(Edukira Joan)

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren
Institutua

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Bide-segurtasuneko arriskuak garraio sektorean

                                             Bide segurtasuneko arriskuak  
                                                             

                 

Sarrera

Hauek dira garraio sektorean bide-segurtasuneko arriskuak sortzen ahal dituzten faktoreetako batzuk: gauez, eguraldi txarrarekin edo trafiko askorekin gidatzea, ibilgailuaren ezaugarriak, eta abar.

Bide-segurtasuna gai inportantea da lurreko garraioaren sektorean. Zalantzarik gabe, gidariek trafikoko istripu baten parte izateko arrisku handiagoa dute, beren lanaldiaren denbora gehiena gidatzen ematen baitute.

Bide-segurtasuneko arriskuaren ebaluazioa

Ebaluazio zuzen bat egitea da lan-eremuan trafikoko arriskuei aurre egiteko eginen diren ekintzen lehentasunak finkatzeko lehen pausoa.

Ebaluazio hori banakakoa izan beharko litzateke, ibilgailu flota bakoitzari buruzkoa eta ibilgailu bakoitzaren pertsonekiko egokitzapenei buruzkoa. Gainera, ibilbideen ebaluazioa eta haien aldez aurreko plangintza jaso beharko lituzke.

Ebaluazioa hauen arabera garatuko da: jardueraren izaeraren arabera (salgaien garraioa: garraio astuna eta banatzaileak; garraio nazionala eta nazioartekoa; bidaiarien garraioa: hiri barneko eta hirien arteko garraioa, eskola-garraioa, eta abar) eta enpresan egon daitezkeen arrisku berezien arabera.

Behar den informazioa, besteak beste, hauen bidez bilduko da: istripuen eta bestelako gertakarien gaineko ikerketen bidez, aseguru-etxeek edota renting enpresek emandako informazioaren bidez, langileek trafiko istripua izateko arriskua hautematearen bidez, ibilgailuen mantentze-lanen erregistroen bidez.

Lan-eremuan arriskua sorraraz dezaketen faktore guzti-guztiak aztertu behar dira:

Giza faktorea

Bidaiak egiteko trebakuntza, errepideekin eta ibilgailuekin entrenatzea eta ohitzea, osotasun fisikoaren eta psikologikoaren galera, dopina, nekearen sintomak, lo egiteko zailtasunak, eta abar.

Ibilgailu faktorea

Mantentze prebentiboa, segurtasun aktiboko elementukoak, segurtasun pasiboko elementuak, eta abar.

Errepide faktorea

Errepideko elementuak, trafikoak eragindako etenak, eta abar.

Ingurune faktorea

Argiztatzea, baldintza meteorologikoak, arreta galtzeak (publizitateak, bidaian zehar egiten diren zeregin osagarriek, teknologien erabilerak eta abarrek eraginda), eta abar.

Antolaketa faktorea

Lan-egutegia, lan erritmoa, txanden planifikazioa, rolak eta funtzioak argi izatea, familiaren eta lanaren arteko bateratze falta, geldialdi gutxiegi egitea, eta abar.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa