(Edukira Joan)

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren
Institutua

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Prestakuntza, baso ustiategietako prebentzio baliabideei buruzkoa

Basogintzan Istripuak Murrizteko Azpiprogramaren (Lan Osasuneko 2017-2020 Ekintza Planaren zati bat da) barnean dauden ekintzen artean honako hau dago: enpresak tresnaz hornitzea, baso ustiategi guztietan prebentzio baliabideak izatea bermatzeko. Ekintza horrekin batera, prebentzio baliabide horiek hartu behar duten prestakuntzaren antolaketa dago.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (NOPLOI), Asociación de Empresarios de la Madera de Navarra (ADEMAN) elkartearekin batera, lan egin du ekintza hori gauzatzeko. Horretarako, ARPANA Formación Forestal SL aukeratu du; entitate horren jarduera nagusia da prestakuntza ematea baso jarduerei buruz.

Proposamen horrek betetzen du 39/1995 Errege Dekretuak (IV. ERANSKINA) eskatutakoa: oinarrizko mailako eginkizunak betetzeko prestakuntza programaren gutxieneko edukia (50 ordu).

NOPLOIk parte hartzen du prestakuntza horren finantzaketan.

Programa ikusi

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa