(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

189/2004 FORU DEKRETUA, maiatzaren 3koa, Nafarroako Gobernuaren sinbolo ofiziala eta haren erabilera arautzen dituena.-Indargabetua-

189/2004 FORU DEKRETUA, maiatzaren 3koa, Nafarroako Gobernuaren sinbolo ofiziala eta haren erabilera arautzen dituena.

Nafarroako sinboloei buruzko apirilaren 4ko 24/2003 Foru Legeak xedatzen du Nafarroako Foru Komunitateko administrazioaren eta erakundeen sinbolo edo logotipo nagusi gisara gordeko direla Nafarroako bandera eta armarria. Halaber, ezartzen du Nafarroako Gobernuak Nafarroako armarri ofizialaren logotipo bat hartzen ahal duela erakundearen irudi gisa, hau da, diseinu grafiko errazago eta gaurkotua, garaian garaiko gustu estetikoen araberakoa.

Irudi homogeneoa eta begirada batean ezaguterreza izatea lortzeko, komenigarria da sinbolo generikoaren eta "Nafarroako Gobernua" hitz soilen erabilera indartzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren unitate guztietan eta Departamentuaren edo unitatearen izena daraman sinboloa barneko edo berariazko aplikazioetara mugatzea.

Halaber, Gobernuaren sinbolo grafikoa eta Foru Komunitateko Administrazioaren erakunde autonomoen sinboloak batera agertzen diren egoerak ere arautu behar dira.

Beste aldetik, Nafarroako Gobernuak indarrean duen sinbolo grafikoa urriaren 31ko 206/1985 Foru Dekretuak onetsiz geroztik erabiltzen ari da, eta zenbait aldaketa behar ditu sortu diren behar berrietara egokitzeko eta araudi berria ere behar du bere erabilera egungo errealitateekin bat etor dadin.

Espedientea osatzeko, Nafarroako Kontseiluak 2004ko martxoaren 29an eman zuen adostasun txostena dago.

Hori horrela, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2004ko maiatzaren 3ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat, dekretatu dut:

1. artikulua

Nafarroako Gobernuaren sinbolo ofiziala Nafarroaren armarriak eta "Nafarroako Gobernua" hitzek osatutako multzo grafikoa da eta bere ezaugarri teknikoak foru dekretu honen I. eranskin gisa dagoen agirian agertzen dira.

2. artikulua

Multzo grafiko hori Foru Komunitateko Administrazioaren eta Erakunde Autonomoen unitate guzti-guztien sinbolo bakarra eta derrigorrezkoa izanen da, hurrengo artikuluetan xedatzen dena deusetan galarazi gabe, eta, nahitaez, ondoko aplikazio hauetan erabili beharko da:

-Hedabideetako eta zabalpen orokorreko bestelako euskarrietako publizitatea.

-Foru Komunitateko Administrazioak sustatutako edo zati gehienean finantzatutako argitalpenen azala.

-Proiektu, jarduera, instalazio eta azpiegituretarako sustapen, laguntza edo kooperazio ekonomikoek eragiten dituzten agerpenak.

3. artikulua

Zenbait aplikaziotan, sinbolo ofizialean "Nafarroako Gobernua" hitzez gainera, Foru Komunitateko Administrazioaren departamentu baten izena edo, salbuespenez, beste unitate edo jarduera batena ere erabiltzen ahal da.

Aplikazioak honako hauek izanen dira bakar-bakarrik:

-Departamentu edo unitate bakoitzaren paper ofizialak.

-Eraikinen seinalizazioa.

-Departamentuaren edo unitatearen beraren argitalpen berariazkoen barreneko azala.

Artikulu honetan aipatzen diren aplikazioak foru dekretu honen II. eranskin gisa dagoen agirian adierazitako ezaugarri teknikoen arabera eginen dira.

4. artikulua

Foru Komunitateko Administrazioaren erakunde autonomoek euren sinbolo grafikoak izaten ahal dituzte, eta haietan Nafarroako armarria osorik agertzen ez bada, Nafarroako Gobernuaren sinbolo ofizialak lagunduko du betiere, eta azken hau ez da txikiagoa ez eta garrantzia gutxiagokoa ere izanen.

Erakunde autonomoen sinboloak ondoko aplikazioetan bakarrik erabiltzen ahal dira:

-Erakundearen beraren paper ofizialak.

-Eraikinen seinalizazioa.

-Jantziak, materialak eta produktuak.

-Berariazko argitalpenen barreneko azala.

-Erakunde autonomoa edo bere ekimen esklusiboetako bat berariaz sustatzeko gauzatutako publizitate ekintzak.

Erakunde autonomoek beste erakunde batzuekin edo entitate pribatuekin batera parte hartzen duen ekitaldi publikoak sustatzeko egiten den publizitatean, Nafarroako Gobernuaren sinbolo ofiziala bakarrik agertuko da eta, halaber, hori bakarrik erabiliko da hedapen eta zabalkunde euskarrietan ekitaldiak gauzatu bitartean.

5. artikulua

Erabilera zuzena izan dadin, Nafarroako Gobernuaren sinboloak, aplikazio guztietan, aurretik, Komunikazio Zuzendaritza Nagusiaren baimena izan beharko du.

Salbuespen gisa, Komunikazio Zuzendaritza Nagusiak baimena emanen du sinboloa ez erabiltzeko eta "Nafarroa" marka generikoarekin moldatzeko komunikabideetan eta zabalkunde orokorreko baliabideetan, Nafarroako Gobernuaren sinbolo ofiziala agertu gabe.

Xedapen Iragankorra

Foru dekretu hau aplikatzeak ez du ekarriko aurreko sinbolo grafikoa duten errotulu, jantzi, paper argitalpen eta gainerako produktuen berehalako ordezpena. Berritu beharra sortu ahala, bukatu, urratu edo puskatu direlakoz, berriekin ordeztuko dira, eta berri horiek bai izanen dutela Nafarroako Gobernuaren sinboloaren diseinu berria. Aldaketa, betiere, 2004ko abenduaren 31 baino lehen eginen da.

Xedapen Indargabetzailea

Indarrik gabe geratzen da urriaren 31ko 206/1985 Foru Dekretua eta foru dekretu honetan ezarritakoari aurka egiten dioten maila bereko nahiz beheragoko xedapen guztiak.

Azken Xedapenak

Lehenbizikoa

Gobernuko kontseilari eledunak behar diren jarduketak eginen ditu foru dekretu honetan xedatutakoa garatu eta gauzatzeko.

Bigarrena

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

I. ERANSKINA

Nafarroako Gobernuaren sinboloaren osagaiak dira armarria eta "" edo "Nafarroako Gobernua" hitzak, gaztelaniaz eta euskaraz hurrenez hurren.

Multzo grafikoa ezin da aldatu, ez eta beste proportzio batzuetan eman ere.

Armarria ezin da irudikatu grisaren kolore sortan.

Kolore bakarreko aplikazioak.

Sinboloa kolore bakarrean egina dagoenean, kolorea beltza izanen da.

Negatiboko irudia erabiltzen denean, kolorea, ahal baldin bada, zuria izanen da gorriaren (Pantone 485) gainean.

Positibo eta negatiboko irudiak, gaztelaniaz zein euskaraz, honako hauek dira:

************ imágenes**********

Bi koloreko aplikazioak.

Sinboloa bi koloretan egina dagoenean, hitzak beltzak izanen dira, armarria gorria (Pantone 485) eta kateak eta esmeralda zuriak. Gaztelaniazko eta euskarazko bertsioak honako hauek izanen dira:

Bertsio hau ezin irudikatu da kolore bakarrean.

************ imágenes**********

Lau koloreko aplikazioak.

Sinboloa lau koloretan egina dagoenean, koroa eta kateak urre kolorekoak (Pantone 871) izanen dira, armarriaren atzealdea gorria (Pantone 485), erdiko esmeralda berdea (Pantone 356) eta logotipoa beltza.

Inpresioa kolore zuzenetakoa izan beharrean kuatrikomia baldin bada, koloreak ondoko nahasketa hauetatik aterako dira:

-Koroa eta kateak (urre kolorea): % + % % 80 Y.

-Armarriaren atzealdea (gorria): % + % 100 Y.

-Erdiko esmeralda (berdea): % 100% C + 91 Y + % 6 K.

Bertsio hau ezin irudikatu da kolore bakarrean.

II. ERANSKINA

Sinboloak "Nafarroako Gobernua" hitzez gainera Foru Komunitateko Administrazioaren departamenturen baten izena edo, kasu berezietan, unitate edo jarduera baten izena baldin badarama, irudia heldu bezala osatuko da:

-Armarriaren ezaugarri teknikoak I. eranskinarenak berak izanen dira.

-"Nafarroako Gobernua" hitzak lerro bakarrean. Azpian, luzeraren arabera lerro batean edo bitan, departamentuaren izena, ondoko adibideetan bezala, gaztelaniazko eta euskarazko bertsioetan:

************ imágenes**********

Irudia bi koloretan egina dagoenean, honela osatuko da:

************ imágenes**********

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa