(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

Hitzarmen Ekonomikoa

Nafarroaren finantza autonomia

Fachada de la Diputación

Diputazioaren aurrealdea.

Arrazoi historikoak direla medio, Nafarroako Foru Komunitateak berezko finantza erregimen bat dauka, desberdina dena Estatuko beste erkidegoek dutenaren aldean. Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoa da.

Hitzarmen Ekonomikoarekin Nafarroak Espainian duen finantza autonomia arautzen da. Hitzarmenak erroak ditu 1841eko Lege Itunduan, horren bitartez Erresuma Zaharra Espainiaren zati bihurtu baitzen, bere zergak zehazteko ahalmena atxikiz, ordea.

Espainiako Konstituzioak Nafarroaren eskubide historikoak errespetatzen eta babesten ditu, eta horrekin bat eginez, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoak ahalmena aitortzen dio Nafarroari bere zerga erregimena ezarri eta arautu dezan, baldin eta aurka egiten ez die nazioarteko hitzarmenei edo Estatuko zergei.

Hitzarmen Ekonomikoa, hartara, Nafarroak duen finantza autonomiaren ondorio da, eta bertan behar diren irizpideak azaltzen dira zergen harmonizaziorako (Nafarroak ezin du Espainiakoa baino zerga presio txikiagoa izan) eta "Nafarroak Estatuari egiten dion diru-ekarkina" zehazteko, ekarkin horren bitartez urtean Foru Komunitateak diru kopuru bat ordaintzen baitio Estatuari, Administrazio Zentralak Erresuma Zaharrean betetzen dituen zerbitzu eta eginkizun transferitu gabeak. Gastu komun horietatik (Defentsa, Kanpo Gaiak, etab) Nafarroak bere gain hartu behar duen proportzioa kalkulatzeko %1,6ko "egozketa indizea" erabiltzen da, portzentaje hori hartzen baita Nafarroako errenta erlatiboa, hau da, Foru Komunitateak estatu mailako ondasunetara egiten duen ekarpena.

1841etik gaur egun arte bost itun hitzartu dira: 1877, 1927, 1941 eta 1969koa, eta orain indarrean dagoena, 1990eko uztailaren 31n sinatua; 1997an, 2003an, 2007an eta 2011an  izenpetutako testuen bitartez eguneratu eta aldatu egin zen orain indarrean dagoen ituna. 

Nafarroak eta Estatuak Itun Ekonomikoaren BEZa doitzeko sistema aldatzea adostu dute astelehena (2012.eko maiatzak 7)

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa