(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

Erribera

Ebroren eragina

El Ebro

Nafarroako Erriberako hezeguneak

Nahiz eta eskualdean Lizarra eta Tutera aldeko Erriberak bereizi izan diren bertako bi hiri nagusiengatik –Lizarra eta Tutera-, paisaia bakartzat ere aurkez daitezke, elkarren antza handia dute eta. Izan ere, bata bestetik bereiztekotan, Lizarra aldeko Erriberaren kasuan aipatzekoak dira haren erliebe leuneko gailurrak, sakonuneak, antiklinal diapirikoak eta sinklinal eskegiak; Tuterako inguruek berezkoak dituzte egiturazko ordokiak edo plataformak, muino bakartuak eta mailetan eratutako zabaldi alubialak.

Erriberan klima mediterraniar-kontinentala da, Ebroko sakonuneak duen bera, hain zuzen: uda lehorrak, gorabehera gutxiko tenperaturak, euri urria eta irregularra (500 mm-tik behera urtean), eta ziertzo haizea, maiz jotzen duena.

Giza eraginagatik, zuhaitzetan hondar batzuk baino ez dira geratu lehengo artadi eta aleppo pinudietatik, eta landareetan sastraka mediterraniarrak (erromeroa, ezkaia, otea eta espartzua). Ebro ibaiak, haren adarrek eta ureztatze sareak Nafarroako nekazaritza-gune bilakatu dute Erribera, baina haiek gabe inguru elkorra eta gorria litzateke.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa