(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

63/2012 Foru Dekretua, uztailaren 18koa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoa sortu eta bere estatutuak onesten dituena

 

(2012ko 155. NAOn argiataratutako testua, abuztuaren 7an)

Atarikoa

Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legeak Osasun Departamentuaren esku uzten ditu osasun publikoaren arloko eskumenak, Osasun Zuzendaritza Nagusiaren bidez, baita udalen esku ere. Bestetik, arau horren 33. artikuluak adierazten duenez, Osasun Zuzendaritza Nagusia da osasun publikoaren eta lan osasunaren eginkizunak erabiltzeko organo arduraduna.

Espainiako Konstituzioak, 40.2 artikuluan, botere publikoek laneko segurtasuna eta higienea zainduko dituztela ezartzen du; agindu hori administrazio publiko guztiei dagokie, bakoitzari bere eskumenen eremuan. Eskumen horiek ez dira lanaren esparrukoak bakarrik, beste eremu administratibo batzuetakoak ere bai; osasun eremukoak, besteak beste.

Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoak, 58.1.b) artikuluan, Nafarroari esleitzen dio Estatuaren lan arloko legeria betearaztea, eta haren esku uzten ditu lan harremanen gainean Estatuak dituen ahalmen eta eskumenak eta zerbitzu betearazleak, Estatuaren goi mailako ikuskapena galarazi gabe.

Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren ekainaren 22ko 11/2012 Foru Dekretuan (Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezarri zuen) eta abuztuaren 24ko 134/2011 eta ekainaren 27ko 28/2012 dekretuetan (Osasun Departamentuaren eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuten, hurrenez hurren) xedatutakoari jarraituz, Osasun Departamentuari esleitzen zaizkio osasun publikoari eta lan osasunari buruzko gaiak, eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuari lan harremanei eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoak.

Osasun Publikoaren Institutua, zerbitzuko zuzendaritza gisa, Osasun Zuzendaritza Nagusiari atxikita zegoen, organikoki eta funtzionalki, harik eta azaroaren 4ko 607/1996 Foru Dekretuaren bidez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatu eta Arreta Espezializatuko Zuzendaritzaren zentro tekniko bihurtu zen arte, funtzionalki Osasun Zuzendaritza Nagusiaren menpe jarraitzeari utzi gabe.

Osasun Publikoaren Institutuaren egitura, ez baitu nortasun juridikorik, martxoaren 29ko 89/1999 eta irailaren 19ko 115/2005 foru dekretuen bidez garatu da, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikita dago. Institutua Osasuneko zuzendari nagusiaren menpe dago, funtzionalki, nahiz organikoki Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egiturari atxikita egon. Osasun Publikoaren Zerbitzua ere aipatu zuzendaritza nagusiari atxikitako unitatea da, Institutua zuzentzen duena. Langileak sartzeko eta unitateak sortu eta haiek hornitzeko, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren araudiari jarraitzen zaio, Osasun Publikoaren Zerbitzuko Zuzendaritza izan ezik.

Abenduaren 28ko 435/1992 Foru Dekretuaren bidez Lan Osasunaren Institutua sortu zen eta bere egitura organikoa eta funtzionala ezarri ziren. Institutu horrek osasunaren eta lanaren binomioa jasotzen zuen, erkidego baten ongizatearen baldintza eta determinantea denez gero. Horrela, ente bakar batean biltzen ziren osasunaren ikuspegia eta lanarena, politika komun eta integratzailea sortzeko lan osasunaren arloan, ikuspegi zatikatuegiak edo alderdi bakar batekoak gaindituta.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren estatutu berriek bereziki aipatzen dituzte, berriro, osasun eta lan arloko eskumena duten departamentuen bikoiztasuna eta elkarren arteko zeregina lan osasunaren arloan.

Apirilaren 10eko 16/2006 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Lan Osasunaren Institutuaren estatutuak onetsi ziren, eta horrela egokitu zen erakunde autonomo horren araubidea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean, horrelako erakundeentzat, ezarritakoari.

Gaur egun, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren antolaketa arrazionalizatzeko prozesuan, beharrezkoa da, alde batetik, Osasun Publikoaren Institutuarekiko erantzukizun bikoiztasuna ezabatzea eta merezi duen garrantzi organikoa ematea eta, bestetik, bi institutuak erakunde autonomo bakar batean biltzea, egitura murriztuz, Osasuneko zuzendari nagusiaren menpe zuzenean, Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legean jasotakoaren arabera. Orobat, erakunde autonomo horrek sostengua emanen dio funtzionalki lan arloko departamentu eskudunari, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiak, Nafarroako lan agintaritza gisa, laneko arriskuak prebenitzen egindako plangintza bete dadin.

Bat egite horren helburuetako bat da erakunde autonomoaren zuzendaritzak sinergiak sortzea osasun publikoan eta lan osasunean egiten diren lanen artean, eta horrela, etorkizunean bada ere, egitura eta eginkizunak integratzea. Hortaz, ikuspegi integratzaile bat dago, eta begirada zabala egiten zaio osasun publikoari, lan osasuna bere berezitasunekin barrenean hartuta. Esperientzia hori ez da berria; izan ere, 1986an, Osasun Publikoaren Institutuak bere egin zituen laneko segurtasunaren eta osasunaren arloko eskumenak. Hain zuzen, azaroaren 30eko 282/1988 Foru Dekretuaren bidez, Lan Osasunaren Kabinetea sortu zen, Osasun Publikoaren Institutuari atxikita, eta 1992an Lan Osasunaren Institutua sortu arte iraun zuen.

Alde horretatik, Lan Osasunaren Institutua aitzindari izan da Espainian, eta ospe handia izan du laneko segurtasunaren eta osasunaren eremuan. Osasun Publikoaren Institutuarekin bat eginda, berretsi eginen da bere zeregina eta, aldi berean, indartu eginen da, osasun publikoaren egituretan are gehiago murgilduta.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren eginkizunen artean sartzen dira tabakismoari eta drogamenpekotasunari aurre egiteko osasun laguntzaz kanpoko neurriekin zerikusia dutenak. Integrazio horren ondorioa da arlo hauetan eragina duten hainbat arauk indarra galtzea.

Europan eta Estatuan, lege aldaketak izan dira osasun publikoaren arloan, eta erantzukizun berriak hartu dira, eta horiek kontuan hartu behar dira erakunde autonomo berriaren antolaketan eta egituran. Institutuaren antolaketan eta egituran aintzat hartu behar dira Europako araudia, elikagaien segurtasunaren arloan, eta Osasun Publikoaren urriaren 4ko 33/2011 Lege Orokorra eta Elikagaien Segurtasunari eta Nutrizioari buruzko 17/2011 Legea, Estatuaren eremuan.

Bestetik, Segurtasun Nuklearreko Kontseiluaren Aginduaren ondoriozko eginkizunak esleitu behar zaizkio Foru Komunitateko Administrazioari, baita erradiazioen aurreko segurtasun fisikoaren ondoriozkoak ere, kontuan hartuta Osasunari buruzko 10/1990 Foru Legearen 13. eta 14. artikuluek haiek osasun publikoaren eta lan osasunaren eremuan sartzen dituztela.

Ez da ex novo sortu den zerbait, baizik eta lehendik zeuden bi entitateren bat egitea.

Horiek horrela, Osasuneko kontseilariak proposatuta, eta Nafarroako Gobernuak 2012ko uztailaren 18an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat, dekretatu dut:

Artikulu Bakarra. Onespena.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoa sortzen da eta bere estatutuak onesten dira. Horien testu osoa erantsi zaio ondoren foru dekretu honi.

Lehen Xedapen Gehigarria. Izendapenak.

Foru dekretu honetan izena aldatu ez zaien burutzen izendapenak berresten dira, sortu ziren baldintza beretan.

Bigarren Xedapen Gehigarria. Hizkera berdintzailea.

Zenbait lanpostu edo karguri buruz ari denean foru agindu honek, gaztelaniazko testuan, genero gramatikal maskulinoko izenak erabiltzen dituen kasu guztietan ulertu behar da adierazpideen ekonomia hutsagatik jokatzen dela horrela, eta postu horiek orokorrean hartzen dituela hizpide, haiek emakumezkoek ala gizonezkoek betetzen dituztela ere, erabateko berdintasun-baldintzetan, ondorio juridikoen ikuspegitik.

Hirugarren Xedapen Gehigarria. Laguntza teknikoa eta materiala.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun laguntzako zerbitzuek eta osasun laguntzaz kanpokoek laguntza teknikoa eta materiala emanen diote Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuari, bere helburuak bete ditzan.

Xedapen Indargabetzaile Bakarra. Indargabetzen diren arauak.

1. Indarrik gabe gelditzen da irailaren 19ko 115/2005 Foru Dekretua, Osasun Publikoaren Institutuaren egitura organikoa ezarri zuena.

2. Indarrik gabe gelditzen da apirilaren 10eko 16/2006 Foru Dekretua, Nafarroako Lan Osasunaren Institutuaren estatutuak onetsi zituena.

3. Indarrik gabe gelditzen dira maiatzaren 28ko 127/2001 Foru Dekretua, Tabakoaren kontrako Foru Plana zuzendu eta koordinatzeko organoak ezarri zituena, eta Osasuneko kontseilariaren abenduaren 30eko 131/2005 Foru Agindua, Tabakoaren kontrako Foru Plana zuzendu eta koordinatzeko organoen eginkizunei, maiatzaren 28ko 127/2001 Foru Dekretuan ezarritakoei, buruzkoa.

4. Indarrik gabe gelditzen da maiatzaren 31ko 169/1993 Foru Dekretua, Droga-mendekotasunaren aurkako Foru Planerako Batzorde Teknikoa eta Jarraipenekoa sortu eta haren antolaketa eta funtzionamendua arautu zituena.

5. Indarrik gabe uzten dira, orobat, foru dekretu honetan ezarritakoari aurka egiten dioten maila bereko edo baxuagoko arau guztiak, deusetan galarazi gabe xedapen iragankor bakarrean ezarritakoa.

Lehen Xedapen Iragankorra. Unitate burutzen mailako egitura.

Unitate burutzen mailan, Foru dekretu honek indarra hartu aurretik Nafarroako Lan Osasunaren Instituturako eta Osasun Publikoaren Instituturako ezarritakoa izanen da Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren egitura, harik eta Osasuneko kontseilariak aldatzen duen arte.

Bigarren Xedapen Iragankorra. Ordainsariak.

1. 2012ko ekitaldirako, Nafarroako 2012ko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 19/2011 Foru Legearen 8.5.a) artikuluan erakunde autonomoetako zuzendari kudeatzaileentzat ezarritakoak izanen dira Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ordainsariak.

2. 2012ko ekitaldirako, Nafarroako 2012ko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 19/2011 Foru Legearen 7.2.a) artikuluan ezarritakoak izanen dira Laneko Osasun eta Ikerketarako Zerbitzuko buruaren ordainsariak.

3. 2012ko ekitaldirako, Nafarroako 2012ko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 19/2011 Foru Legearen 7.2. artikuluan ezarritakoak izanen dira Laneko Segurtasun eta Higienerako eta Prestakuntzarako Zerbitzuko eta Giza Baliabideen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Zerbitzuko buruen ordainsariak. Aipatu zuzendaritza postuen titularren batek artikulu honetan jasotakoa baino ordainsari handiagoa jasotzen badu gaur egun, konpentsazio pertsonal bat ordainduko zaio aldeagatik, kargu hori betetzen duen bitartean.

4. Lan Osasunaren Institutuko atalburuek eta unitateburuek Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan atalburuen eta unitateburuen postuak erregulatzen dituzten arauetan ezarritako ordainsariak jasoko dituzte.

Hirugarren Xedapen Iragankorra. Langileen araubidea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta erakunde autonomoen organoetako langileen eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretua aldatu arte, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak dituen eginkizun berak beteko ditu arlo horretan.

Azken Xedapenetan Lehena. Garapena eta betearazpena.

Osasuneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu honetan ezarritakoa aplikatu eta garatzeko, behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken Xedapenetan Bigarrena. Egokitzeko ahalmenak.

Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegukoari ahalmena ematen zaie foru dekretu hau betetzeko behar diren aldaketak egin ditzaten plantilla organikoan eta aurrekontuetan.

Azken Xedapenetan Hirugarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

ERANSKINA. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoaren estatutuak

I. TITULUA. IZAERA, ESKUMENAK ETA EGINKIZUNAK

1. artikulua. Izaera.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomo bat da, bere helburuak betetzeko nortasun juridikoa eta jarduteko ahalmen osoa dituena.

2. artikulua. Atxikipena.

1. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoa, bere helburuak betetzeko, Nafarroako Gobernuak eta Osasun Departamentuak osasun arloko plangintzaz eta politikaz ematen dituzten jarraibideen menpe dago, haiexek baliatuko baitituzte hura kontrolatu eta babesteko ahalmenak, Estatutuetan, foru legerian eta administrazio antolamendu juridikoan esleitzen zaizkienak.

2. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoa Osasun Zuzendaritza Nagusiari atxikitzen zaio.

3. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren funtzionamenduari dagokionez, eginkizun hauek dagozkio Osasun Departamentuari:

a) Goi mailako zuzendaritza, kontrola, ebaluazioa, ikuskapena eta babesa.

b) Departamentuaren titularraren bidez, egitura organikoan zer aldaketa egiteko eskumena duen, haiek proposatzea Nafarroako Gobernuari.

c) Departamentuaren titularraren bidez, atal maila arteko unitateak sortzeko eta kentzeko proposatzea Nafarroako Gobernuari.

d) Departamentuaren titularrak atalak baino maila apalagoko unitate organikoak sortu, aldatu eta kentzea, beharrezkoak badira egituraren eginkizunak hobekiago garatzeko. Zuzendari kudeatzaileak eta Osasun Zuzendaritza Nagusiak proposatuko dute, antolaketaren eta funtzio publikoaren arloetako departamentu eskudunek txostena egin ondoren.

e) Departamentuaren titularrak aldez aurretik baimentzea prezio publikoen zenbatekoa edo haien aldaketa.

4. Orobat, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoak bere jarduera egokituko du Nafarroako Gobernuan lan arloko eskumena duen departamentuak laneko arriskuen prebentzioari buruz ematen dituen plangintzaren eta jarraibideen arabera.

3. artikulua. Xedea.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua honelako erakundea da:

a) Teknikoa eta osasun laguntzakoa, osasuna sustatzen eta osasun arazo kolektiboak zaintzen, prebenitzen eta haietan esku hartzen espezializatua.

b) Aholkularitza teknikoa ematen du lan osasunaren arloan, laneko arriskuei aurrea hartzeko eremuan eta lan baldintzei loturiko osasun babesarenean; prebentzioko eta aholkularitza teknikoko jarduketak burutzen ditu, langileen osasunarekin zerikusia duten jarduketak eta laneko arriskuei aurrea hartzeko eskumena duten Nafarroako administrazio publikoek ezartzen dituzten jarduketa planetan laguntzen du; hori guztia, lan arloko departamentu eskudunak arriskuei aurrea hartzeko ezartzen dituen plangintzaren eta jarraibideen arabera.

4. artikulua. Eginkizunak.

1. Aurreko artikuluan aurreikusitakoa betetzearren, Institutuak eginkizun hauek beteko ditu:

a) Osasuna babestu eta bultzatzeko programak prestatu, ebaluatu eta, zein den kasua, haiek gauzatu, Osasunari buruzko Foru Legearen 13. artikuluan jasotako arloetako osasun kontrola eta ikuskapena barne direla.

b) Epidemien zainketa eta kontrola epidemia agerraldietan eta herritarren osasunerako izan daitezkeen arrisku egoeretan, banakoak edo kolektiboak izan.

c) Eritasunei aurrea hartzeko programak, eta prozesu berariazkoen aurka borrokatzekoak.

d) Oinarrizko Osasun Laguntzako sarearekin, Nafarroako Foru Komunitateko osasun zerbitzuekin, Foru Komunitateko Administrazioaren beste departamentu batzuekin eta Nafarroako toki entitateekin koordinatzea.

e) Osasun Departamentuaren osasun programak planifikatzen eta prestatzen laguntzea.

f) Ikerketa eta irakaskuntzako jarduerak egitea bere eskumeneko gaietan, irakaskuntzako beste organismoekin koordinatuta.

g) Osasun Jardueren Ikuskapenerako eta Aseguramendurako Atalarekin elkarlanean, Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak Nafarroari agindutako ikuskapen zereginak burutzea.

h) Orokorrean, langileen osasun integrala prebenitu, babestu eta sustatzea, baita laneko arriskuen aurreneurri tekniko-sanitarioak ere, hala nola laneko istripuak eta lanbideko eritasunak, bere zerbitzuen bitartez eta entitate laguntzaileekin koordinatuz.

i) Baldintza biologiko bereziak edo eritasun prozesu larri edo kronikoak direla eta, langileentzat kaltegarriak, osasungaitzak edo arriskutsuak izan daitezkeen laneko eta giroko baldintzak zaintzea, eta haien lan jarduera osasun egoerarekin bateragarria den lanarekin egokitzea proposatzea.

j) Laneko arriskuen faktoreak zehaztu eta prebenitzea, langileen osasunarentzat kaltegarriak izan daitezkeen heinean.

k) Lantokietako laneko arriskuen prebentzioa eta banaketa eguneratuta izatea, eta lanbideko patologien araberako erikortasuna eta hilkortasuna etengabe zehazteko aukera ematen duen osasun informazioaren sistema prestatzea.

l) Langileen osasuna zaintzeko jarduketak aztertu eta jarraipena egitea, helburu izanik haien osasuna kaltetu dezaketen arrisku eta narriadurako faktoreak goiz atzematea eta indibidualizatzea.

m) Enpresako osasun zerbitzuen plangintza eta programazioa kontrolatu eta koordinatzea, administrazioarekin batera arituta haiek ikuskatzen eta kontrolatzen; orobat, entitate laguntzaileena.

n) Lanerako ezintasunaren modu guztiak zaindu, kontrolatu eta ebaluatzea.

ñ) Langile eta enpresaburuei informazioa eta prestakuntza ematea osasun arloko plan, programa eta jarduketei buruz, lan osasunaren eremuan, parte har dezaten utzita.

o) Laneko baldintza materialak edo segurtasun eta osasun arloko baldintza teknikoak, Laneko Arriskuen Prebentzioaren arloan gaituta dauden teknikariei esleituak, egiaztatu eta kontrolatzea enpresetan eta lantokietan.

p) Aldian aldiko kontrolak egitea, Foru Komunitateko Administrazioaren eta erakunde autonomoen prebentzio zerbitzuen auditoria edo ebaluazioen bitartez.

q) Lan arloko eskumena duen departamentuak arriskuei aurrea hartzeko arloan zehazten dituen jarduketak gauzatzea.

r) Indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eginkizunak.

2. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak, lan osasunaren arloan, langileen lan eta osasun baldintzak prebenitzera bideratuko ditu bere jarduketak, eta laneko baldintzei buruzko legeria bete dadin arduratuko da, arlo horretan Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzari dagozkiokeen eginkizunak galarazi gabe.

3. Lan osasunaren arloko eginkizunak betetzeko, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak zuzeneko laguntza emanen die Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan lan arloko eskumena duen departamentuari eta Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzari, eta entitate horiek laneko arriskuen prebentzioari buruz agintzen dizkioten jarduketa teknikoak burutuko ditu.

4. Lantokien titularrek Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko langile behar bezala baimenduei lantokietan sartzen utziko diete, eta behar duten laguntza emanen diete Institutu honek dituen eginkizunak, estatutu hauek eta aplikazioko gainontzeko araudiak agindutakoak, bete ditzaten.

5. Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko langileak osasun arloko agintariak dira osasun arloko ikuskapen eginkizunak betetzen ari direnean.

II. TITULUA. EGITURA ORGANIKOA

I. KAPITULUA. Zuzendaritza eta partaidetza organoak

5. artikulua. Zuzendaritza eta partaidetza organoak.

1. Hauek dira Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendaritza organoak:

a) Gobernu Kontseilua.

b) Zuzendari kudeatzailea.

c) Zuzendaritza Batzordea.

2. Nafarroako Laneko Segurtasun eta Osasunaren Kontseilua da Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren partaidetza organoa, lan osasunaren arloan.

II. KAPITULUA. Zuzendaritza organoak

1. atala. Gobernu Kontseilua

6. artikulua. Gobernu Kontseiluaren osaera.

1. Gobernu Kontseilua kide hauek osatuko dute:

a) Burua: osasun arloko eskumena duen kontseilaria.

b) Lehen buruordea: osasun arloko eskumena duen zuzendari nagusia.

c) Bigarren buruordea: lan arloko eskumena duen zuzendari nagusia.

d) Batzordekideak:

d.1) Lan arloan eskumena duen zerbitzuko zuzendaria.

d.2) Lan eta industria arloko eskumena duen kontseilariak izendatutako kidea.

d.3) Osasun arloko eskumena duen kontseilariak izendatutako kidea.

d.4) Nafarroako Laneko Segurtasun eta Osasunaren Kontseilua osatzen duten sindikatuetako bi kide. Ordezkagaitasun handiena duten sindikatuek izanen dute ordezkaritza hori.

d.5) Nafarroako Laneko Segurtasun eta Osasunaren Kontseilua osatzen duten enpresaburuen elkarteetako bi kide. Ordezkagaitasuna handiena duten enpresaburuen elkarteek izanen dute ordezkaritza hori.

d.6) Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailea.

2. Orobat, hizpidea duela baina botorik ez, Estatuko Administrazioaren ordezkari batek, Gobernuaren Foru Komunitateko Ordezkaritzak izendatuak, hartuko du parte.

3. Osasun Departamentuko idazkari tekniko nagusia ariko da Kontseiluko idazkari lanetan.

4. Kontseiluburuak proposatuta, haien ezagupenak, prestakuntza, izen ona edo bestelako inguruabarrak direla-eta, esku hartzea egokitzat jotzen dituen pertsonek hartzen ahal dute parte Gobernu Kontseiluaren saioetan, hizpidea dutela baina botorik ez. Kasu horretan, dei berezia eginen zaie horretarako.

7. artikulua. Gobernu Kontseiluaren ahalmenak.

Gobernu Kontseiluari ondoko eskudantzia hauek dagozkio:

a) Txostena egitea Institutuaren aurrekontuen aurreproiektuari buruz.

b) Institutuaren jarduketarako irizpideak zehaztea, Osasun Departamentutik eta lan arloko departamentu eskudunetik ateratako jarraibideen arabera, laneko arriskuen prebentzioari dagokionez.

c) Institutuaren urteko memoria onestea.

d) Institutuaren ekonomia eta kontabilitateko kudeaketaren inguruko agiriak eta kontuen egoera onetsi eta Osasun Departamentura igortzea.

e) Zuzendari kudeatzailearen jarduna kontrolatu eta gainbegiratzea.

f) Institutuaren plan zuzentzaile orokorra eta jarduketa programak onestea eta Osasun Departamentura igortzea, Nafarroako Osasun Planaren barrenean sar daitezen.

8. artikulua. Gobernu Kontseiluaren funtzionamendua.

1. Gobernu Kontseiluak osoko bilkurak eginen ditu. Urtean behin, gutxienez, eginen du bilkura arrunta; gainera, larrialdietan, kontseiluburuak hala iritzita, edo kide titularren heren batek eskatuz gero.

2. Gobernu Kontseiluaren eraketak lehen deialdian balioa izan dezan, kontseiluburuak eta idazkariak, edo horien ordezkoek, eta kideen erdiek, gutxienez ere, egon beharko dute. Bigarren deialdian, eraketak balio izanen du kontseiluburua eta idazkaria, edo horien ordezkoak, eta bi kide elkartuz gero.

3. Kontseiluburuaren zereginak dira biltzeko deia egitea eta eguneko gai zerrenda finkatzea; idatzita prestatuko ditu berrogeita zortzi ordu lehenago, gutxienez ere.

4. Gobernu Kontseiluak barne funtzionamendurako erregelamendua prestatzen ahalko du. Bestela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen III. tituluko III. kapituluan organo kolegiatuentzat ezarritako arauak aplikatuko dira.

2. atala. Zuzendaritza Kudeatzailetza

9. artikulua. Zuzendari kudeatzailea.

1. Nafarroako Gobernuak izendatu eta kenduko du kargutik Institutuko zuzendari kudeatzailea, Osasuneko kontseilariak proposatuta.

2. Osasun Zuzendaritza Nagusiari atxikitako erakunde autonomo baten zuzendari kudeatzailea izanik, Nafarroako Gobernuaren eta Osasun Departamentuaren menpe egonen da zuzenean.

10. artikulua. Eskudantziak.

1. Zuzendari kudeatzaileak bere gain hartzen ditu Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendaritzaren eginkizunak.

2. Zuzendari kudeatzaileak eginkizun eta eskudantzia hauek ditu:

a) Gobernu Kontseiluaren erabakiak gauzatu eta betearaztea, baita Institutuaren jarduketa arautzen duten xedapenak betearaztea ere.

b) Institutuko unitate guztiak bultzatu, koordinatu eta ebaluatzea.

c) Institutuaren funtzionamenduari eta barne antolaketari buruzko ebazpenak, jarraibideak eta zirkularrak ematea, eta erakunde autonomoak jarduteko behar dituen egintza administratiboak betearazteko agintzea.

d) Institutuaren transferentzietako eta funtzionamenduko gastu eta ordainketak egiteko baimena ematea, ogasun publikoari buruzko arau indardunei jarraikiz.

e) Institutuaren urteko memoria prestatzea.

f) Aurrekontu eta helburuei buruzko urteko behin-behineko agiria egitea eta aurrekontuen aurreproiektuaren zirriborroa prestatzea.

g) Hobeki funtziona dezan, bidezkotzat iruditzen zaizkion aldaketak proposatzea Osasuneko zuzendari nagusiari Institutuaren egitura organikorako, ontzat eman ditzan eta tramita daitezen.

h) Lan metodoak hobetzeaz, berrikuntza teknologiko egokiak sartzeaz, zentroak, eraikinak, instalazioak eta ekipamenduak zaintzeaz eta diru-sarrera eta gastuak hobetzeaz arduratzea.

i) Indarra duen araudiak kontratu publikoei buruz erakunde autonomoen ordezkariei esleitzen dizkien ahalmenak erabiltzea.

j) Hitzarmen eta itunak egin, aldatu eta hutsaltzea beste entitate eta erakundeekin, indarra duen araudiak ezarritako mugen barrenean.

k) Institutuaren korporazio irudiari buruzko programak planifikatu eta koordinatzea, baita erakunde harremanak bideratzea ere gizarte hedabideekin.

l) Auzibide zibilera eta lan arloko auzibidera jo aurreko erreklamazioen gainean ebaztea, langileen arloko erreklamazioen gainean izan ezik.

m) Institutuari dagozkion ondare-erantzukineko prozedurak ebaztea.

n) Institutuari atxikitako ondarea kudeatu eta erabiltzea, ondasunen titulartasuna erabiltzeko egintzak izan ezik, horien eskumena bestelako organo edo entitateei dagokienean.

ñ) Epaileen ebazpenak betearazteko agintzea, eskumena Institutuarena denean.

o) Prezio publikoak ezarri edo haien zenbatekoa aldatzea, Osasun Departamentuko kontseilariak aldez aurretik baimenduta.

p) Ordezkaritza eta erantzukizun teknikoa Droga-mendekotasunaren aurkako Foru Planean eta Tabakoaren kontrako Foru Planean.

q) Gobernu Kontseiluak edo Osasuneko zuzendari nagusiak agintzen ahal dioten beste edozein.

11. artikulua. Langileriaren arloko eskudantziak.

1. Langileriaren arloan, zuzendari kudeatzaileak eskudantzia hauek izanen ditu berariaz:

a) Langileak zuzendu eta antolatzeko eskumenak erabiltzea, haien mailarekin eta izendapenarekin bat datozen eginkizunak banatzekoak barne.

b) Institutuaren plantilla organikoaren gaineko proposamenak, lanpostuen zerrendaren gainekoak eta enplegu eskaintzaren gainekoak egitea, eta Funtzio Publikoaren arloan eskumena duen departamentuari igortzea, tramitatu eta organo eskudunak onets ditzan.

c) Zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egonda, jardunean hasteko eskaerak ebaztea.

d) Institutuari atxikitako unitate organikoen burutzak betetzeko bitarte baterako izendapenak egitea eta, hala badagokio, haiek kargutik kentzea, erregelamenduzko sistemaren bidez betetzen diren bitartean.

e) Erakunde autonomoaren burutzetako karguak izendatu eta kentzea proposatzea, eskumena departamentuaren titularrarena izanik.

f) Zuzenean bere menpe diren administrazio organoetako titularrak aldi baterako ordeztuko dituztenak ebazpen bidez izendatzea, titularra kanpoan edo eri dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean.

g) Diziplina arloko espedienteak irekitzea hutsegite oso larriak egiteagatik, eta ebazpen proposamena prestatzea Nafarroako Gobernuari, eta diziplina arloko zehapenak ireki eta ezartzea hutsegite larriak eta arinak egiteagatik.

h) Langileak behin-behineko eginkizun gabetzea deritzon egoeran deklaratzea.

i) Urteko oporretako plana, lanaldiak eta ordutegiak onestea, Nafarroako Gobernuak onesten duen araubide orokorrarekin bat.

j) Funtzio Publikoaren arloan eskumena duen departamentuak giza baliabideei buruz emandako jarraibideak aplikatzea.

2. Arlo honetan, unitate organikoen arduradunei dagozkie eginkizun hauek, atxikita dituzten langileei buruz:

a) Absentismoa kontrolatzea.

b) Ordutegia, dedikazioa eta errendimendua bete daitezen eskatzea.

c) Langileekin komunikatzeko prozesuak erraztu eta bultzatzea, baita lan giroa, errendimendua eta produktibitatea ere.

d) Bere unitateari atxikitako langileen jarduera, lan eta eginkizunak zuzendu eta koordinatzea, eta haiei lanpostua, txanda eta lanaldia esleitzea.

e) Bere unitateari atxikitako langileen baimen, lizentzia, opor eta joan-etorriak baimentzea.

12. artikulua. Eskuordetza eta ordezkotza.

1. Zuzendari kudeatzaileak bere eskudantzietako batzuk Institutuko zerbitzuetako zuzendariei eskuordetzen ahal dizkie, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean ezarritakoarekin bat.

2. Zuzendari kudeatzailearen kargua hutsik edo hura kanpoan edo eri dagoenean edo beste edozein arrazoi justifikatu dagoenean, erakunde autonomoaren zerbitzuetako titularrek ordeztuko dute, ondoko lehentasun hurrenkeraren arabera:

a) Elikagaien Segurtasuna eta Ingurumen Osasuna.

b) Lan Osasuna eta Ikerketa.

c) Epidemiologia, Prebentzioa eta Osasunaren Sustapena.

d) Laneko Segurtasuna eta Higienea eta Prestakuntza.

e) Giza Baliabideen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Zerbitzua.

3. atala. Zuzendaritza Batzordea

13. artikulua. Zuzendaritza Batzordea.

1. Zuzendaritza Batzordea sortzen da, zuzendari kudeatzaileak, zerbitzuburuek eta atalburuek osatua.

2. Institutuaren jarduerak koordinatu eta haiei jarraipena egiteko organo gisa eratzen da Zuzendaritza Batzordea, jarduketa integrala eta kohesionatua berma dadin osasunaren prebentzio eta babes arloan.

III. KAPITULUA. Partaidetza organoak

14. artikulua. Nafarroako Laneko Segurtasun eta Osasunaren Kontseilua.

Nafarroako Laneko Segurtasun eta Osasunaren Kontseilua da gizarte eragileek Institutuan parte hartzeko duten organoa, lan osasunaren arloan.

15. artikulua. Osaera.

1. Kide hauek osatuko dute Nafarroako Laneko Segurtasun eta Osasunaren Kontseilua:

a) Burua eta buruordeak: osasun eta lan arloko eskumena duten zuzendari nagusiak, urtebetez eta txandaka ariko baitira kargu horietan.

b) Idazkaria: Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailea.

c) Kontseiluko kideak:

c.1) Osasun arloko eskumena duen kontseilariak libreki izendatutako kidea.

c.2) Lan arloko eskumena duen kontseilariak libreki izendatutako kidea.

c.3) Bost kide, Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Aferen Kontseiluan parte hartzeko eskubidea duten sindikatuek izendatuak, ordezkagaitasunaren proportzioan.

c.4) Bost kide, Nafarroako Ekonomia eta Gizarte aferen Kontseiluan parte hartzeko eskubidea duten enpresaburuen elkarteek izendatuak, ordezkagaitasunaren proportzioan.

2. Estatuko Administrazioaren ordezkari batek, Gobernuaren Nafarroako Foru Komunitateko Ordezkaritzak izendatuak, hartuko du parte, hizpidea duela baina botorik ez.

16. artikulua. Eginkizunak eta funtzionamenduaren araubidea.

1. Nafarroako Laneko Segurtasun eta Osasunaren Kontseiluaren eginkizuna izanen da lan osasunari loturiko kudeaketa planifikatu, programatu, antolatu eta kontrolatzen parte hartzea, eremu eta maila desberdinetan.

2. Kontseiluak bilkura arrunta eginen du, lau hiletik behin gutxienez, eta bilkura berezia kontseiluburuak deitzen duen aldiro, bai bere ekimenez bai kideen gehiengoak eskatuta.

3. Kontseiluak edozein unetan eskatzen ahalko du zenbait jenderen aholkua, dituzten ezagupen, prestakuntza, izen on edo bestelako inguruabarrak direla medio haien partaidetza egokitzat jotzen baldin badu. Kasu horretan, dei berezia eginen zaie horretarako.

4. Kontseiluak barne funtzionamendurako erregelamendua prestatzen ahalko du.

5. Kontseiluaren funtzionamendurako araubideari buruz foru dekretu honetan eta barne erregelamenduan (aurreko atalean aipatua) aurreikusten ez den hartan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean ezarritakoa aplikatuko da.

17. artikulua. Batzordeen eraketa.

Nafarroako Laneko Segurtasun eta Osasunaren Kontseiluak beharrezkotzat jotzen dituen batzordeak -sektorekoak, lurraldekoak edo gaikakoak- eratzen ahalko ditu, aldi baterako edo modu iraunkorrean, bere helburuak hobeki betetzearren.

18. artikulua. Batzordeen osaera.

1. Hurrengo atalean ezarritakoa galarazi gabe, honela osatuko dira eratzen diren batzordeak:

a) Batzordeburua: zuzendari kudeatzailea edo berak izendatzen duen Institutuko kidea.

b) Batzordekideak:

b.1.) Foru Komunitateko hiru kide, kasu bakoitzean bidezkoak diren zerbitzu edo departamentuak ordezkatuz.

b.2) Lau kide, Nafarroako Ekonomia eta Gizarte aferen Kontseiluan parte hartzeko eskubidea duten sindikatuek izendatuak, ordezkagaitasunaren proportzioan.

b.3) Lau kide, Nafarroako Ekonomia eta Gizarte aferen Kontseiluan parte hartzeko eskubidea duten enpresaburuen elkarteek izendatuak, ordezkagaitasunaren proportzioan.

2. Batzordeetan, hizpidea dutela baina botorik ez, honako hauek hartuko dute parte:

a) Estatuko Administrazioak izendatutako kide bat, Gobernuaren Foru Komunitateko Ordezkaritzaren bidez; horri eman beharko zaio bilkuretarako deien berri, eta eguneko gai zerrenda adierazi.

b) Batzordeak berak aldi baterako edo modu iraunkorrean gonbidatzea erabakitzen dituen pertsonak, haien ezagupenak, prestakuntza, izen ona edo beste inguruabar batzuk direla-eta.

3. Nafarroako Laneko Segurtasun eta Osasunaren Kontseiluak izendatuko ditu hizpidea eta botoa duten batzordeetako kideak, Foru Administrazioko departamentuek, sindikatuek eta enpresaburuen elkarteek proposatuta, hurrenez hurren.

4. Nafarroako Laneko Segurtasun eta Osasunaren Kontseiluarentzat aurreikusitakoa izanen da haien funtzionamendurako araubidea.

IV. KAPITULUA. Zerbitzuak eta Atalak

19. artikulua. Zerbitzuak eta Atalak.

1. Institutuak zerbitzu hauek ditu bere egituran:

a) Laneko Segurtasun eta Higienerako eta Prestakuntzarako Zerbitzua.

b) Laneko Osasun eta Ikerketarako Zerbitzua.

c) Epidemiologiaren, Aurreneurrien eta Osasun Sustapenaren Zerbitzua.

d) Elikagaien Segurtasunaren eta Ingurumen Osasunaren Zerbitzua.

e) Giza Baliabideen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Zerbitzua.

2. Epidemiologiaren, Aurreneurrien eta Osasun Sustapenaren Zerbitzua osasun laguntzako unitatea da.

20. artikulua. Zerbitzuburuak.

1. Zerbitzuburuak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zerbitzuburuentzat ezarritako baldintza beretan izendatu eta kenduko dira kargutik.

2. Zuzendari kudeatzaileari dagokio zerbitzuburuak eta atalburuak nork ordeztu behar dituen izendatzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko den ebazpen baten bidez.

21. artikulua. Giza Baliabideen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Zerbitzuaren eginkizunak.

Giza Baliabideen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Zerbitzuak eginkizun hauek beteko ditu:

a) Institutuko zuzendari kudeatzaileak langileen arloan esleituta dituen eskudantziak gauzatu, kontrolatu eta koordinatzea.

b) Institutuko langileen eginkizuna zuzendu, koordinatu, bultzatu eta ebaluatzea.

c) Langileen politikaren eta administrazioaren gaineko jarraibideei eta lan harremanei buruzko proposamenak egin, jaso eta gomendatzea, onets daitezen. Jarraibide horiek administratzea, onetsi ondoren. Aholkularitza lana egitea arlo honetan zuzendari kudeatzailearentzat eta beste agintari batzuentzat.

d) Institutuari dagozkion lanpostuetan sartu eta haiek hornitzeko deialdi eta prozedurak prestatu eta tramitatzea.

e) Aldi baterako langileen kontratazioa baimendu eta gauzatzea, erregelamenduz ezarritako prozeduraren bidez.

f) Langileen arloko beharrak zehaztea, lan eskaintzak, plantilla organikoa eta izenen zerrendak prestatzeko.

g) Langileak lanpostu jakin bati atxikitzea erakunde autonomoaren barrenean.

h) Diziplina espedienteak ireki eta ebaztea hutsegite arinengatik.

i) Langileen lanerako ezintasun iraunkor osoa edo absolutua eta lanerako alta deklaratzeko proposamenak egitea.

j) Arauzko lanaldi murrizketak, lansaririk gabeko lizentziak, amatasun lizentzia ordainduak eta edoskitzeko baimenak onartzea eta eritasunak eragindako bajan dauden langileen joan-etorriak egiteko baimenak ematea.

k) Gastuak itzultzeko ordainketa baimentzea, baita epaimahaietan eta prestakuntza ikastaroetan parte hartzeagatiko haborokina eta osagarriak ere. Zerbitzuarengatik egin beharreko joan-etorrietarako baimena ematea.

l) Sindikatuekiko eta langileen ordezkaritza organoekiko harremanen ardura hartzea. Laneko arriskuen prebentzioaren arloko jarduketak koordinatzea.

m) Langileek eskatuta, hartzekoen eta emandako zerbitzuen ziurtagiria egitea, baita Institutuko lanpostuetan sartu eta haiek betetzeko deialdiei buruzko dokumentuak konpultsatzea ere.

n) Nominak, gizarte aseguruak, osasun laguntza eta langileen beste prestazio ekonomiko batzuk prestatu eta kudeatzea.

ñ) Langileen erregistro integratua, espediente pertsonalak, plantilla organikoa eta langileen zerrenda irekitzea, mantentzea eta eguneratzea.

o) Urteko aurrekontuak, gastuetakoak zein diru-sarreretakoak, prestatu eta kudeatzea, eta haien kontrola eta jarraipena egitea.

p) Institutuko baliabide material finko eta mugikorren kontserbazio funtzionala ziurtatzea, eta atxikitako ondarea behar bezala kudeatzea.

q) Ondasun eta zerbitzuen hornidura kudeatzea.

r) Konturako ziurtagiriak, material inbentariagarriaren eta beste erosketa batzuen ordainagiriak, konponketa eta mantentze soileko obrak eta laguntza teknikoko kontratuak ordaintzeko baimena ematea, organo eskudunak haien gastua onetsi baldin badu.

s) Beharrezkoak diren aplikazio informatikoen eta laguntza administratiboen ezarpena, funtzionamendua eta erabilera zuzendu eta koordinatzea.

t) Laguntza ematea gai administratiboetan zuzendari kudeatzaileari eta agintariei.

u) Zuzendari kudeatzaileak propio esleitzen dizkion bestelako eginkizunak.

22. artikulua. Giza Baliabideen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Zerbitzuaren egitura.

Giza Baliabideen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Zerbitzuari atxikitzen zaio Administrazio eta Zerbitzu Orokorren Atala.

23. artikulua. Administrazio eta Zerbitzu Orokorren Atalaren eginkizunak.

Administrazio eta Zerbitzu Orokorren Atalak eginkizun hauek beteko ditu:

a) Institutuaren kudeaketa administratiboa eta ekonomikoa antolatzea.

b) Aurrekontuetako kredituak eta kontabilitate orokorra betearazi eta kudeatzea.

c) Kontratazio administratiboa kudeatzea.

d) Zerbitzu orokorren funtzionamendua kontrolatzea.

e) Ezartzen diren euskarri informatikoez eta estatistikakoez arduratzea.

f) Erosketak eta ondasun eta zerbitzuen hornidura kudeatzea.

g) Ondarea administratu eta kudeatzea.

h) Diru-sarreren kudeaketa kontrolatzea.

i) Agintzen zaion beste edozein eginkizun.

24. artikulua. Laneko Segurtasun eta Higienerako eta Prestakuntzarako Zerbitzuaren eginkizunak.

Laneko Segurtasun eta Higienerako eta Prestakuntzarako Zerbitzuak eginkizun hauek beteko ditu:

a) Aholkularitza eta laguntza teknikoa agintariei, langileei eta beren ordezkariei, baita enpresei eta horien elkarteei ere, laneko baldintzei eta arriskuei dagokienez.

b) Lan munduko arriskuen prebentzioa sustatzea.

c) Laneko istripuak eta lesioak eta horien arrazoiak ikertzea, haien larritasun edo intzidentziaren arabera.

d) Laguntza ematea Laneko eta Gizarte Segurantzako ikuskatzailetzari, erakunde eskudunei eta lan eta osasun arloko agintariei beren eginkizunak betetzeko.

e) Laneko arriskuen prebentzioko jarduketei eta haien zerbitzu teknikoei jarraipena egitea lantokietan.

f) Laneko arriskuak atzeman eta prebenitzeko sistemak garatzea.

g) Laneko Osasun eta Ikerketarako Zerbitzuarekin batera, laneko arriskuak zehaztu eta prebenitzeko jarduketak garatzea.

h) Laneko baldintzen eta arriskuen prebentzioaren arloan, arauen gaineko proiektuak edo haien aldaketa edo gomendioei buruzkoak aztertu, txostena egin eta administrazio eskudunei proposatzea, Osasun Departamentuaren bidez.

i) Langileen, enpresaburuen, profesionalen eta administrazio publikoen informazioa eta prestakuntza bultzatu eta sustatzea laneko arriskuen prebentzioari eta laneko baldintzei buruz, baita langileen osasuna sustatu eta babestea ere.

j) Laneko arriskuei, laneko baldintzei, lan osasunari eta prebentzioari buruzko azterlan eta ikerketa programak bultzatu eta garatzea.

k) Enpresak eta lantokiak egiaztatu eta kontrolatzeko eginkizunak, otsailaren 4ko 138/2000 Errege Dekretuaren 61.1. a), b), c), d) eta f) artikuluan aipatzen diren segurtasun eta osasun arloko teknikei edo laneko baldintza materialei buruz. Dekretu horren bidez, Laneko eta Gizarte Segurantzako ikuskatzailetzaren antolaketa eta funtzionamendurako erregelamendua onetsi zen.

l) Aldian aldiko kontrolak egitea auditoria edo ebaluazioen bidez Foru Komunitateko Administrazioaren eta bere Erakunde Autonomoen Prebentzioko Zerbitzuei, segurtasuna, higienea, ergonomia, psikosoziologia eta prebentzioa antolatzeko baldintzei dagokienez.

m) Laneko agintaritzak behin-behinekoz onetsi eta baimendu aurretik nahitaezkoak diren txostenak prestatzea kanpoko prebentzio zerbitzu gisa edo prebentzio arloko auditoretzako entitate gisa jardun gogo dutenentzat.

n) Agintzen zaion beste edozein eginkizun.

25. artikulua. Laneko Segurtasun eta Higienerako eta Prestakuntzarako Zerbitzuaren egitura.

Laneko Segurtasun eta Higienerako eta Prestakuntzarako Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Atal Teknikoa.

b) Laneko Prestakuntza eta Psikosoziologiaren Atala.

26. artikulua. Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Atal Teknikoaren eginkizunak.

Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Atal Teknikoak eginkizun hauek beteko ditu:

a) Lantokiak aztertu eta kontrolatzea, sortu berriak direnean, jarduera berriro hasi edo aldatzen denean, lekualdaketetan edo beste arrazoiren bat dagoenean, eta behar diren txostenak prestatzea, gero organismo eskudunari igortzeko.

b) Laneko istripuak ikertu eta behar diren txostenak prestatzea, gero organismo eskudunari igortzeko.

c) Behar diren azterlan, zainketa eta kontrol jarduketak egitea, prebentziora begira, toki, lokal, instalazio, makina, babeseko ekipamendu, produktu, lanpostu eta lan moduetako arriskuak prebenitzeko aginduak eta araudia bete daitezen.

d) Behar duten erakunde eta organismoentzat, laguntza teknikoaren arloko jarduketa egokiak garatzea.

e) Laneko arriskuei, laneko baldintzei, lan osasunari eta prebentzioari buruzko azterlana eta ikerketa sustatzea.

f) Enpresak eta lantokiak egiaztatu eta kontrolatzeko eginkizunak, otsailaren 4ko 138/2000 Errege Dekretuaren 61.1. a), b), c), d) eta f) artikuluan aipatzen diren segurtasun eta osasun arloko teknikei edo laneko baldintza materialei buruz. Dekretu horren bidez, Laneko eta Gizarte Segurantzako ikuskatzailetzaren antolaketa eta funtzionamendurako erregelamendua onetsi zen.

g) Agintzen zaion beste edozein eginkizun.

27. artikulua. Laneko Prestakuntza eta Psikosoziologiaren Atala.

Laneko Prestakuntza eta Psikosoziologiaren Atalak eginkizun hauek beteko ditu:

a) Langileen, enpresaburuen, profesionalen eta administrazio publikoen informazioa eta prestakuntza bultzatu eta sustatzea laneko arriskuen prebentzioari buruz, baita langileen osasuna sustatu eta babestea ere.

b) Arriskuen prebentzioari eta lan osasunari buruzko informazioa, hedakuntza eta sustapena garatzea.

c) Prestakuntzako plan eta ikastaroak programatu, antolatu eta garatzea laneko baldintzei eta lan osasunari buruz, batez ere prebentzioari orientatuta.

d) Dokumentaziorako egitura ezartzea, arriskuen prebentzioaren eta lan osasunaren arloan.

e) Laguntza eta elkarlana, lan osasuneko eta arriskuen prebentzioko hezkuntza eskolaren esparruan eta lanean hasi aurretik integratzen duten erakunde eskudunentzat.

f) Aholkularitza enpresa eta langileentzat, baita haien erakundeentzat ere, lan osasunerako informazio, prestakuntza eta hezkuntza arloan.

g) Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren jarduketa programei dagozkien eginkizunak betetzea, bereziki lan osasuneko prestakuntzan jarduteko programa.

h) Laneko Osasun eta Ikerketarako Zerbitzuarekin elkarlanean aritzea lan osasuneko prestakuntza programei buruz.

i) Eskatzen duten entitateek laneko arriskuen prebentzioari buruz prestakuntza emateko baldintzak betetzen ote dituzten gaineko txosten proposamena egitea, Laneko Agintaritzak egiaztatu eta baimendu aurretik.

j) Prebentzioari orientatuta, behar diren azterlan, zainketa eta kontrol lana egitea, lanaren antolaketaren ondoriozko arrisku psikosozialen faktoreei buruzko araudia eta aginduak bete daitezen.

k) Laguntza teknikoaren arloko jarduketa egokiak garatzea, beren eskumenaren arloan behar duten erakunde eta organismoentzat.

l) Azterlana eta ikerketa sustatzea laneko psikosoziologiari eta lana antolatzeko faktoreei buruz.

m) Agintzen zaion beste edozein eginkizun.

28. artikulua. Laneko Osasun eta Ikerketarako Zerbitzuaren eginkizunak.

Laneko Osasun eta Ikerketarako Zerbitzuak honako eginkizun hauek beteko ditu:

a) Aholkularitza eta laguntza teknikoa osasun eta lan arloko agintariei, langileei eta beren ordezkariei, baita enpresei eta horien elkarteei ere, lan osasunari dagokionez.

b) Langileen osasuna prebenitu, babestu eta sustatzeko jarduketak egitea.

c) Lanbideko eritasunak eta lanarekin zerikusia dutenak ikertzea eta haien arrazoiak aztertzea, larritasunaren edo intzidentziaren arabera.

d) Bere eginkizunak betetzeko, laguntza ematea erakunde eskudunei eta lan eta osasun arloko agintariei.

e) Laneko Segurtasun eta Higienerako eta Prestakuntzarako Zerbitzuarekin batean, laneko istripuei, lanbideko eritasunei, lanari lotutako patologiei eta laneko arriskuei buruzko informazio sistema garatzea.

f) Laneko Prestakuntza eta Psikosoziologiaren Atalarekin batean, laneko arriskuen prebentzioan, lan baldintzetan eta lan osasunean prestatzeko programak planifikatzea.

g) Laneko Segurtasun eta Higienerako eta Prestakuntzarako Zerbitzuarekin batera, laneko arriskuak zehaztu eta prebenitzeko jarduketak garatzea.

h) Lan osasunaren arloan, arauen gaineko proiektuak edo haien aldaketa edo gomendioei buruzkoak aztertu, txostena egin eta administrazio eskudunei proposatzea, Osasun Departamentuaren bidez.

i) Zainketa epidemiologikorako sistema ezartzea, lanak eragin edo lanarekin zerikusia duten lesio eta eritasunak eta arriskuko faktoreek langileen osasunean duten eragina ikertzeko, osasun sistema publikoarekin batera.

j) Aldian aldiko kontrolak egitea Foru Komunitateko Administrazioaren eta erakunde autonomoen prebentzio zerbitzuen auditoria edo ebaluazioen bitartez.

k) Laneko arriskuak prebenitzeko enpresenak diren zerbitzuen eta itunduta dituztenen osasun jarduerak ebaluatu eta kontrolatzea.

l) Osasun arloko eskumenak erabiltzea, lan arloan osasun zerbitzuak ebaluatzeko eta baimen daitezen proposatzeko.

m) Lanerako ezintasunak kontrolatu, zaindu eta ebaluatzea, Lehendakaritza eta Barneko kontseilariaren abenduaren 5eko 703/1996 Aginduan jasotako aldi baterako ezintasun egoerak eta baja eta altak kontrolatzeko prozedurak barne direla, baita ekainaren 28ko 203/1993 Foru Dekretuan jasotako ofizioko senda-agiriei eta ikuskapen medikoari buruzkoa ere.

n) Lan absentismoari buruzko informazio sistemak mantendu eta ustiatzea.

ñ) Laneko arriskuei, laneko baldintzei, lan osasunari eta prebentzioari buruzko azterlan eta ikerketa programak bultzatu eta garatzea.

o) Osasuna zaintzeko berariazko protokoloak prestatu, egokitu eta hedatzen lan egitea agintari eskudunekin.

p) Nafarroako Ospitaleko Epaimahai Medikoaren eskumenak transferitzen dituen eta ezintasun egoerak ebaluatzeko prozedura arautzen duen urtarrilaren 31ko 27/1994 Foru Dekretuan adierazitako eginkizunak, Foru Komunitatearen Administrazioko eta bere Erakunde Autonomoetako enplegatugaien osasun azterketa izan ezik.

q) Enpresak eta lantokiak egiaztatu eta kontrolatzea, otsailaren 4ko 138/2000 Errege Dekretuaren 61.1. e) artikuluan aipatzen diren segurtasun eta osasun arloko teknikei edo laneko baldintza materialei buruz. Dekretu horren bidez, Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzaren antolaketa eta funtzionamendurako erregelamendua onetsi zen.

r) Agintzen zaion beste edozein eginkizun.

29. artikulua. Laneko Osasun eta Ikerketarako Zerbitzuaren egitura.

Laneko Osasun eta Ikerketarako Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Lan arloko Balorazio Klinikoaren eta Ezintasunen Atala.

b) Laneko Epidemiologia, Ikerketa eta Osasun Ebaluaziorako Atala.

30. artikulua. Lan arloko Balorazio Klinikoaren eta Ezintasunen Atalaren eginkizunak.

Lan arloko Balorazio Klinikoaren eta Ezintasunen Atalak eginkizun hauek beteko ditu:

a) Lanerako ezintasuna bere modu guztietan zaindu, kontrolatu eta ebaluatzea, Lehendakaritza eta Barneko kontseilariaren abenduaren 5eko 703/1996 Foru Aginduan jasotako aldi baterako ezintasun egoerak eta baja eta altak kontrolatzeko prozedurak barne direla.

b) Lan absentismoari buruzko informazio sistemak mantendu eta ustiatzea.

c) Langileen osasunari eta absentismoari buruzko informazioa aztertu eta prestatzea.

d) Lan absentismoan jarduteko berariazko programak proposatu eta ebaluatzea.

e) Behar diren aholkularitza eta laguntza teknikoa garatzea, eta horien beharra duten erakunde eta organismo publiko eta pribatuekin aritzea, ezintasunak kudeatzeari dagokionez.

f) Harremanak bultzatu eta lankidetza sustatzea lan arloko osasun zerbitzuen eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntzako eta Laguntza Espezializatuko osasun laguntzako mailen artean.

g) Aldi baterako ezintasunaren determinatzaile soziolaboralak aztertu eta ikertzea.

h) Langileei informazioa, aholkuak eta laguntza ematea ezintasunei loturiko alderdien gainean.

i) Lanerako ezintasuna kudeatzeko prestakuntza programak planifikatzea Laneko Prestakuntza eta Psikosoziologiaren Atalarekin batera.

j) Lan arloko Medikuntzan eta Erizaintzan, Familia eta Komunitate Medikuntzan eta beste espezialitate batzuetan espezialistak prestatzen laguntzea, ezarriko den moduan.

k) Laneko Epidemiologia, Ikerketa eta Osasun Ebaluaziorako Atalarekin lan egitea zaintza epidemiologikoaren sisteman, lanak eragindako eta hari lotutako lesio eta eritasunak ikertzen.

l) Ekainaren 28ko 203/1993 Foru Dekretuan ezarritako eginkizunak.

m) Urtarrilaren 31ko 27/1994 Foru Dekretuan adierazitako eginkizunak, Foru Komunitatearen Administrazioko eta bere Erakunde Autonomoetako enplegatugaien osasun azterketa izan ezik.

n) Agintzen zaion beste edozein eginkizun.

31. artikulua. Laneko Epidemiologia, Ikerketa eta Osasun Ebaluaziorako Atalaren eginkizunak.

Laneko Epidemiologia, Ikerketa eta Osasun Ebaluaziorako Atalak eginkizun hauek beteko ditu:

a) Laneko arriskuak prebenitzeko enpresenak diren zerbitzuen eta itunduta dituztenen osasun jarduerak ebaluatu eta kontrolatzea.

b) Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko eta bere erakunde autonomoetako prebentzio zerbitzuen auditoretzan eta kontrolean laguntzea, uztailaren 10eko 1488/1998 Errege Dekretuaren eta apirilaren 20ko 135/1998 Foru Dekretuaren babesean.

c) Jarduketak garatzea, laneko baldintzen arriskuak zehaztu eta prebenitzeko.

d) Osasuna zaintzeko berariazko protokoloak prestatu, egokitu eta hedatzen lan egitea agintari eskudunekin.

e) Laneko arrisku eta lesioei buruzko informazio sistemak ezarri eta mantentzea.

f) Lan osasuneko informazioa prestatu eta aztertzea Institutuko beste unitate batzuekin eta erkidegoetako eta Estatuko beste erakunde batzuekin.

g) Lan Osasunaren Informazio Sistemarekin aritzea azterlan epidemiologikoak prestatzen, Estatu mailan, baita Nafarroako Estatistika Planarekin ere.

h) Baimendutako prebentzio zerbitzuetako osasun arloko langileen prestakuntza, lan osasunari buruzkoa, gainbegiratzea.

i) Lan osasuneko prestakuntza programak planifikatzea Laneko Prestakuntza eta Psikosoziologiaren Atalarekin batera.

j) Lan arloko Medikuntzan eta Erizaintzan eta beste espezialitate batzuetan espezialistak prestatzen laguntzea, ezarriko den moduan.

k) Lan osasuneko zaintza epidemiologikoaren sistema garatu eta kudeatzea, Osasun Sistema Publikoarekin eta Lan arloko Balorazio Klinikoaren eta Ezintasunen Atalarekin batera.

l) Aholkularitzan eta laguntza teknikoan behar diren jarduketak garatzea, haien beharra duten erakunde eta organismoentzat.

m) Lanbideko eritasun eta lesioen eta lanarekin zerikusia dutenen laneko arriskuak, ergonomia eta patologia azter eta iker daitezen bultzatzea, eta haien arrazoiak aztertzea, intzidentziaren edo larritasunaren arabera.

n) Lan osasuneko jarduketak koordinatu eta garatzea beste erakunde batzuekin eta, bereziki, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuarekin, bai oinarrizko osasun laguntzan, bai laguntza espezializatuan.

ñ) Enpresak eta lantokiak egiaztatu eta kontrolatzea, otsailaren 4ko 138/2000 Errege Dekretuaren 61.1. e) artikuluan aipatzen diren segurtasun eta osasun arloko teknikei edo laneko baldintza materialei buruz. Dekretu horren bidez, Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzaren antolaketa eta funtzionamendurako erregelamendua onetsi zen.

o) Agintzen zaion beste edozein eginkizun.

32. artikulua. Epidemiologiaren, Aurreneurrien eta Osasun Sustapenaren Zerbitzuaren eginkizunak.

1. Epidemiologiaren, Aurreneurrien eta Osasun Sustapenaren Zerbitzuari dagokio herritarrengan eragin handia izateagatik lehentasunezkotzat jotzen diren osasun arazoak programatu, ebaluatu eta jarraipena egitea eta, zein den kasua, esku hartzea, osasunaren prebentzioari eta sustapenari dagokienez. Eginkizun horien artean sartzen da Droga-mendekotasunaren aurkako Foru Plana prestatu, koordinatu, aholku teknikoak eman, gauzatu eta hari jarraipena egitea, baita Tabakoaren kontrako Foru Planaren esparruan osasuna sustatzeko eginkizunak ere.

2. Epidemiologiaren, Aurreneurrien eta Osasun Sustapenaren Zerbitzua Nafarroako osasun sistemak duen organo tekniko gorena da metodologia epidemiologikoan, osasunerako sustapenean eta hezkuntzan eta antzemate goiztiarrean; gainera, erreferentziako zentro teknikoa da osasun estatistikari eta osasun kolektiboko adierazleei buruzko informazio iturrietan, baita bizi estatistika demografikoetan ere.

3. Epidemiologiaren, Aurreneurrien eta Osasun Sustapenaren Zerbitzuari dagokio zaintza epidemiologikorako sarea antolatzea egoera endemiko eta epidemikoentzat, baita esku hartzeko ekipamenduak ere, jendearen osasunean eragina duten edonolako epidemia agerraldiak kontrolatzeko.

4. Bere eginkizunak betetzeko, Epidemiologiaren, Aurreneurrien eta Osasun Sustapenaren Zerbitzuak Nafarroako Osasun Sistemako unitate espezializatuen laguntza izanen du, eta berak ere laguntza emanen die. Orobat, elkarlana eta itunak eginen ditu eritasunak prebenitzen eta osasuna sustatzen diharduten beste sektore, zerbitzu, erakunde eta gizarte entitateekin.

Horretarako, osasunari eragiten dioten aldaketa epidemiologikoak eta demografikoak aztertzeko unitateak izaten ahalko ditu, eta analisi epidemiologikoetarako eta osasuna prebenitu eta sustatzeko lerroak izanen ditu.

33. artikulua. Epidemiologiaren, Aurreneurrien eta Osasun Sustapenaren zerbitzuaren egitura.

Epidemiologiaren, Aurreneurrien eta Osasun Sustapenaren Zerbitzuak organo hauek ditu bere egituran:

a) Eritasun Kutsakorrak Kontrolatzeko Atala.

b) Eritasun Ez-kutsakorren Epidemiologiaren Atala.

c) Antzemate Goiztiarrerako Atala.

d) Osasunaren Sustapen Atala.

34. artikulua. Eritasun Kutsakorrak Kontrolatzeko Atalaren eginkizunak.

Eritasun Kutsakorrak Kontrolatzeko Atalak eginkizun hauek beteko ditu:

a) Nafarroako zaintza epidemiologikorako sistemak koordinatu eta kudeatzea, eta komunikazioa eremu nazionalean.

b) Eritasun infekziosoen zaintza eta kontrol epidemiologikoa, eta erantzuna koordinatzea edozein izaera biologiko, fisiko edo kimikotako kanpoko epidemia agerraldien aurrean.

c) Prozesu infekziosoen erikortasuna eta hilkortasuna etengabe aztertzea, baita haien bilakaera ere, denbora, tokia eta jendearen ezaugarriak kontuan hartuta.

d) Prozesu endemiko eta epidemiko kutsakorren arrazoiak eta bilakaera aztertu eta analizatzea.

e) Esku-hartze teknikoa eta pertsonen gaineko jarduketa, eta baliabide materialak jartzea osasunerako arrisku berehalakoaren kasuan.

f) Haurrak eta helduak txertatzeko programak planifikatu eta ebaluatzea, baita egoera epidemiologiko jakin batzuetarako diseinatzen direnena ere, immunizatu, erregistratu, jarraipena egin eta txertoen estaldurak eta kontrako erreakzio erantsienak egiteko egutegiak eta estandarrak prestatzea barne.

g) Patologia kutsakorren prebentzio eta kontrolerako programak planifikatu eta ebaluatzea.

h) Agintzen zaion antzeko beste edozein.

35. artikulua. Eritasun Ez-kutsakorren Epidemiologiaren Atalaren eginkizunak.

Eritasun Ez-kutsakorren Epidemiologiaren Atalak eginkizun hauek beteko ditu:

a) Eritasun ez kutsakorren erikortasunaren eta hilkortasunaren zaintza eta analisi epidemiologikoa.

b) Eritasun ez kutsakorren informazio epidemiologikoari buruzko sareak izatea, osasun laguntzari eta erakunde nazionalei zein nazioartekoei loturik.

c) Eritasun ez kutsakorren gaineko populazio erregistroak ezartzea, erabakitzen diren prozesuetan.

d) Nafarroako biztanleen osasun adierazleak prestatu, hedatu eta haiei jarraipena egitea.

e) Osasun Diagnostikoari jarraipena egiten eta osasun planak prestatzen laguntzea.

f) Osasun arloko estatistikei buruzko informazio iraunkorra izatea, Nafarroako Gobernuko informatika eta estatistika zerbitzuei loturik.

g) Nafarroako Estatistika Institutuarekin lan egitea interes epidemiologikoko datuak ustiatzen.

h) Agintzen zaion beste edozein eginkizun.

36. artikulua. Antzemate Goiztiarrerako Atalaren eginkizunak.

Antzemate Goiztiarreko Atalak eginkizun hauek beteko ditu:

a) Ofizialki onartutako osasun prestazio gisa, herritarrentzat egiten diren antzemate goiztiarreko jarduerak planifikatu, programatu, jarraipena egin eta kontrolatzea.

b) Antzemate goiztiarraren prozesua eta jardueren emaitzak ebaluatzea.

c) Oinarrizko Osasun Laguntzako eta Laguntza Espezializatuko zentroekin lan egin eta koordinatzea, egiten diren antzemate goiztiarreko jardueretan.

d) Laguntza teknikoa ematea antzemate goiztiarrerako jarduerak ezarri eta ebaluatzeko metodoetan.

e) Agintzen zaizkion antzemate programak garatzea bere baliabideekin.

f) Agintzen zaion beste edozein eginkizun.

37. artikulua. Osasunaren Sustapen Atalaren eginkizunak.

Osasunaren Sustapen Atalak eginkizun hauek beteko ditu:

a) Bizimodu osasungarria bultzatzea eta osasuna sustatzeko estrategiak garatzea eritasunak prebenitzeko arloan eta bizi trantsizioetan.

b) Berdintasuna bultzatzea osasunean, arrisku bereziko edo ahultasun handiko taldeentzat bideratutako jarduketak garatuz.

c) Osasun hezkuntzarako eta sustapenerako ezartzen diren plan eta programak garatzea, osasun arloko hainbat eragileren bidez.

d) Osasuna sustatzeko agintzen zaizkion programak, herritarrei zuzeneko arreta ematekoak, bere baliabideekin garatzea.

e) Neurri politiko, ekonomiko eta teknikoak bultzatu eta garatzea, baita osasunaren sustapenerako eta hezkuntzarako elkarlana eta itunak ere.

f) Profesionalak prestatzeko jarduketak egitea eta informazio eta hezkuntza arloko protokolo eta materialak prestatzea, osasunaren sustapenerako.

g) Osasunaren sustapen, hezkuntza eta informazioko metodologia garatzea, osasun sistemaren plan eta programak abiarazteko.

h) Aholkuak, laguntza teknikoa eta lankidetza ematea osasuna sustatzen duten jardueretan, osasun sistemak, Nafarroako Gobernuko beste departamentu batzuek eta gizartearen beste sektore eta entitate batzuek eskatuta.

i) Agintzen zaion beste edozein eginkizun.

38. artikulua. Elikagaien Segurtasunaren eta Ingurumen Osasunaren Zerbitzuaren eginkizunak.

1. Elikagaien Segurtasunaren eta Ingurumen Osasunaren Zerbitzuak zaindu, ebaluatu, kontrolatu eta esku hartzeko jarduerak eginen ditu jendearen osasunean eragina izan dezaketen arrisku faktoreen edo edozein giza, industria edo merkataritza jardueraren aurrean. Orobat, laguntza teknikoa emanen du osasun publikoaren beste esparru batzuetan, osasunaren kontra sortzen diren gertaerak kontrolatzeko, egiten diren jarduketetan.

2. Kontrol ofizialeko programak koordinatu eta gainbegiratuko ditu, barne direla tabakoaren arloko osasun araudia aplikatzearen ondoriozkoak, zerbitzuko atalen jarduketak, alerten gaineko informazioa azkar trukatzeko sistemak, krisien kudeaketa eta elikagaien segurtasunaren eta ingurumen osasunaren arloko larrialdiak. Sare horien harremangunea izanen da, arriskuaren berri emateko proposamenak prestatuta, eta beharrezko ikuskatze lana eginen du osasun publikorako arriskua duten alerta egoeretan beste gai batzuetan, Osasun Zuzendaritza Nagusiak hala erabakita.

3. Bere eginkizunak betetzeko, Elikagaien Segurtasunaren eta Ingurumen Osasunaren Zerbitzuak ingurumenaren saneamendua eta elikagaien segurtasuna kontrolatzen aritzen diren osasun arloko edo sektore arteko beste organismo edo erakunde batzuekin eginen du lan, bere helburuak betetzeko behar diren laguntza teknikoak emanez edo hartuz, eta bereziki toki entitateekin, zein bere eskumenen esparruan.

39. artikulua. Elikagaien Segurtasunaren eta Ingurumen Osasunaren Zerbitzuaren egitura.

Elikagaien Segurtasunaren eta Ingurumen Osasunaren Zerbitzuak organo hauek ditu bere egituran:

a) Osasun Publikoaren Laborategiko Atala.

b) Elikagaien Segurtasunaren Atala.

c) Ingurumen Osasunaren Atala.

40. artikulua. Osasun Publikoaren Laborategiko Atalaren eginkizunak.

Osasun Publikoaren Laborategiko Atalak eginkizun hauek beteko ditu:

a) Higiene eta osasun arloko analisiak egitea, laguntza teknikoa eta euskarria emateko Osasun Publikoaren Institutuaren, toki entitateen eta osasun sistemako beste zentro batzuen osasun publikoari buruzko zerbitzu eta programei, osasun publikoaren arloan.

b) Kalitateko sistema mantentzea, indarra duen araudiarekin bat.

c) Erreferentziako laborategia izatea erabakitzen diren tekniketan.

d) Teknika analitikoak erabiltzea osasun agintariek nahiz agintari judizialek eskatuta, bere ahalbide teknikoen barrenean.

e) Behar diren analisi teknikak garatzea, Institutuaren zerbitzuek betetzen dituzten eginkizunetarako.

f) Beste laboratorio ofizial batzuekin kudeatu eta koordinatzea, laboratorioak berak ezin egin dituen analisien eskaerak igortzeko.

g) Agintzen zaion beste edozein eginkizun.

41. artikulua. Elikagaien Segurtasunaren Atalaren eginkizunak.

Elikagaien Segurtasunaren Atalak eginkizun hauek beteko ditu:

a) Nafarroako Elikagaien Enpresen eta Elikagaien Osasun Erregistro Orokorra eta erregelamenduaren arabera ezartzen diren elikagaien enpresen eta elikagaien zentsuak kudeatzea.

b) Elikagaien establezimendu, industria eta jarduerak funtzionatzeko behar diren osasun baimenen espedienteak tramitatu eta kudeatzea, baita haien erregistroarena ere.

c) Elikagaien establezimendu, industria eta jardueren (abere hiltegiak barne) kontrol ofizialerako programak kudeatzea, baita giza kontsumorako elikagaiena eta horiekin lotutako produktuena ere.

d) Elikagaien alerten gaineko informazioa azkar trukatzeko sistema kudeatzea.

e) Hondakinak Ikertzeko Plan Nazionala Nafarroan garatzea.

f) Elikagaien jatorriko epidemia agerraldiak ikertzea, kontrol epidemiologikoaren zerbitzuekin batera.

g) Osasun babeseko programak kudeatzea zoonosien aurrean.

h) Zehapen espedienteak irekitzeko proposamenak eta txostenak eskatu eta tramitatzea, hala dagokionean.

i) Bere eskumenaren esparruko sektoreak erregulatzen dituzten araudien proposamenak prestatzea.

j) Laguntza teknikoa ematea toki entitateei eginkizun horien eremuan.

k) Nafarroan elikagaien eremua kontrolatzen duten beste organismo batzuekin koordinatzea.

l) Elikagaien katea ofizialki kontrolatzeko urte anitzeko Nafarroako planak eta haiei jarraipena egiteko txostenak prestatzen parte hartzea.

m) Laguntza teknikoa eta lankidetza ematea elikagaien segurtasunerako kontrol ofizialaren sistemako auditoriak egiteko.

n) Atalaren menpeko elikagaien segurtasunerako kontrol ofizialaren sistema ebaluatu eta egiaztatzeko jarduketak egitea.

ñ) Ikuskatze lana egitea, elikagaiei loturiko jarduera eta establezimenduetan tabako arloko osasun araudia betetzen ote den, eta jarduketa horien ondoriozko espedienteak tramitatzea.

o) Arriskua analizatu eta ebaluatzeko prozedurak garatzea eta arriskua kudeatzeko jarduketa eta proposamenak egitea elikagaien segurtasunaren arloan.

p) Institutuaren osasun sustapenerako zerbitzuekin lan egitea nutrizio arloko osasun araudia betetzen ote den kontrolatzeko, elikagaien salmentan, haur eskoletan eta ikastetxeetan ematen diren otorduetan eta elikagaien publizitatean.

q) Agintzen zaion beste edozein eginkizun.

42. artikulua. Ingurumen Osasunaren Atalaren eginkizunak.

Ingurumen Osasunaren Atalak eginkizun hauek beteko ditu:

a) Osasun kontrol eta ikuskapena egitea, giza kontsumorako ur hornidura eta haren kalitatea kontrolatzeko osasun araudian xedatutakoa aplikatuz, Foru Komunitateko giza kontsumorako uraren osasun arloko zaintzarako programaren proposamena prestatzea eta uren kontuan osasun administrazioari esleitutako beste edozein eginkizun.

b) Uraren aisialdirako erabilera ikuskatu eta osasun kontrola egitea.

c) Legionelosia prebenitu eta kontrolatzeko osasun araudian xedatutakoa aplikatzen ote den ikuskatu eta kontrolatzea.

d) Produktu kimikoen eta bioziden osasun araudia eta CLP eta REACH erregelamenduak betetzen ote diren zaindu, ikuskatu eta kontrolatzea.

e) Industria, merkataritza eta zerbitzuetako establezimenduak kontrolatu eta ikuskatzea, haien jarduerek jendearen osasunean eragina izan badezakete.

f) Hildakoen gaineko osasun araudiak Osasun Publikoaren Institutuari agintzen dizkion eginkizunak.

g) Erabilera kolektiboko lokalen osasun arloko kontrola.

h) Osasun arloko zentro, zerbitzu eta jardueretan sortutako hondakinen barne kudeaketa kontrolatu eta ikuskatzea.

i) Osasun araudia aplikatzen ote den ikuskatu eta kontrolatzea biosegurtasunaren arloan.

j) Ingurumen alerten gaineko informazioa azkar trukatzeko sistemak kudeatzea eta epidemia agerraldien ingurumen arloko ikerketa egitea, kontrol epidemiologikoaren zerbitzuekin batera.

k) Aurreko gaietan osasun araudiak Institutuari esleitzen dizkion erregistro eta zentsuak kudeatzea.

l) Oinarrizko Osasun Laguntzako taldeei laguntza teknikoa ematea eta haiekin parte hartzea ikuskapen eta osasun publikoko eginkizunetan.

m) Laguntza teknikoa ematea udalei aurreko arloei loturiko gaietan.

n) Bere eskumenaren esparruko sektoreak erregulatzen dituzten araudien proposamenak prestatzea.

ñ) Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak Nafarroako Foru Komunitateari agindutako eginkizunen ondoriozko jarduketak egitea, instalazio erradiaktiboen eta osasun babesaren arloan, erradiazio ionizatzaileen aurka, honako hauek barne direla:

ñ.1) Bigarren eta hirugarren kategoriako instalazio erradiaktiboen funtzionamendua ikuskatzea.

ñ.2) Instalazioak ikuskatzea, haietan X izpiak sortzen dituzten tresnak helburu medikoekin erabiliz gero.

ñ.3) Bestelako instalazio erradioaktiboak ikuskatzea, arrazoi bereziengatik edo salaketagatik, Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak propio hala erabakita.

ñ.4) Instalazio erradioaktiboetako Babes Erradiologikorako Zerbitzuak, Kontseiluak baimenduak eta Foru Komunitatean direnak, ikuskatzea.

ñ.5) Erregai nuklearren edo material erradioaktiboen garraioak ikuskatzea, Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean barrena igaroz gero.

ñ.6) Nafarroan sortu eta, kudeatzeko, kanpora atera behar diren hondakin erradiaktiboen garraioa ikuskatzea.

o) Salmentako eta laguntza teknikoko enpresak abian jartzeko eta haien aldaketetako deklarazioak erregistratu eta komunikatzea, eta espedienteak tramitatzea, baita diagnostiko medikoaren helburua duten X izpietako instalazioenak ere.

p) Erradiazio ionizatzaileekin, ez ionizatzaileekin eta babes erradiologikoarekin lotutako gaietan laguntzea eta aholkuak ematea Foru Komunitateko Administrazioaren menpeko beste departamentu eta erakundeei, lanbideko erakundeei eta instalazio erradioaktiboetan zuzeneko eskumenik ez duten entitate pribatuei.

q) Organismo eta erakundeek Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean ingurumen erradiazioari buruz egindako kontrolen emaitzak jaso, ebaluatu eta aztertzea.

r) Osasun Departamentuak maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Legearen ondorioz dituen eskumenei loturiko txostenak, eta Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen ondoriokoak, tramitatzea. Lege hark Nafarroako Foru Komunitatean uhin elektromagnetiko ez-gidatuen bidezko telekomunikazioko oinarrizko estazioak antolatzen ditu.

s) Osasunaren gaineko eragina ebaluatu eta zaintzeko prozedurak garatzea, eta dagozkien azterlanak egitea osasunean eragin garrantzitsua dutelako hautatzen diren arau, plan, programa eta proiektuei buruz.

t) Ikuskatu eta kontrolatzeko jarduketak egitea, tabakoaren arloko osasun araudia betetzen ote den, elikagaiei loturiko jarduera eta establezimenduak izan ezik, eta jarduketa horien ondoriozko espedienteak tramitatzea.

u) Agintzen zaion beste edozein eginkizun.

V. KAPITULUA. Lanpostuak betetzeko modua

43. artikulua. Zuzendaritza organoak eta burutzak betetzeko modua.

Hauxe da Institutuko zuzendaritza organoak eta burutzak betetzeko modua:

1. Osasun laguntzako zerbitzuburuak eta atalburuak azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuan Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun laguntzako burutzetarako ezarritakoari jarraituz izendatu eta kenduko dira karguetatik.

2. Osasun laguntzako unitateburuak erizaintzako unitateburuentzat aurreikusitako prozeduren arabera beteko dira.

3. Osasun laguntzaz kanpoko zerbitzu, atal eta unitateetako buruak azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz izendatuko eta kargutik kenduko dira; dekretu horren bidez arautu zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko modua.

4. Ondotik aipatzen diren lanpostuetan aritzeko, nahitaez eduki beharko da Prebentzio Medikuntzako eta Osasun Publikoko espezialitatea:

a) Epidemiologiaren, Aurreneurrien eta Osasun Sustapenaren Zerbitzuko burua.

b) Eritasun Kutsakorrak Kontrolatzeko Ataleko burua.

c) Eritasun Ez-kutsakorren Epidemiologiaren Ataleko burua.

d) Antzemate Goiztiarrerako Ataleko burua.

e) Osasun Sustapenaren Ataleko burua.

5. Laneko Epidemiologia, Ikerketa eta Osasun Ebaluaziorako Atalaren burutzan aritzeko, nahitaez eduki beharko da Laneko Prebentzio Medikuntzaren espezialitatea.

6. Lan arloko Balorazio Klinikoaren eta Ezintasunen Atalaren burutzan aritzeko, mediku ikuskatzaile izateko lanpostu baterako izendatua izan beharko da.

7. Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Atal Teknikoaren burutzan eta Laneko Prestakuntza eta Psikosoziologiaren Atalarenean aritzeko, nahitaez eduki beharko da goi mailako teknikari titulua Laneko Arriskuen Prebentzioan, Prebentzioko Diziplinetan, Laneko Segurtasunean, Industria Higienean eta Ergonomian eta Psikosoziologia Aplikatuan.

III. TITULUA. EGINTZEN ARAUBIDE JURIDIKOA, ERREKURTSOAK ETA OFIZIOZKO BERRIKUSPENA

44. artikulua. Egintzen araubide juridikoa.

1. Institutuaren egintzen araubide juridikoa Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen VIII. tituluaren I. kapituluan erakunde autonomoentzat ezarritakoa izanen da.

2. Ebazpen forma hartuko dute zuzendari kudeatzaileak eta zerbitzuetako buruek beren ahalmenak erabiliz ematen dituzten administrazio egintzek.

3. Langileei, kontratazioei eta aurrekontuei buruzko administrazio egintzei dagokienez, Foru Komunitateko araudi berariazkoari jarraituko zaio.

45. artikulua. Administrazio bidearen bukaera.

1. Oro har, Institutuko organoek emandako egintzek eta ebazpenek ez dute administrazio bidea amaituko, foru lege batek edo erregelamenduzko xedapen batek kontrakoa ezartzen ez badu behintzat.

2. Ondare erantzukizunaren arloan ematen diren ebazpenek administrazio bidea amaituko dute.

46. artikulua. Administrazio errekurtsoak.

1. Institutuko zuzendari kudeatzailearen edo zerbitzuetako buruen egintzen kontra, hots, administrazio bidea amaitzen ez dutenen kontra, baita gaiaren muina zuzenean edo zeharka erabakitzen duten, prozedurak aurrera egitea galarazten duten edo legezko eskubide eta interesentzako babesgabezia edo kalte konponezina eragiten duten tramite egintzen kontra ere, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Osasuneko zuzendari nagusiari zuzendua, funtzio publikoaren arloan emandako egintzak izan ezik, horien kontra zilegi izanen baita gora jotzeko errekurtsoa, funtzio publikoaren eskumena duen kontseilariari.

2. Errekurtsoak Foru Komunitateko Administrazioarentzat indarra duen legediak ezarritako moduan eta epeetan gauzatuko dira.

47. artikulua. Akzio zibilak eta lanekoak erabili aurreko erreklamazioak.

Institutuko zuzendari kudeatzaileak ebatziko ditu auzibide zibilera eta lan arloko auzibidera jo aurreko erreklamazio administratiboak, langileen arloko erreklamazioak izan ezik, horiek funtzio publikoaren eskumena duen kontseilariak ebatziko baititu.

48. artikulua. Ordezkaritza eta defentsa.

Institutua epaiketetan ordezkatu eta defendatzea Nafarroako Gobernuko Aholkularitza Juridikoan aritzen diren aholkulari juridikoei dagokie.

49. artikulua. Ofiziozko berrikuspena.

Egintza deusezen ofiziozko berrikuspena, egintza deuseztagarrien kaltegarritasunaren deklarazioa eta kargak ezartzen dituzten egintzen edo kalterako diren egintzen ezeztatzea Osasuneko kontseilariaren foru agindu baten bidez eginen da.

IV. TITULUA. ONDAREA, GIZA BALIABIDEAK ETA KONTRATAZIOA

50. artikulua. Institutuari atxikitako ondarea.

Honako hauek osatzen dute Institutuaren ondarea:

a) Era guztietako ondasun eta eskubideak, horien titulartasuna Nafarroako ondareari dagokiola, bere xedeak betetzeko atxikitzen zaizkionean.

b) Estatuko Administraziotik transferitutako zerbitzuak kudeatu eta gauzatzeko era guztietako ondasun eta eskubideak, atxikiak dituenak, transferentziei aplikatzen zaien araudiarekin bat.

c) Edozein tituluren bitartez jasotzen duen beste edozein ondasun edo eskubide.

51. artikulua. Ondarearen araubide juridikoa.

Institutuak berak dituen edo atxiki zaizkion ondasun eta eskubideen araubide juridikoa Nafarroako ondareari buruzko legedian ezarritakoa izanen da.

52. artikulua. Giza baliabideak.

1. Honako hauek osatzen dute Institutuaren langileria:

a) Nafarroako Gobernuak edo kontseilariak libreki izendatutako zuzendaritza karguetako pertsonak, edo Institutuari atxikiak.

b) Funtzionarioak, bai Foru Komunitateko Administraziokoak, bai Estatuko Administraziotik transferituak, eta lan-kontratudunak, atxikiak edo Institutuari atxikitzen zaizkionak.

2. Funtzio publikoaren arloan eskumenak dituen departamentuak giza baliabideen gainean ezarritako jarraibideak aplikatuko ditu Institutuak.

53. artikulua. Kontratazioa.

Institutuko kontratazio araubidea Nafarroako administrazio publikoetako eta haien erakunde autonomoetako kontratazioari buruzko berariazko legedian ezarritakoa izanen da.

V. TITULUA. OGASUNA ETA AURREKONTUA

54. artikulua. Baliabide ekonomikoak.

Honako hauek Institutuaren diru-sarrerak dira:

a) Nafarroako Gobernuak helburu jakin baterako jasotzen dituen baliabideak.

b) Foru Komunitateko aurrekontu orokorren kargura esleitzen zaizkion baliabideak.

c) Bidezko diren xedapenen arabera jaso ditzakeen diru-sarrera arruntak eta diru-sarrera bereziak.

d) Entitateek eta norbanakoek borondatez egindako ekarpenak eta diru-laguntzak.

e) Esleitzen zaion beste edozein baliabide.

55. artikulua. Aurrekontua.

1. Institutuko aurrekontuaren kudeaketa urteko aurrekontuen araubidearen menpe egonen da, eta hori Nafarroako Parlamentuak onetsi beharko du.

2. Institutuko aurrekontuaren egitura, prestatzeko prozedura, exekuzioa eta likidazioa Nafarroako Aurrekontu Orokorrentzat (horien parte izanen dira) ezarritako arau eta erregeletan aurreikusitakoaren menpe egonen dira.

56. artikulua. Kontu-hartzailetza.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan egintzen, agirien eta espedienteen gaineko kontu-hartzailetzarako ezarri diren arauetan jasotako aurreikuspenei jarraikiz eginen da Institutuko kontu-hartzailetza.

2. Aurreko atalean ezarritakoa alde batera utzi gabe, auditoretzen bidez eginen da erakunde autonomoaren finantza kontrola.

57. artikulua. Kontabilitate publikoa.

1. Institutua kontabilitate publikorako araubidearen menpe geldituko da, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioak dituen modu eta baldintza berberetan.

2. Kontuak ematea Nafarroako Kontu Orokorretarako aurreikusitakoaren arabera formalizatu, tramitatu eta ebatziko da.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa