(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

Animaliak

Hegaztien garrantzia

Alimoche

Sai zuri baten lehen planoa (Argazkia: David Campión)

Nafarroan anitz dira animalien espezieak, eta haien artean hegaztiek aparteko garrantzia dute. Ugaztunei dagokienez, Pirinioetan oraindik ikusten dira sarrioak, orkatzak, oreinak, muxar grisak eta marmotak, eta noizbehinka hartz arrea ere.

Hegaztien artetik, ugatza da inguru honetako altxorraren erakusle bat. Aipatu beharrekoak dira, halaber, basoilarra eta okil beltza. Alde atlantikoan eta Pirinioen aurreko mendilerroetan basa-katua, azeria eta basurdea dira ugaztunik aipagarrienak, eta hegaztien artetik harrapariak.

Harrapariak (saiak, sai zuriak, arrano beltza eta miru gorria) jaun eta jabe bizi dira arroiletan. Bestalde, zenbait hegazti espeziek (lertxun hauskara, amiltxori arrunta, txilinporta txiki edo basahatea) negua ematen dute Nafarroako erdialdeko eta hegoaldeko ibar-basoetan, eta Bardean estepako hegaztiak bizi dira, Duponten hegatxabala eta ganga, adibidez.

Arriskuan dauden espezieak

Nafarroako ornodunak biltzen dituen erregistroaren arabera, haietako 16 desagertzeko arriskuan daude. Hona hemen aipagarrienak horien artean: hartza, igaraba, saguzarra, basoiloa, ugatza, eper zuria eta eper grisa, txori zezena, sai arrea eta mirotz urdina. Espezie horietako batzuentzat berariazko berreskuratze planak osatu dira, esate baterako ugatza, basoilar eta hartz arrearentzat.

Erregistro horrek jasota dauzka 27 arrain espezie, haietako 6 aloktonoak (lutxoa, ortzadar-amuarraina, urre-zamoa, zamo arrunta, arrain katua eta perka amerikarra); zerrenda berean ageri dira, halaber, 17 anfibio espezie, 26 narrasti eta 236 hegazti, azken horietako batzuk (usapal turkiarra eta faisai arrunta) aloktonotzat jasota. Erregistroan dauden 78 ugaztun espezieen artetik, desagertutzat hartzen dira otsoa, basahuntza eta katamotz iberiarra, eta beste batzuk aloktonotzat ageri dira (adarzabala, bisoi amerikarra eta arratoi igaraba edo koipua).

Bertako ganadu espezietatik, aipatzeko modukoak dira, beren ezaugarri bereziengatik, betizua  (behi-ganadua), zalditxo nafarra eta Auritzeko arraza zaldia. Arraza horiek desagertzeko zorian daudela eta, gaur egun berreskuratzeko ikerketak egiten ari dira.

Hortaz, bada, orain 381 espezie daude Nafarroan, hau da, gure komunitatean Espainiako ornodun espezieen %60 bizi dira, eta %39 Europako Batasunekoetatik.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa