Castellano | Euskara | Français | English
Bozketetarako hautestontziak, boto-txartelak eta gutun-azalak bereizteko, kolore desberdinak erabiltzen dira, zer hauteskundetarako diren kontuan hartuta: parlamenturako, udaletarako edo kontzejuetarako.
Gutun-azalak eta boto-txartelak
Hauteskundeetan, gutun-azalak eta boto-txartelak kolore hauetakoak izanen dira:
- Sepia kolorea: Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak.
- Zuria: udal hauteskundeak.
- Urdina: Nafarroako kontzejuetarako hauteskundeak.
Hautestontziak
Hauteskunde-mahai bakoitzean, bozketa egunean bertan egin behar den hauteskunde mota bakoitzeko bat izanen da. Gelan bozketarako kabina bat ere izanen da.
Hautestontzi bakoitzaren tapakia dagozkion boto-txartelen kolore berekoa izanen da. Alegia, sepia kolorekoa Nafarroako Parlamenturako botoak biltzen dituena, zuria udal hauteskundeetarako botoena, eta urdina kontzejuetarako hauteskundeen botoei dagokiena.
Horrelako hautestontzirik ez badago, hauteskunde-mahaiko buruak hautestontzi bakoitza identifikatzeko agindua emanen du, bakoitzari dagokion koloreko gutun-azal bat erantsita.
Kontzeju bat baino gehiago sartzen diren udalerrietako hauteskunde-mahaietan, Parlamenturako eta udalerako hautestontziez gainera, kontzeju bakoitzeko hautestontzi bat izanen da (zenbat kontzeju, hainbeste ontzi). Kontzejuetako hautestontziak identifikatzeko, dagokien kolorea erabiliko da (urdina), eta bakoitzean dagokion kontzejuaren izena idatziko da.