(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Fran├žais | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

Nola eman botoa

Boto presentziala

  Hauteskunde eguna baino lehen komeni da norbera hautesle erroldan inskribatuta dagoela egiaztatzea.

Hauteskundeak egin aurretik udaletxeetan ikusgai jarritako hautesle erroldan hautesle bakoitzaren datu eguneratuak azaltzen dira, bai eta zein sekzio eta mahaitan eman behar duen botoa; halaber, etxean txartel bat jasoko duzu datu horiekin.

Zure datuetan okerren bat badago, erreklamazioa egin dezakezu udaletxean edo Hautesle Erroldaren Bulegoan.

Ziurtagiri digitala baduzu, kontsulta ezazu hemendik zure inskripzioa Hautesle Erroldan.

  Botoa ematera joaten zarenean eraman agiri hauetako bat identifikatzeko:

Ez dio axola dokumentu horiek iraungita badaude, baina jatorrizkoak izan behar dute. Fotokopiek ez dute balio.

Hauteslekuak zabalik egonen dira goizeko 9etatik arratsaldeko 8ak arte, eta bertan hautagai-zerrenda guztien boto-paperak egonen dira, baita gutun-azalak eta kabinak ere, botoaren konfidentzialtasuna babesteko. Hautesleak hauteskunde-mahaira banan-banan hurbilduko dira, eta boto-paper bakoitza bere gutun-azalean sartuta eramanen dute.

Mahaiko kideek eta artekariek hauteslearen nortasuna egiaztatu, eta botoa emateko eskubidea daukan kontsultatuko dute, erroldaren zerrendetan begiratuta.

Irakurtzen ez dakiten hautesleek, edo, ezintasunen bat izateagatik, boto-txartela hautatzeko, gutun-azalean sartzeko edota mahaiburuari emateko gai ez direnek laguntza eskatzen ahal diote beren konfiantzako pertsona bati.

Hautesleak ez daude beharturik hauteskunde-egun berean egiten diren hauteskunde guztietan parte hartzera; haietako batean edo batzuetan bakarrik eman dezakete botoa, hala nahi badute. Baina hauteskunde guztiak batera egin behar dira bozketa-egintza bakar batean, eta, behin bozkatutakoan, ezin da geroago berriz itzuli, aurretik botorik eman ez den hauteskundeetan bozkatzera.

Posta bidezko botoa

Jakin beharra dago posta-bulego batean posta bidezko botoa eskatuz gero ez dagoela atzera egiterik, eta, beraz, ezin dela botoa hauteslekuan eman.

Hautesleak erabakitzen badu botoa postaz eman nahi duela, honela egin dezake:

   Hautesleak erroldako inskripzioaren ziurtagiria eskatuko du edozein posta bulegotan, bertan emanen dioten inprimaki baten bidez.

Hauteskunde deialdiaren egunetik hasita eska dezake, hauteskunde egunaren aurreko hamargarren egunaren arte.

Eskaera norberak egin behar du aurrez aurre, eta Posta bulegoko funtzionarioari agiri hauetako bat aurkeztu beharko dio, argazkia eta guzti (NANa, pasaportea edo gidabaimena), jatorrizko agiria, ez fotokopia.

Gaixorik edo ezindurik egoteagatik (egoera hori medikuaren ziurtagiriaren bidez frogatu behar da) eskaera ezin badu norberak aurkeztu, eskritura publikoaren bidez baimendutako beste norbaitek egin dezake. Bai medikuaren ziurtagiria bai notario-eskritura doakoak dira, Hauteskunde Batzordeak ordaintzen baititu.

   Hautesle Erroldaren Bulegoak, posta ziurtatuz, agiri hauek bidaliko dizkio hautesle bakoitzari: hauteskunde prozedurari buruzko jarraibideen orria, boto-paperak eta gutun-azalak, erroldako inskripzioaren ziurtagiria, eta beste gutun-azal bat, hautesleari dagokion hauteskunde-mahaiaren helbidearekin.

Hautesleak berak sinatu behar ditu dokumentu guztiak. Bere helbidean ez badago, jakinaraziko zaio nora jo dezakeen berak edo arestian aipatutako pertsona baimenduak dokumentazioaren bila.

   Posta zerbitzua arduratuko da postaz emandako boto guztiak hauteskunde-mahaietara helarazteaz, hauteskunde-egunean, goizeko bederatzietan.

Botoa emateko modu egokitua

Ehuneko 33ko ikusmen-desgaitasun aitortua izan eta braille sistema ezagutzen dutenek hainbat kasutan erabil dezakete.

Kontsultatu botoa emateko modu egokituari buruzko informazioa.

 

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa