(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Fran├žais | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

Kontserbaziorako politikak

Denon ardura

Conservaci├│n

Ingurumen-zaindari batek miru gorri baten zauriak sendatzen ditu.

Nafarrek ingurumenarekiko duten ardura handiaren pare, Nafarroako Foru Komunitateak politika eraginkorrak erabili ditu natura ondarea kontserbatzeko.

Hasieratik, politika horien oinarria eragile guztiek kontserbazioarekiko duten ardura izan da.

Irizpide horri jarraituz, Administrazioak helburu horretarako behar diren baliabideak ziurtatuko ditu, eta gizarteak ere ardura du, giza jarduera orok eragina dakar-eta ingurumenarentzat.

Garapen iraunkorrerako planak

Ildo horretatik Nafarroako Gobernuak garapen jasangarrirako planak gauzatu ditu ondare biologikoa kontserbatzeko eta neurriz erabiltzeko. Plan horiek tresnak dira Foru Komunitateko biodibertsitatea zaintzeko eta babesteko.

Tresna horietatik, garrantzitsuenak ondoko hauek dira: Baso Plana, Aniztasun Biologikoa Kontserbatzeko eta Neurriz Erabiltzeko Estrategia, Ekosistemak eta Habitatak Zaintzeko Plana, Ibaietako Ekosistemak Zaintzeko eta Kudeatzeko Plana, Inguru Naturalen Sarea (Natura 2000) eta alorkako beste plan batzuk (espezie katalogatuak berreskuratzekoa, ehizarakoa, nekazaritzaren garapenerakoa, energia berriztagarriena, landa turismoarena eta garraiobideena).

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa