(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

Erdialdea

Paisaiak aldatzen diren lekua

Eskualde hau ez da Mendialdearen eta Erriberaren elkargune soila, eta bi horietako ezaugarriak ez ezik beste batzuk ere baditu, bere-berezkoak, bere paisaietan leundu egiten baitira Mendialdetik Erribera bitarteko desberdintasun geografikoak. Bi azpi-eskualdek osatzen dute: Nafarroako Eki-erdialdea eta Lizarra aldea.

Oloriz

Oloritzeko ikuspegi bat (Orba).

Paisaje Zona Media

Erdialdeko paisaia tipikoa.

Nafarroako Eki-erdialdea

Eskualde hau Erreniega, Alaitz, Izko eta Leireko mendilerroetatik beherago dago. Hegoaldean Arga ibaia dauka, eta handik Aragoiko mugaraino zabaltzen da. Bere baitan Izarbeibar, Orbaibar, Oibar, Zangoza aldea eta Tafalla-Erriberriko Mendipea biltzen ditu. Mendipeak edo zabaldiak, bertako osagarri morfologikoak, hegoaldetik ekialderantz doazen mendietako magalei erantsirik agertzen dira, eta iparraldetik hegoaldera Aragoi, Zidakos eta Arga ibaiek zeharkatzen dituzte.

Topografia leunagokoa da, eta klima ere, mediterraniarra, leuna da: batez besteko euri kantitatea 450etik 750era bitartean dago, eta batez besteko tenperatura 12,5 eta 14ºC bitartean, hots, klima kontinentala igartzen duten zantzuak antzematen dira. Zuhaitzak Mendialdean baino urriagoak dira, eta noizbehinka  pagoak, haritzak edo pinu gorriak ikusten diren arren, zuhaizti gehienetan arteak eta haritzak nahasten dira. Sasietan, erromeroa, izpilikua, otea, ipurua eta abaritza dira espezie nagusiak.

Lizarra aldea

Nafarroako mendebalde-erdialdea ere deitua. Hegoaldean Arabako mugaraino zabaltzen da, iparralderantz Urbasa eta Andia mendilerroetaraino, eta ekialdean Arga ibairaino. Hegoaldean, ordea, muga ez da hain zehatz agertzen, bertan hasten den eremuari Lizarra aldeko Erribera ere esaten zaio eta. Lizarra aldeko arro, zabaldi eta mendilerroen artean eskualdeko ibarrak ageri dira: Ameskoa, Lanaibar, Allinibar, Deierri, Gesalatz, Goñi, Villatuerta, Mañeru, Monjardin, Ega, Berrueza, Aguilar eta La Solana. Udalerriak ere ugari dira, Deikaztelu eta Allon hasi eta Bianaraino. Betidanik, inguru horien guztiak eskualdeko burua den Lizarra herriaren inguruan egituratu dira.

Ibai nagusia Ega da, eta hara isurtzen dutenen artetik, aipagarriena, Urederra ibaia, Urbasako mendilerroaren baita-baitatik sortzen da. Iparraldeko mendialdetik hegoaldeko lautadetaraino klima nabarmen aldatzen da; izan ere, mutur horietako lehenengoan ezaugarri atlantikoak igartzen dira -1.100 eta 1.500 mm arteko euriak eta 9tik 11ºCra bitarteko tenperaturak, batez beste, Urbasa eta Andian-, eta bigarrenean, ordea, klima mediterraniar- kontinentalaren zantzuak antzematen dira –euriak 1.100 eta 1.500 mm bitartekoak eta tenperaturak 11,5etik 13,5ºCra bitartekoak, batez beste-. Landareak ere desberdintasun horien erakusgarri dira, iparraldetik (haritzak, pagoak, gorostiak, ezpelak, eta larreak) hegoalderaino (arteak, haritzek eta arteek osatutako zuhaiztiak eta mendi-azpietako erromeroa, ezkaia eta izpilikua).

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa