(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

Historia garaikidea

XIX. eta XX. mendeak

Reunión de las Cortes de Navarra

Nafarroako Gorteen batzarra, XIX. mendeko grabatu baten arabera.

Gaztelak egindako konkistak eta Beaumondarren garaipenak XV. mendeko barne gatazkak barearazi zituzten. Ekonomia ere suspertu egin zen, eta horrek egonkortasun demografikoa ekarri zuen, gerra zibil luzeak eragindako gorabeherak gainditurik. Horrekin batera, Nafarroako Erresumak -izen hori gordeko baitzuen XIX. mendearen erdira arte- instituzio sendoagoak lortu zituen.

Karlistaldietatik hona arteko bilakaera

XVIII. mendearen bigarren erdian oreka instituzionala eta politikoa okerrera hasi zen, Borboitarren joera zentralistak eragiten zituen tirabirak areagotuz eta larriagotuz joan baitziren, 1833an Lehen Karlistada pizteraino.

Gerra 1839an bukatu zen, karlisten armistizioarekin, eta ondoren gauzatuko ziren instituzioak eta jardunbide politikoa 1841eko Lege Itunduan jaso ziren.

Lege horren arabera, ordura arte Nafarroako Erresuma izan zena beste probintzi bat izanen zen estatu liberalaren barruan, baina era berean, foru erregimen zaharreko zenbait instituzio eta arau gorde zituen, bereziki zerga eta administrazio alorretan.

Berezitasun horiek Berrezarkuntzan, II. Errepublikan eta frankismoan iraun zuten. Demokrazia itzultzean, behin 1978ko Espainiako Konstituzioa onartuta, Nafarroako foru erregimena berriro geratu zen josita instituzioen sisteman, eta hala gauzatu zuen 1982ko Lege Organikoak, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzkoak. 

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa