(Edukira Joan)

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren
Institutua

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Arrisku psikosozialak garraio sektorean

Arrisku psikosozialak                                                                                

    

 

Sarrera

Berariazko ikerketetan arrisku psikosozialeko faktore hauek ageri dira: arreta maila altua edo oso altua mantentzea, bezeroekiko harremana, epe oso zorrotzeko edo oso laburreko zeregin errepikakor eta oso laburrak, eta oso azkar lan egin beharra.

Trafiko arazoez gain, aipatzekoak dira harremanei dagozkien zenbait alderdi ere, hala nola, bakartze sozialaren sentsazioa eta lapurretak eta bestelako indarkeriak sufritzeko beldurra. Bestalde, familiarengandik urruti eta ezohiko ordutegietan egin beharreko lanaldi luzeak ere kontuan hartzeko faktore dira.

Bereziki aipatzekoa da gidatzen eta lanean eman beharreko ordu kopurua, denbora gehiagoz lan egiten dutenek honako hauetarako aukera handiagoa baitute: behar bezain osasuntsuak ez diren bizitza-ohiturak izateko, gizentzeko eta alkohol, tabako eta sustantzia psikoaktibo gehiago kontsumitzeko. Gainera, osasun arazo gehiago izan ohi dituzte.

Arrisku psikosozialaren ebaluazioa

Maiz, arrisku psikosozialak ebaluatzeko erabilitako galdetegietako itemek ez dituzte aintzat hartzen gidari lanpostuaren arrisku faktoreetako asko. Horregatik, beharrezkoa da ebaluazioa teknika kualitatiboekin osatzea.

Komeni da ebaluazio prozesuan lanpostuko zereginak betetzen dituzten pertsona guztiek parte hartzea, horrela arrisku psikosozialen ahalik eta ebaluaziorik onena bermatuko baita.

Arrisku faktoreen zerrenda ez exhaustiboa, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentziak emana (EU-OSHA).

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa