(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

contacto de esta sección

Erakunde Harremanetako Zuzendaritza Nagusia 
Karlos III.a, 2.   31002 - Iruña
Telefonoa: 848 42 66 56

Pirinioetako Lan Komunitatea

Pirinioetako Lan Komunitatea

Pirinioetako Lan Komunitatea mugaz gaindiko lankidetzarako eskualde arteko erakunde bat da, 1983an sortua. Pirinioetan diharduten lurralde-kolektibitateak dira Komunitateko kide. Hauexek dira kideak: Frantziako Estatuan Akitania, Languedoc-Roussillon eta Midi-Pyrénées eskualdeak; Espainiako Estatuan Aragoi, Katalunia, Nafarroa eta Euskadi autonomia erkidegoak; eta Andorrako Printzerria.

Pirinioetako Lan Komunitatearen helburu nagusia Pirinioen garapena da, kontuan harturik bertako erronkak eta aberastasunaren babesa, bizilagunen bizi kalitatea hobetzeko xedeaz. Kokapen geopolitiko berezia duela eta, Pirinioetako Lan Komunitateak legeria desberdinekin eta entitate ugariren egin behar du lan: estatuak, Frantziako toki entitateak, autonomia erkidegoak eta gainerako eragile publiko eta pribatuak. Testuinguru horretan, komunitatea elkartrukerako eremu bat da, hainbat gaitan komunak diren arazoei konponbidea eman nahi dioena: garraioa, prestakuntza, ikerketa, ondarea, garapen iraunkorra, turismoa eta abar. Horretarako, kideek gaien arabera sortutako batzordeetan egiten dute lan. Horrez gain, proposamen-sortzailea da, komunitatean eragina duten gaiei buruzko eztabaida nazionaletan eta Europa mailakoetan zeresana izateko.

Komunitateari bestelako bultzada emate aldera, kideek mugaz gaindiko lankidetzarako administrazio arteko hitzarmen bat izenpetu zuten 2005ean, Komunitatearen Partzuergoa sortzeko aukera eman zuena.

Partzuergoak, bere nortasun juridikoari esker, eskumenak eta ardurak har ditzake bere gain arlo garrantzitsuetan, Europako programen kudeaketan eta finantzabidean, adibidez, bai eta proiektu komunak abian jarri ere. Gaur egun Partzuergoa Espainia-Frantzia-Andorra 2007-2013 Lurralde Lankidetzarako Programa Operatiboa kudeatzen duen aginte-organoa da (Interreg IVA – POCTEFA).

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa