(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

contacto de esta sección

Erakunde Harremanetako Zuzendaritza Nagusia 
Karlos III.a, 2.   31002 - Iruña
Telefonoa: 848 42 66 56

relaciones-ue@navarra.es

CdR

Eskualdeetako Lantaldea (CdR)

Eskualdeetako Lantaldeak ahotsa ematen dio Europar Batasuneko eskualdeei eta hiriei. Kontsulta-organo bat da, eta Europako Batzordeak, Ministroen Kontseiluak eta Europako Parlamentuak bertara jo behar dute gai garrantzitsuetan, gai horiek eskualdeetan eragina dutenean eta  Europar Batasunaren legegintzaren bi heren baino gehiago egiten duten Batasunaren esparruetakoak direnean.  Ekimenen irizpenak ere eman ditzake, eta, horri esker, toki eta eskualde enteak kezkatzen dituzten gaiak Europako agendan sartu.

Lantaldeak 353 kide ditu, Europako 28 estatu kideetako eskualdeko eta tokiko aginte-organoen ordezkariak. Espainiako ordezkaritza autonomia erkidegoetako lehendakariek eta alkateek osatzen dute.

Lantaldeak biltzar politiko baten gisa jarduten du, Europako egoera politikoaren isla diren bost taldetan banatuta: Europako Alderdi Popularra; Europako Alderdi Sozialista; Europaren aldeko Demokraten eta Liberalen Aliantza; Nazioen Europaren aldeko Batasuna - Europako Aliantza; eta Europako Kontserbadoreen eta Erreformisten taldea.

Lantaldearen jarduna osoko bilkuretan eta batzordeetan antolatuta dago; kideak bi hilean behin elkartzen dira Bruselan. Sei batzorde daude, Batasunaren politiken arabera. Nafarroa lehenbiziko bietako kide da:

- Hezkuntza, Gazteria, Kultura eta Ikerketa Batzordea (EDUC)

- Ingurumen, Klima Aldaketa eta Energia Batzordea (ENVE)

- Lurralde Kohesiorako Politikaren Batzordea (COTER)

- Politika Ekonomiko eta Sozialaren Batzordea (ECOS)

- Herritarren, Gobernantzaren eta Erakunde eta Kanpo Aferen Batzordea (CIVEX)

- Natura Baliabideen Batzordea (NAT)

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa