(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

Hauteskundeen egutegia

Hauxe da hautesleek beren eskubideez baliatzeko kontuan hartu behar duten egutegia:

  Posta bidezko botoa eskatzea: urriaren 27ik abenduaren 10era.

Norberak eskatu beharko du Posta bulegoetan. 

  Hautesle-errolda (kontsultatzeko eta erreklamazioak egiteko epea): azaroaren 2 eta 9 artean.

Hautesle erroldan sartzeko edo hortik ateratzeko erreklamazioak azaroaren 2 eta 9 artean egin daitezke Hauteskunde Batzorde Probintzialean edo kasuan kasuko udaletxean.  

Herritarrek egiaztatu ahal izanen dute erroldan ageri diren eta, beraz, boto eskubidea erabili ahal duten. Ziurtagiri digitala baldin baduzu, kontsultatu hemen hautesle-erroldan ote zauden. Zure udaletxera joanez lortu ahal duzu informazio hori azaroaren 3tik 9ra arte. Telefonoz ere horren berri izan dezakezu:

  • 46 herri hauetako bizilagunek, 948 012 012 edo 012 telefonora deituz (deiaren kostua 0,34 €).
  • Iruñean eta Tuteran erroldaturik daudenek, 010 telefonoan.

  Hautagai-zerrendak aurkeztea. Azaroaren 11tik 16ra.

Alderdiek, koalizioek eta hautesle-elkarteek hautagai zerrendak aurkeztu behar dituzte hauteskunde batzorde eskudunetan.

  Mahaiko kideen zozketa. Azaroaren 21etik 25era.

Mahaien osaera udalen eskumenekoa da, eta kideak jendaurreko zozketa bidez izendatzen dira. 012 telefono zenbakian ere egin daiteke kontsulta.

Bertara joanez lortzen ahal duzu informazio hori, eta Iruñean eta Tuteran erroldaturik daudenek, gainera, 010 telefonoan. Honako 46 herrietako bizilagunek, berriz, 948 012 012 edo 012 telefonora deituz egiten ahal dute kontsulta hori (deiaren kostua 0,34 €).

  Bozketa eguna: Abenduaren 20a, igandea. 

Hauteskundeen egunean hauteslekuak goizeko 9etatik arratsaldeko 8ak arte egonen dira zabalik.

  Botoen behin betiko kontaketa. Abenduaren 23tik 26ra.

Hauteskunde batzordeek botoen kontaketa eginen dute eta hautetsiak aldarrikatuko dituzte.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa