(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Fran├žais | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

Kontzejuetarako hauteskundeak

Kontzejuak Nafarroako Foru Komunitateak bere dituen toki entitateak dira; udalerriek baino populazio eta lurralde txikiagoa izaten dute, baita beren ondasunak eta interesak kudeatu eta administratzeko nortasun juridikoa ere.

Kontzejuen gobernua eta administrazioa Kontzeju irekiaren araubidean egiten dira baldin eta zuzenbidezko biztanleen kopurua 16tik 50era bitartekoa bada, eta eginkizun horiek Batzar batek beteko ditu, aldiz, zuzenbidezko biztanleak 50 baino gehiago direnean.

Kontzeju irekiaren araubidean, kontzejuko lehendakariari eta auzo-batzarrari dagozkie gobernua eta administrazioa. Batzar horretan parte hartzen ahal dute hautesle-erroldan inskribaturik dauden eta sufragio aktiborako eskubidea duten kontzejuko pertsona guztiek.

Kontzejuko Batzarra lehendakariak eta lau bokalek osatuko dute.

Kontzejuetako lehendakarien agintaldia udala osatzen duten kideek duten bera da.

Deialdia

Kontzeju irekietako lehendakari izateko hautagaiak aurkezten ahalko dituzte dagokien erregistroan inskribaturiko alderdi eta federazioek, eta hautesle-elkarteek, behar diren baldintzak betetzen badituzte, alegia, kontzejuko hautesleen zerrendan inskribatutakoetatik ehuneko hamarren sinadurak aurkeztea, gutxienez, Kontzeju irekien kasuan, edo inskribatuetatik ehuneko bat baino gehiagoren sinadurak, sekula ere ez hamar sinadura baino gutxiago, kontzejuko Batzarreko lehendakaria eta bokalak hautatzeko kasuan.


Kontzejuetako hauteskundeetarako eratzen diren alderdi- eta federazio-koalizioen berri eman behar zaio eskualdeko hauteskunde-batzordeari.

Kontzeju irekiaren araubidean lehendakaria hautatzeko, alderdi, federazio, koalizio edo elkarte bakoitzak hautagai bakarra aurkezten ahalko du. Kontzejuko Batzarra osatzen duten lehendakaria eta bokalak hautatzeko, berriz, alderdi, federazio, koalizio edo elkarte bakoitzak zerrenda bat aurkezten ahalko du, bost izenekin gehienez. 

 

Hautetsien aldarrikapena

Udal hauteskundeetan bezala, kontzejuetako hauteskundeetan hautetsiak aldarrikatzeko eskumena eskualdeko hauteskunde-batzordeei dagokie.

Kontzeju irekiaren araubideko kontzejuetan lehendakaria izateko hauteskundeetan, boto gehien lortzen duen hautagaia aldarrikatuko dute hautetsi, eta berdinketak zozketaz ebatziko dira.

Kontzejuko Batzarra osatzen duten lehendakaria eta bokalak, berriz, 101 biztanletik 250era bitarteko udalerrietako zinegotziak hautatzeko ezarritako prozeduraren bidez hautatuko dira, baita hautetsi aldarrikatu ere.  Horrela, hautesle bakoitzak gehienez lau hautagairi ematen ahalko die botoa; lehendakari hautetsi aldarrikatuko dute boto gehien lortzen dituen hautagaia, eta bokal aldarrikatuko dituzte lehendakariaren ondotik boto kopuru handienak lortzen dituzten lau hautagaiak. Berdinketak zozketaz ebatziko dira.

Kontzejuren batean hautagairik aurkezten ez bada, hilabete batzuk geroago kontzejuetarako hauteskunde partzialak eginen dira. Bigarren deialdi horretan ere hautagairik aurkezten ez bada, Foru Komunitateko Administrazioak kudeaketa-batzorde bat izendatuko du batzar bidez gobernatzen diren kontzejuetan. Bost kidek osatuko dute kudeaketa-batzordea.

Nafarroako kontzejuetako hauteskunde prozesua arautzen duen martxoaren 16ko 12/1991 Foru Legea.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa