(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

Foru Hobekuntza

Foruen Berrintegrazioa

Palacio de Navarra

Nafarroako Jauregia, Nafarroako Gobernuaren egoitza Iruñan.

1978ko espainiar konstituzioan, lehen aldiz espresuki babesten eta errespetatzen dira Nafarroako eskubide historikoak, eta Nafarroako instituzioentzat sistema demokratikoa ezartzen du.

1979. urtean, sufragio unibertsalaren bidez hautatu ziren Nafarroako Parlamentua —Espainiako lehen ganbera autonomikoa— eta Foru Aldundia. Handik urte batera, Nafarroako esparru juridikoa eta instituzionala berritzeko ituna negoziatzeko prozesuari hasiera eman zioten, eta, ondorioz, 1982. urtean, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobeagotzeko Lege Organikoa (NFEBHLO) aldarrikatu zen.

Hobeagotzearekin foru eraentza eguneratzeaz gain, Nafarroako autogobernu sekularra sakontzen da. Lege Organikoan, hitzaurrea, atariko titulua eta hiru titulu daude. Lehen tituluan, Nafarroako foru erakundeak ezartzen eta arautzen dira (Parlamentua, Gobernua eta Gobernuko Lehendakaria). Bigarren tituluan, Nafarroako ahalmenak eta eskumenak jorratzen dira; hirugarrenean, berriz, erreforma-prozesua erregulatzen da.

Hobeagotzea bitan berritu da:

2001. urtean, aldatu egin zen Nafarroako Gobernuko Lehendakaria automatikoki hautatzeko prozesua ezabatzearren, eta Lehendakariari Parlamentua aurrez desegiteko ahalmena eman zitzaion.

Bigarren aldaketa, zabalagoa, Nafarroako Gobernuak bultzatu zuen 2009. urtean, 1982. urteko testua egungo errealitate juridiko-politikora egokitze aldera. Nafarroako Gobernuak eta Espainiako Gobernuak hartutako akordioaren bidez berritutako testua 2010eko martxoaren 18an sinatu zuten, eta, Lege Organiko gisa urriaren 27ko 7/2010 Lege Organikoan aldarrikatu zen. 

Espainiako eta Nafarroako Gobernuek adostutako testuaren bidez, hogei bat artikulu aldatu ziren, erantsitako eta aldatutakoen artean, baina aldaketarik handiena izan zen legealdiaren epea beste lau urterako luzatzea Nafarroako Parlamentua aurrez deseginez gero eta hauteskunde berriak deitzea. Era berean, Ganbera desegitea ere jaso zen, eratu eta handik hiru hilabetera Foru Erkidegoko Lehendakaria hautatu ez bada. Azkenik, Nafarroak Europar Batasuneko erabakietan parte hartu behar duela jaso zen, haren eskumeneko edo intereseko gaietan.

Onartutako testuan, baita ere, 1982ko testua kontzeptu eta terminologia aldetik eguneratu ziren. Nafarroako instituzio-garapenetik sortutako erakunde publikoak aipatu ziren espresuki,  lehengo erredakzioan ez zeudenak; hau da, Herriaren Defentsaria eta Nafarroako Kontseilua. Halaber, Nafarroak onartutako eskumenekin lotutako beste batzuk izendatu ziren, dagoeneko ez zeuden figurak ezabatu eta betetako aginduak arautzen zituzten lau xedapen iragankor indargabetu ziren.

Foru Eraentzaren xedapen nabarmenenak

 

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa