(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

contacto de esta sección

Erakunde Harremanetako Zuzendaritza Nagusia 
Karlos III.a, 2.   31002 - Iruña
Telefonoa: 848 42 66 56

Mugaz gaindiko lankidetza

 
Cooperación Transfronteriza

Europako Kontseiluak 1980an lurralde kolektibitate edo aginte-organoen mugaz gaindiko lankidetzarako ezarritako Europako Esparru-hitzarmenak mugaz bi aldeetako lurralde entitateen arteko lankidetza bultzatu zuen gai hauek sustatzeko: eskualde, hiri eta landa garapena, ingurumenaren babesa eta azpiegitura partekatuen hobekuntza.

Esparru-hitzarmen horren babesean, Espainiako Erresumak eta Frantziako Errepublikak bi herrialdeen arteko mugaz gaindiko lankidetzari buruzko Baionako Ituna izenpetu zuten 1995eko martxoaren 10ean. Itun horren eraginez, Pirinioen bi aldeetako eskualdeen arteko harreman estua sortu da, eta lankidetzarako zenbait akordio gauzatu dira.

Nafarroako Gobernuak eta Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiak mugaz gaindiko lankidetzarako esparru akordioa dute izenpetuta 2011ko martxoaren 8az geroztik.  Akordioaren xedea esparru instituzional egoki bat sortzea da, eskualde horietako agintarien artean mugaz gaindiko lankidetza handiagoa bilatzen lagunduko duena, bakoitzaren eskumenen barruan, denen interesekoak diren proiektu onuragarriak bultzatzeko, eskualde horietan mugaren presentziak eragiten duen bakartze ekonomiko, sozial eta kulturala gainditzen joateko.

Akordioan aurreikusirik dago hitzarmen espezifikoak sinatuko direla, eta horietan baldintza partikularrak zehaztuko direla lankidetza honen ondoriozko finantzaketaz, antolaketaz eta ekintzen gauzatzeaz.

Ekonomiaren, ikerketaren, nekazaritzaren, turismoaren, lurraldearen antolamenduaren, azpiegituren eta komunikazioen, irakaskuntzaren, lanbide heziketaren, kulturaren eta energia berriztagarrien arloan, eta beste zenbaitetan, lankidetzan aritzeko asmoz, Nafarroako Gobernuak eta Akitaniako Eskualdeko Kontseiluak mugaz gaindiko lankidetza hitzarmena sinatu zuten 2000ko uztailaren 9an.

Hitzarmen horren bidez Lankidetza Funtsa sortu zen, bi eskualdeetarako interesgarritzat jotzen diren proiektuak finantzatzeko.  Urtero, deialdiak argitaratzen dira laguntzak emateko Nafarroako Foru Komunitateko pertsona fisiko eta juridiko, publiko zein pribatuentzat, Akitaniako Eskualdeko pertsona fisiko edo juridikoekin, publikoekin zein pribatuekin, mota horretako proiektuak gauzatzeko.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa