunduko dizu. 

  1. pausoa: aukeratu bilatzaile bat, zuretzat egokiena:
    • Herritarrentzako zerbitzuak
    • Enpresetarako zerbitzuak
    • Entitateetarako zerbitzuak
    • Lan publikoa
    • Diru-laguntzak, laguntzak eta bekak
  2. pausoa: hitz bat edo gehiago sartu, tarte batez bereizirik, bilaketarako laukian. Bilaketa osatzeko, nahi izanez gero, aukeratu gai bat, edo departamentu bat edo zerbitzu-egoera bat. 
  3. pausoa: klik egin "aurkitu zure zerbitzua" izeneko botoian, edo sakatu "intro / enter" tekla. 
  4. pausoa: hurrengo orrialdean emaitzak ikusiko dituzu, garrantziaren arabera ordenaturik (lehenbizi garrantzitsuenak).

Zenbat hitz erabili behar ditut bilaketan?

 Zenbat eta hitz gehiago erabili, orduan eta emaitza zehatzagoak lortuko dituzu. Hiru-lau-bost hitz erabiltzea aholkatzen dizugu.

Letra larrien erabilera

Letra larriz edo xehez idatzita, emaitza berbera lortuko duzu. Kasu hauetan, adibidez, emaitza berbera lortu duzu:

LAGUNTZEN DEIALDIA
laguntzen deialdia

Azentuen erabilera

Azentuarekin edo gabe idatzita, emaitza berbera lortuko duzu. Kasu hauetan, adibidez, emaitza berbera lortuko duzu:

elección de médico
eleccion de medico

Bilaketa zehatzak

Horretarako, tarte batez bereizitako hitz segida bat komatxoen artean idatzi. Hitz horiek horrelaxe agertutako kasuak lortuko dituzu.

"ikerketa programa"

Zenbait hitz baztertzen ditu

Bilatzeko tresnak automatikoki baztertzen ditu preposizioak, artikuluak...

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa