(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Fran├žais | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

Landareak

Espainiako landareen %33

Nafarroan aurkitu diren iratzeak eta landare loredunak 2.650 inguru dira, eta 1.700, gutxi gorabehera, perretxikoak eta onddoak. Kalkuluen arabera, Espainian dauden landare baskularren taxonak (iratzeak eta landare loredunak) 8.000 eta 9.000 bitarte dira, hau da, Europako Batasunekoen %80-90; Nafarroan, hots, Estatuko azaleraren %2 baino ez den lurralde batean, landare baskularren espezieak eta azpiespezieak Espainiakoen %33 dira, eta Europako Batasunekoen %20.

Hala ere, Nafarroak ez du ia berezko landarerik, eta horrelako bi azpiespezie baino ez dira aurkitu: bata cochlearia aragonensis da (navarrana azpiespeziea) eta bestea iberis carnosa (nafarroana azpiespeziea). Biak kruziferoen familiakoak dira.

Basoak

Nafarroako natur inguruneen bereizgarrietako bat dira, basoak ia komunitate osoan ageri dira eta. Izan ere, Nafarroan, Espainiako hainbat lurraldetan ez bezala, basoak ustiatzeko erak oihan-gune zabalak utzi ditu, haiekin bestelako landare motak -zuhaixka eta belardi naturalak, nekazaritza soroak edo landatutako basoak- tartekatzen direla. Foru Komunitatean, lurren %64 basoez estalita daude, goi zein behe basoez estalita, hain zuzen ere. Ikusten denez, mendiek garrantzi handia dute biodibertsitatea babesteko orduan.

Baso motak azterturik, hostozabalek eremu zabalak betetzen dituzte, basoen azaleraren %64, hau da, 224.894 hektarea. Hostozabaletan pagadiak dira nagusi (basoen azaleraren %37), eta haien ondoren harizti mediterraniarrak (%11), artadiak (%9), harizti atlantikoak (%6) eta ibai ertzetako zuhaiztiak (%2). Bestalde, koniferoen artean ugarienak pinu gorriak dira (%15), eta eremu urriagoetan, larizio pinua, aleppo pinua eta intsinis pinua.

Ohartu beharra dago duela mende batetik hona Nafarroako zuhaitz-eremuak 100.000 eta 140.000 Ha bitartean irabazi dituela. Hazkuntza baso mota gehietan gertatu da, erdia baino gutxiago koniferoen landaketengatik.

Dedalera

Kuku-praka (Argazkia: Etxeberria/Astrain).

Hojas de roble

Haritz hostoak

Basoen inventarioa

III. Estatuko Baso Inbentarioan azaltzen denez, Nafarroako mendi-basoak %24 hazi dira  20 urtetan, eta orain 460.000 Ha-tik gora daude, hau da, Foru Komunitatearen %46 betetzen dute.

Inbentarioaren arabera, Estatuko erkidegoetatik Nafarroa da baso helduen proportzio handiena duena. Datuok osatzeko erabili den irizpidea, egur-biomasa (zuretarako erabil daitekeen egur azaldunaren bolumena) %21 hazi da duela hamar urtetik hona, eta gaur egun egur kopuru hori 54 milioi metro kubotik gorakoa da. Ugaldu dira, halaber, 7,5 cm-ko baino diametro zabalagoa duten zuhaitzak -handiak- eta diametroa 2,5 eta 7,5 cm bitartekoa dutenak ere -zuhaitz txikiak-, %16 eta %22 hurrenez hurren.

Nafarroak 707 milioi zuhaitz dauzka, eta horietatik 266 milioi oin handikoak dira, alegia, oinaren diametroa 7,5 cm-tik gorakoa dute, eta 441 milioi oin txikikoak dira (2,7 eta 7,5 cm bitarteko oina).

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa