(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Fran├žais | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

enlaces relacionados

Erakundea

Nafarroako Foru Komunitateko lehendakaria, Nafarroako Parlamentua eta Nafarroako Gobernua gure erkidegoko hiru erakundeak dira, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 10. artikuluan ezarritakoaren arabera. Lehendakaria Foru Komunitatearen ordezkari gorena da, baita Estatuak Nafarroan duen ordezkari arrunta ere.

Hautaketa

Pleno del Parlamento

Parlamentuko osoko bilkura.

LORAFNAren 29. artikuluak hauxe ezartzen du:

- Nafarroako Foru Erkidegoko Lehendakaria Parlamentuak, bertako kideen artetik, aukeratuko du, eta erregeak izendatuko du.

- Parlamentuko Presidenteak Nafarroako Foru Erkidegoko Lehendakari izateko hautagai bat proposatuko du, Parlamentuan ordezkaritza duten talde edo alderdi politikoek aukeratutako eledunekin eztabaidatu ondoren.

- Hautagaiak bere programa aurkeztuko dio Parlamentuari. Hautagaiak gehiengo absolutua lortu behar du lehenengo bozketan, Parlamentuko kideek hautatu ahal izateko. Gehiengo absolutua lortu ezean, bigarren bozketa bat egingo da lehenengoa egin eta hogeita lau ordura. Bigarren bozketan gehiengo soila lortuz gero, Parlamentuko kideen onespena lortzeko beste izango da.

- Gehiengo soilaren botoak jasotzen ez baditu, hautagaia atzera bota eta beste hautagai baterako proposamenak izapidetuko dira, lehenago aipatu den moduan.

- Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak egin direnetik hiru hilabete iragan eta hautagairik aurkezten ez bada edo aurkeztutako hautagai bat ere hautatzen ez bada, Parlamentua desegin eta beste hauteskunde batzuetarako deialdia egingo da berehala. Hauteskundeen deialdia egin ondoren sortzen den Parlamentu berriak lau urteko agintaldian zehar aginduko du.

igo

Eskuduntzak eta eginkizunak

Fachada del Palacio de Navarra.

Nafarroako Jauregia.

Nafarroako Gobernua eta Lehendakaria arautzen dituen abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen II. tituluak eginkizun eta eskuduntza hauek ezartzen ditu:

- Foru Erkidegoaren ordezkari gorena izango da, eta Estatuaren ordezkari arrunta Nafarroan.

- Gobernuaren jardunaren ildo nagusiak ezarriko ditu bere programa politikoaren arabera, programa hori bideratu eta koordinatu egingo du eta Nafarroako Gobernuaren ordezkaria izango da.

- Erregearen izenean, Nafarroako Parlamentuak onetsitako foru legeak promulgatu eta horiek Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 22. artikuluan ezartzen duenarekin bat etorriz.

- Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetarako deialdia egingo du, ordenamendu juridikoan ezartzen den modura.

- Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 30.3 artikuluan ezartzen den modura, Nafarroako Parlamentua desegiteko eta beste hauteskunde batzuetarako deialdia egiteko erabakia hartuko du, Nafarroako Gobernuak hala erabaki ondoren.

- Lehendakariak konfiantza-galdea aurkeztuko du Parlamentuan, Nafarroako Gobernuak hala erabaki ondoren eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 34. artikuluan eta Parlamentuaren Araudian ezarritakoaren arabera.

- Nafarroako Foru Erkidegoaren Administrazioko departamentuak sortu, aldatu, elkartu eta kendu ahal izango ditu, eta departamentuen izena eta eskumenen eremua ezarriko ditu.

- Kontseilariak izendatu eta horiei kargua utziarazi ahal izango die eta, kasua ematen denean, baita presidenteordeei eta Nafarroako Gobernuaren eledunari ere.

- Nafarroako Gobernuaren bileren deia egingo du, bileretako gaien zerrenda zehaztuko du, horien buru izango da, bideratu egingo ditu eta bilera horiek eten eta bukatutzat jo ahal izango ditu.

- Nafarroako Gobernuaren erabakiak betearazteko agindu eta horiek betetzearen ardura da.

- Legegintzako Foru Dekretuak eta Nafarroako Gobernuaren Foru Dekretuak sinatu eta horiek modu ofizialean argitaratzeko aginduko du, ordenamendu juridikoaren arabera hala egin behar denean.

- Gastuak eta ordainketak onartuko ditu, legez ezarritako kasuetan.

- Legezko xedapenek emandako bestelako eginkizunak eta eskumenak gauzatzea.

igo

Kargua uztea

Bandera de Navarra

Nafarroako bandera eta ezkutua.

Lehendakariak kargua utzi beharko du kasu hauetan:

-Parlamentua berritzeko hauteskundeak egiten direnean. Halako kasuetan, jardunean jarraituko du Lehendakari berriak kargua hartu arte.

- Konfiantza-galdea onartzen ez bazaio.

-Zentsura mozioa onartuz gero.

- Dimititzen badu.

- Kargurako desgaituta geratuz gero epai irmo baten ondorioz.

- Karguan jardutea eragozten dion ezgaitasun fisiko edo psikiko iraunkorra izanez gero.-Heriotza

Nolanahi ere, jarduneko Lehendakariaren aurka ezin izango da zentsura moziorik aurkeztu eta berak ere ezin izango du konfiantza-galderik proposatu.

igo

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa