(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Fran├žais | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

Biodibertsitatea

Bioaniztasun biologikoa da Nafarroan naturak duen aberastasunaren ezaugarri nagusia. Bioaniztasun aberats hori, maila handi batean bederen, kokaleku bereziaren ondorio da. Bertan hiru eskualde biogeografiko hauek egiten baitute bat: alpetarra, atlantikoa eta mediterranearra. Baina aberastasun hori beste hainbat baldintzaren ondorio ere bada: biztanle dentsitate eskasa (59 h/km2-ko dentsitatea, Espainian 91); garapen harmonikoa, hazkunde ekonomikoa eta soziala naturarekiko errespetuarekin uztartu dituena; bertako biztanleek sentiberatasun handia dute ingurumenari dagokionez; eta habitaten kudeaketa politika aurreratua

Ekosistemak 

Nafarroa, beraz, paisaia mosaiko bat da, animalia eta landare espezie ugari hartzen dituena. Bederatzi ekosistema nagusi bereizten dira: alpetar sistemak, ibai-eremuak eta inguru hezeak, baso-masak, mediterranear sastrakak, larre ez-esteparioak eta txilardiak, harkaitzak, estepak, tobak, eta gatz-lurrak eta urmael endorreikoak. Ekosistema horietan era askotako espezieak bizi dira, hala nola hartz arrea, europar bisoia, basoilarra, okil gibelnabarra, igaraba, ugatza, arranoa, sai zuria, putrea eta txori-zezena, beste askoren artean.

Irati

Iratiko oihana

Bardenas

Castildetierra (Bardeak)

Espezieak

Nafarroako orografia eta klima askotarikoa dela-eta, naturaren erakusgai osoa bihurtzen da lurraldea: kantabriar bailarak, Pirinioetako gailurrak, Errege Bardeetako Biosferaren Munduko Erreserbako lautada soilak. Horren erakusgarri dira Nafarroan bizi diren iratzeen eta landare loredunen 2.652 espezie (%20 Europar Batasunean), arrainen 27 espezie (%18), anfibio eta narrastien 43 espezie (%24), hegaztien 236 espezie (%47) eta ugaztunen 75 espezie.

Basoak eta ibaiak

Nafarroako naturaren bi ezaugarri nagusiak honako hauek dira: basoak oso ondo zainduta daude (azalera osoaren %64 basoa da), eta baliabide hidrikoek garrantzi handia dute. Nafarroak 7.450 kilometro ibai ditu, eta horien ibilbidean bi biotipo handi daude: Izokin Eskualdea (mendi inguruan), bertan amuarrain arrunta da nagusi, eta txiparekin, mazkarrarekin eta ziprinidoekin batera bizi da, eta, zenbait gunetan, baita zarboarekin, izokinarekin eta itsas amuarrainarekin ere; Eskualde Ziprinikola (Erdialdeko eta Erriberako Eremua), bertan nagusi dira ur biziko ziprinidoak (loina, barboa eta mendiko barboa), amuarrain eta txipa gutxi dago, edo batere ez, eta ur bareetan ziprinidoak ikus daitezke, hala nola tenkak, karpak eta zapo txikiak.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa