Castellano | Euskara | Français | English
Basogintza sektorean istripu kopurua oso handia denez (2016an 1000 langiletatik 648,2 istripu izan ziren), Nafarroako Lan Osasuneko 2017-2020 Ekintza Planak, Basogintzan Istripuak Murrizteko Azpiprogramaren barnean, zenbait ekintza aurreikusten ditu, besteak beste prestakuntza ematea Nafarroko Gobernuko basozainei eta basogintzako langile teknikoei laneko arriskuen prebentzioari buruz; helburua da baso-ustiapenetako arrisku larriak identifikatzen jakitea eta zuzendu ez diren arrisku egoerak NOPLOIri jakinarazteko protokoloa aplikatzea.
Aurrera eramateko prestakuntzako bost saio egin dira 2017ko martxoan, Lizarran, Erriberrin, Bertizen, Ezkarozen eta Iruñean; guztira 117 ikasle bertaratu dira.
.