(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

contacto de esta sección

Erakunde Harremanetako Zuzendaritza Nagusia 
Karlos III.a, 2.   31002 - Iruña
Telefonoa: 848 42 66 56

Akordioak beste eskualde batzuekin

Nafarroak eta Poloniako Kujawsko-Pomorskieko eskualdeak (Poloniako Pomerania, bertan dago Iruñarekin senidetutako Torun hiria) eskualdeen arteko lankidetza hitzarmen bat izenpetu zuten 2008ko ekainaren 18an, Eskualdeen Batzordeak bilkura egin zuen egun berean. Hitzarmen horretan, Europako bi eskualdeek zehazten dute zein diren interes komuneko gaiak, eta lankidetzarako alderdi hauek nabarmentzen dira: Europako funtsen kudeaketan esperientziaren berri ematea elkarri, Europar Batasunaren finantzabidea duten proiektuen kudeaketan laguntzea, informaziorako materiala eta adituen lanak trukatzea eta enpresen eta entitate ekonomikoen hartu-emanak sustatzea.

Nafarroako Gobernuak eta Peruko Piurako eskualdeko Gobernuak lankidetzarako esparru-akordio bat izenpetu zuten 2009ko ekainaren 1ean. Haren bidez, bi eskualdeek konpromisoa hartu zuten bien interesekoak diren jardueretan batera lan egiteko eta, horrela, bien arteko lotura historikoak, kulturalak eta ekonomikoak sendotzeko.

Bi gobernuen arteko lankidetzaren hasieran tailerrak eta bisitak antolatu zituzten, eta horietan Foru Gobernuko adituek aholkuak eman zizkieten Piurako eragile nagusiei Batasunaren funtsak eskuratu eta kudeatzeko bideak hobetzeko, sei programa hauetan zehazki: Alfa III (Europar Batasunaren eta Latinoamerikaren arteko lankidetza goi mailako hezkuntzan); AL-INVEST IV (Europako eta Latinoamerikako ETEen arteko lankidetza); @LIS (informazioaren gizartearen arloko lankidetza); URB-AL (sareak sortzea eta jardunbide egokien berri ematea hiri politiken arloan); Eurosocial (Europako eta Latinoamerikako administrazio publikoen arteko esperientziak trukatzea hezkuntzan, osasunean, justizia administrazioan, fiskalitatean eta enpleguan); eta Eurosolar (lankidetza energia berriztagarrien arloan).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa