(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

Foruak

Foruak zer diren

Estatua de los Fueros

Foruen Estatuako anderea (Iruña).

Nafarroan, "Foru" hitzak legeak eta ohiturak (zibilak zein politikoak, administratiboak edo ekonomikoak) dakarzkigu gogora. Azken batean, haren atzean bertako lege erregimena eta mendeetan izandako autogobernua ageri dira.

Nafarroako Jauregiaren aurrealdean idatzita dago Obanosko Infantzoien goiburua: Pro libertate patria gens libera state ("Zutik, gizon libreok, aberri librearen alde!"). Horren arabera, bada, norberaren askatasuna eta askatasun publikoak elkarri lotuta daude.

Eta hori da, hain zuzen, Nafarroako Foruaren funtsa

Foruak eskubidea aitortzen die nafarrei beretzat ondorio zuzenak izan ditzakeen zernahiz  erabakitzeko, horretan muga bakarra batasun konstituzionala errespetatzea delarik. Halaxe gauzatzen da autonomia Nafarroan, Espainiako beste herrialdeekiko elkartasunean oinarrituz, alegia. Foruak zintzotasuna eskatzen du, eta elkarbizitzarako oinarrizkoa den ezaugarri horrek beti izan behar du nagusi.

Foruak itun baten emaitza dira, Nafarroak aldi bakoitzean Estatuaren botere subiranoa zeukanarekin prestu eta irmo adostua. Hasieran, monarkia nafarraren printzipioak zirenak ahoz transmititzen ziren, eta XIII. mendeaz geroztik idatzirik jaso ziren "Fueros y Compilaciones" (Foru Bildumak) deitzen ziren haietan. Mila urte baino gehiago dira Nafarroak bere foru erregimenari eusten diola, eta aldian aldiko egoerari moldatu ditu itunen bidez. Nafarroako Foruek, herritarren artean ezagunak bainoago maiteak izan diren arren, gaur egun indar osoa dute, eta ezinbesteko tresna dira aurrerapena, ongizatea eta askatasuna areagotzeko bidean.

Hortaz, bada, Nafarroako Foruek indartsu eusten diote XXI. mendean, guztion geroaren berme demokratikoa baitira, eta aurrerantzean ere askatasun kolektiboak eta garapen maila handiagoak ziurtatuko dizkiete nafarrei.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa