(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Fran├žais | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

Botoa emateko modu egokitua

Bozkatzeko prozedura berezia da, botoa emateko eskubidea erabili ahal izatea bermatzen diena ikusteko desgaitasuna duten pertsonei. Prozedura hau Nafarroako Parlamenturako Hauteskundeetan bakarrik erabiltzen ahalko da.

Nork eskatzen ahal du sistema honen bidez bozkatzeko?

Ikusteko desgaitasuna duten pertsonek, irakurri eta idazteko braille sistema ezagutzen badute eta %33tik gorako desgaitasun aitortua badute edo Espainiako Itsuen Erakunde Nazionaleko kideak badira.

igo

Nola eskatzen da boto egokitua?

Aipatu baldintzak betetzen dituzten hautesleek, boto egokituaren sistema erabili nahi badute, hala adierazi beharko diote Nafarroako Gobernuko Hauteskunde Bulegoari 27 eguneko epean, hauteskundeetarako deialdia egiten denetik hasita. Horretarako 900 103 124 telefonora deitu eta datu hauek eman behar dituzte:

Gainera, adierazi behar dute braillez irakurtzen badakitela eta %33tik gorako desgaitasun maila aitortu zaiela edo Espainiako Itsuen Erakunde Nazionaleko kide direla. Administrazioak noiznahi egiaztatzen ahalko ditu inguruabar horiek.

igo

Nolakoa da boto egokitua?

Boto-txartel arruntak erabiltzen dira, baina braille sistemaz hornitutako dokumentazio bereziarekin batera. Dokumentazio horren bidez, ikusteko desgaitasuna duen pertsonak nahi duen boto-aukera identifikatzen ahal du. Ikusteko desgaitasuna duen pertsonak dokumentazio berezi hori eskura izanen du boto-eskubidea erabiltzeko egokitzen zaion hauteskunde-mahaian.

Dokumentazio berezia gutun-azal bat izanen da, zeinean tintaz eta braillez adieraziko baita zein hauteskunde egiten diren eta zein egunetan; barrenean honako hauek edukiko ditu:

igo

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa