(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Fran├žais | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

Nork eman dezake botoa?

Botoa emateko eskubideaz baliatzeko beharrezkoa da errolda hauetako batean inskribaturik egotea:

Espainiako hautesle egoiliarren errolda (CER)

Nafarroako udalerri batean bizi diren espainiar egoiliarrek eskubidea dute botoa emateko beren kontzejurako hauteskundeetan, kontzejuko bizilagunak badira. Bertaratuz edo postaz eman dezakete botoa.

Espainian bizi diren atzerritarren errolda (CERE)

Nafarroako kontzejuetako hauteskundeetan botoa eman dezakete Europar Batasuneko herritarrek eta Europar Batasunetik kanpoko beste herrialde batzuetakoek, baldin eta herrialde horiek Espainiarekin akordioa indarrean baldin badute hauteskundeetan parte hartzeko. Hauexek dira herrialde horiek: Bolivia, Cabo Verde, Txile, Kolonbia, Korea, Ekuador, Islandia, Norvegia, Zelanda Berria, Paraguai,  Peru eta Trinidad eta Tobago. Bertaratuz edo postaz eman dezakete botoa.

Aldi baterako kanpoan bizi diren egoiliar espainiarrak (ERTA)
Ez daude baja emanik Espainiako erroldan.

Hauteskunde guztietan eman dezakete botoa, baita kontzejuetan ere. Hauteskunde-erroldako Bulegoarekin postaz izaten dituzten harremanak. 

Alabaina hautesle egoiliar absenteen erroldan (CERA) izen eman duten espainiarrak Espainiako erroldan baja emanik daude eta ezin dute kontzejuetako hauteskundeetan parte hartu.

Kontsulta ezazu nola eman botoa Espainiatik kanpo egonda Barne Ministerioaren web orrian.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa