Castellano | Euskara | Français | English
Riesgos Ergonómicos |
||
|
|
|
Sarrera
Lan baldintzen gaineko IV. Inkesta Nazionalaren arabera, sektore honetako langileen %36k adierazten du lanak eragina duela bere osasunean. Haien ustez lanak eragindakoak izan daitezkeen gaitzen artean, bizkarreko eta lepoko mina nabarmendu behar dira, baita estresa ere.
Sektore honetako ibilgailuen gidariek izan ditzaketen arrisku ergonomikoen faktore ohikoenak haien zeregin nagusiaren ondorio dira, hau da, gidatzearena. Gerta liteke jarrera iraunkor eta errepikakorrak izatea, denbora luzez gidatu behar izatea eta bibrazioa jasatea gorputz guztian. Zamalanak eskuz egitea ere ohikoa da. Atseden faltaren eta monotoniaren ondorioz, nekea eta lanpostuak bere dituen arazo muskulueskeletikoak sor daitezke.
PZEren irizpideen araberako ebaluazio metodoak
1. Kargen eskuzko jasotzea eta garraioa
ISO/NP TR 12295. Ergonomia. ISO arauak aplikatzeko dokumentua, eskulanei (ISO 11228-1, ISO 11228-2 eta ISO 11228-3) eta lan-jarrerei buruzkoak (ISO 11226).
UNE-EN 1005-2: 2004+A1:2009. Makinen segurtasuna. Gizakiaren jokabide fisikoa. 2. zatia: Makinen eta haien osagaien erabilera.
Zamalanak eskuz erabiltzeari dagozkion arriskuak ebaluatzeko eta haiei aurre hartzeko gida teknikoa. Laneko Segurtasun eta Higienerako Institutu Nazionala.
2. Kargen eskuzko bulkada eta trakzioa
ISO 11228-2:2007. Ergonomia. Eskulana. 2. zatia: Bulkada eta trakzioa.
ISO/NP TR 12295. Ergonomia. ISO arauak aplikatzeko dokumentua, eskulanei (ISO 11228-1, ISO 11228-2 eta ISO 11228-3) eta lan-jarrerei buruzkoak (ISO 11226).
Zamalanak eskuz erabiltzeari dagozkion arriskuak ebaluatzeko eta haiei aurre hartzeko gida teknikoa. Laneko Segurtasun eta Higienerako Institutu Nazionala.
3. Goiko gorputz-adarraren mugimendu errepikakorrak
ISO 11228-3:2007. Ergonomia. Eskulana. 3. zatia: Zama arinak maiztasun handiz erabiltzea.
ISO/NP TR 12295. Ergonomia. ISO arauak aplikatzeko dokumentua, eskulanei (ISO 11228-1, ISO 11228-2 eta ISO 11228-3) eta lan-jarrerei buruzkoak (ISO 11226).
UNE-EN 1005-5: 2007. Makinen segurtasuna. Gizakiaren jokabide fisikoa. 5. zatia: Maiztasun handiko erabilera errepikakorrak sortutako arriskuaren ebaluazioa.
4. Jarrerak eta mugimenduak
ISO 11226/2000 Ergonomia. Lan-jarrera estatikoen ebaluazioa.
ISO/NP TR 12295. Ergonomia. ISO arauak aplikatzeko dokumentua, eskulanei (ISO 11228-1, ISO 11228-2 eta ISO 11228-3) eta lan-jarrerei buruzkoak (ISO 11226).
UNE-EN 1005-4: 2005+A1:2009. Makinen segurtasuna. Gizakiaren jokabide fisikoa. 3. zatia: Makinekiko lan-jarreren eta mugimenduen ebaluazioa.
5. Indarren aplikatzea
UNE-EN 1005-3: 2002+A1:2009. Makinen segurtasuna. Gizakiaren jokabide fisikoa. 3. zatia: Makinak erabiltzeko indarraren gehieneko gomendatuak.