(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

Antolaketa eta funtzionamendua

Hauteskundeen arloko Administrazioa hauteskunde batzordeek, hauteskunde mahaiek eta Hautesle-erroldaren Bulegoak osatzen dute.

Hauteskunde batzordeak honakoak dira: Hauteskunde Batzorde Zentrala, Madrilen egoitza duen organo iraunkorra, Hauteskunde Batzorde Probintziala eta Barrutiko Hauteskunde Batzordeak (Agoitz, Lizarra, Iruña, Tafalla eta Tutera).

Hauteskunde mahai bera erabiltzen da hauteskunde guztietarako: Parlamenturako, udalerako eta, kasua denean, kontzejurako. Mahaiko buruak eta bi mahaikidek osatzen dute, udaletxean zozketaz hautatu ondoren.

Administrazio Publikoek hauteskunde batzordeen esku jartzen dituzte haien eginkizunak betetzeko beharrezkoak diren giza baliabideak eta bitarteko materialak.

Gutun-azalak eta boto-paperak

Gutun-azalak eta boto-paperak kolore hauekin identifikatzen dira:

-Sepia kolorea: Parlamenturako hauteskundeak.

-Kolore zuria: Udaletarako hauteskundeak.

-Urdinak: Nafarroako kontzejuetarako hauteskundeak.

Hautestontziak

Hauteskunde mahai bakoitzak hautestontzi bat du hauteskunde egunean eginen diren hauteskunde mota bakoitzerako; kasuan kasuko hautestontzia boto-paperen kolore berekoa da.

Kontzeju bat baino gehiago dauden udalerrietako hauteskunde mahaietan, Parlamenturako eta udalerako hautestontziez gain, kontzejuak adina hautestontzi izanen dira. Kontzejuetako hautestontziak dagokien kolorearekin (urdina) eta kontzeju bakoitzaren izenarekin identifikatzen dira.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa