(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

Parlamenturako hauteskundeak

Nafarroako Parlamentua eta Nafarroako Gobernuko lehendakaria hautatzeko moduari buruzko datuak aurkituko dituzu gune honetan. Horrez gain D'Hondt metodoaren azalpena ere baduzu, horixe erabiltzen baita hauteskundeetan eserlekuen banaketa zuzentzeko, alderdi, federazio, koalizio edo hautesle-elkarte bakoitzak jasotako botoen proportzioaren arabera.

Nafarroako Parlamentua eta haren eskumenak

Parlamentua batzar legegilea da eta berrogeita hamar herritar hautetsik osatzen dute. Kide horiei foru parlamentari deitzen zaie; nafarren borondatea ordezkatzen dute eta eginkizun hauek dituzte:

Nafarroako Parlamentuaren legegintzak herritarren eguneroko bizitzaren alderdi garrantzitsu askori eragiten dio, betiere Foru Komunitateak horretarako eskumena duen arloetan: hezkuntza, osasuna, gizarte gaiak, etxebizitza, zergak, ingurumena, herri lanak, komunikazioak, kirola, gazteria, kultura, jarduera ekonomikoak, lana etab.

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoak 1982. urtean ezarri zuen Nafarroako Parlamentua erakunde gisa, eta ordutik hona zazpi legegintzaldi bete ditu, hau da, zazpi aldiz hautatu dira haren kideak lau urteko legegintzaldietarako: 1983-1987; 1987-1991; 1991-1995; 1995-1999,1999-2003, 2003-2007 eta 2007-2011.

igo

Nola hautatzen da Nafarroako Parlamentua?

Nafarroako Parlamentua bozketa unibertsal, libre, isilpeko eta zuzenaren bidez hautatzen dute 18 urtetik gorakoak izan, boto-eskubidea izan eta hautesle-erroldan behar bezala inskribaturik dauden nafar guztiek.

Legez eratutako alderdi politiko, federazio, koalizio eta hautesle-elkarteek beren hautagai-zerrendak aurkezten dituzte, hots, berrogeita hamar hautagairen zerrenda itxi eta blokeatuak, alderdi, federazio, koalizio edo elkartearen izenaren eta logotipoaren pean.

Hautesleek barruti bakarrean bozkatzen dute, eta barruti hori Foru Komunitatearen lurralde osoa da. Berrogeita hamar hautagaien izenak daude boto-txartel bakoitzean, eta hautesleak ezin du zerrenda horretan inolako aldaketarik egin, bestela bere botoa baliorik gabe geldituko baita.

Eserlekuak banatzeko, alderdi, koalizio edo hautesle-elkarte bakoitzak jasotako boto kopuruaren araberako sistema erabiltzen da, D'Hondt arauaren bidez zuzendua. Hautagai bat foru parlamentari izanen da bere hautagai-zerrendak behar adina eserleku lortzen baditu eta bera zerrenda horretan behar bezain aurrean badago. Hautagai hautetsi batek ez badu bere parlamentari akta hartzen, zerrenda berean hurrena dagoen hautagaiari emanen zaio haren eserlekua.

Foru parlamentariek eskubidea eta betebeharra dute Parlamentuko osoko bilkuretan eta bakoitza kide den parlamentu-organoen bileretan parte hartzeko, hizpidearekin eta botoarekin. Nafarroako lurraldean foru parlamentariek immunitatea dute, delitu goria egiten dutenean izan ezik, eta ezin dituzte auzipetu beren karguan ari direla adierazitako iritziengatik.

Hauteskundeen ondoren egiten den lehen bilkuran, Parlamentuak bere lehendakaria, bi lehendakariorde eta bi idazkari aukeratzen ditu. Horiek osatuko dute Parlamentuko Mahaia, parlamentarien barne-gobernuko organoa. Legebiltzarreko alderdi eta elkarteek parlamentu-taldeen bitartez bideratzen dute beren ekintza politikoa. Talde bakoitzak eledun bat izendatzen du eta eledun guztiek Eledunen Batzarra osatzen dute; Parlamentuko alderdi, federazio, koalizio eta hautesle-elkarteen ekimenak eta jarduera politikoak organo horren bitartez bideratzen dira.

Sesión del Parlamento de Navarra

igo

Nola hautatzen da Nafarroako Gobernuko lehendakaria?

Nafarroako Parlamentua eratu ondorengo lehen ekitaldi politiko garrantzitsuan Nafarroako Gobernuko lehendakaria hautatzen da, hots, Foru Komunitatea ordezkatzen duen lehen instituzio politikoa.

Gobernuko lehendakariaren inbestidura prozesuan honako fase hauek daude (Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 29. artikulua):

igo

D'Hondt metodoa

Boto-zenbaketaren emaitzen arabera eserlekuak esleitzeko, honako arau hauek erabiltzen dira:

Adibidea: 480.000 boto baliodun eman dira hamaika diputatu hautatu behar diren barruti batean. Bozketan sei hautagai-zerrenda izan dira: A (168.000 boto), B (104.000 boto), C (72.000 boto), D (64.000 boto), E (40.000 boto), F (32.000 boto).

Zatiketa

A B C D E F
1 168.000 104.000 72.000 64.000 40.000 32.000
2 84.000 52.000 36.000 32.000 20.000 16.000
3 56.000 34.667 24.000 21.333 13.133 10.667
4 42.000 26.000 18.000 16.000 10.000 8.000
5 33.600 20.800 14.400 12.800 8.000 6.400
6 28.000 17.333 12.000 10.667 6.667 5.333
7 24.000 14.857 10.286 9.143 5.714 4.571
8 21.000 13.000 9.000 8.000 5.000 4.000
9 18.667 11.556 8.000 7.111 4.444 3.556
10 16.800 10.400 7.200 6.400 4.000 3.200
11 15.273 9.455 6.515 5.818 3.636 2.909

Horrenbestez: A hautagai-zerrendak lau eserleku lortu ditu, B hautagai-zerrendak hiru eserleku, C hautagai-zerrendak bi eserleku eta D eta E hautagai-zerrendek eserleku bana.

igo

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa