(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

enlaces relacionados

Hezkuntza eta Ikerkuntza

Orotariko sistema

Universidad Pública de Navarra

Nafarroako Unibertsitate Publikoa.

Nafarroako hezkuntza sistema osatuta eta eskola eskariaren beharrizanetara egokituta dago. Haur hezkuntzatik hasi eta unibertsitateko graduatu ondoko ikastetara arte, tartean ohiko hezkuntza ziklo osoa dela, eta noski, hezkuntza berezia, hizkuntza eskolak, musika eta arte eskolak, eta gizarte bermeko programak ahaztu gabe.

Nafarroako hezkuntzaren balantzeari dagokionez, Espainiako batez bestekotik gora dago, eta Europar Batasuneko herrialde aurreratuenetako parametroetatik gertu dago, aurrerapauso sendoei esker.

Unibertsitatekoak ez diren ikasketak Nafarroako Gobernuaren eskumenekoak dira, eta hemezortzi urtetik beherakoak eskolatzea dute xede, ikastetxe publiko zein pribatuetan, gurasoek hautatutakoaren arabera. Irakaskuntza pribatuari dagokionez, Foru Administrazioak maila guztietarako diru laguntzak ematen ditu, itunen bidez. Gainera, euskarazko eta euskararen irakaskuntza ere hezkuntza sistemaren baitan dago. Izan ere, euskara Nafarroak berezkoa duen hizkuntza da.

Unibertsitate sistemari dagokionez, berriz, Nafarroak unibertsitate publikoak eta pribatuak ditu. Publikoei dagokienez, Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala (UHUN) daude, Iruñean eta Tuteran. Pribatuei dagokienez, berriz, Nafarroako Unibertsitatea, Opus Deiren korporazio lana. Nafarroan 28.000 bat unibertsitario daude guztira.

Ikerketa

Nafarroa Estatuan I+G gasturik handiena egiten duen erkidegoa da, eta gainera, Europako herrialderik berritzaileenetako bat da. Hala, Nafarroako Gobernuaren aurreikuspenen arabera, 2008tik 2011ra bitarte 229 milioi euroko inbertsioa eginen dute Nafarroako III. Plan Teknologikoan (II. Planean baino %62 gehiago). Gainera, EBko helburuen ildo berean, BPGaren %3 I+G gastuetarako izan dadin lortu nahi du Nafarroako Gobernuak (bi heren sektore pribaturako).

Nafarroak 12 Teknologia Zentro ditu, eta horietako ikerlanak hainbat arlotan aplikatzen dituzte, hala nola energia berriztagarrietan, automobilgintzan, nanoteknologian, medikuntzan, material berrietan, nekazaritzako elikagaien sektorean, eta abarretan.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa