(Edukira Joan)

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren
Institutua

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Genero ikuspegia Lan Osasunaren arloan

Orri honetan lan osasunari buruzko hainbat material bildu ditugu, genero-ikuspegitik osatuak guztiak. Agiri batzuk kategoria batean baino gehiagotan sar daitezkeen arren, egokien iritzi den atalean kokatu dira, bikoiztu gabe. Webgune osoa begiratzea komeni da.

Hitzaurrea

Lan egiten, genero ikuspegia sartzeko laneko arriskuen prebentzioan

MC Mutual-ek Mari Jose Lasa, Sandra Gracia eta Javier Lacarrari egindako elkarrizketa (hirurak, NOPLOIko LAPeko teknikariak).

Azaltzen digute zergatik den garrantzitsua genero ikuspegia kontuan izatea LAPen, eta nola ari diren lanean ikuspegi hori sartzeko.

MC MUTUALen proiektu honen barruan sartzen da '360º PRL: Abordando la PRL con perspectiva de género'.

Egoki hasi beharra.

Lan-osasuneko genero desberdintasunak ulertzeko, hagitz gomendagarria da lanak zer ingurutan garatzen diren ezagutzea. Azterketa demografikoak, ekonomikoak, lanbidekoak eta bestelakoak dira informazio horien oinarri eta errealitatearen argazkiak osatzen dizkigute esparru orokor baten barnean.

Gaiari helduz.

Lan arriskuen prebentzioari generoa kontuan hartuz behatzen hasten garenean, ikuspuntu orokor batetik fokuratzen ahal diogu gaiari, hots, prebentzioa txertatzen duen ikuspegitik, edo, bestela, alderdi berariazko batzuetan ardatzen ahal dugu begirada, aintzat harturik hala arriskuaren tipologia nola lan sektorea edo berariazko egoerak. Arriskuak ebaluatzeko orientabide baliagarriak ere topatuko dituzu, eta kasu jakin batzuk eta haietan eginiko esku-hartzeak ezagutu.

Alboko gaiak.

Lan-bizitzaren bateragarritasuna eta genero-berdintasuna oso alderdi garrantzitsuak dira eta bi esparru horietatik ere egin da lan gizon eta emakume langile guztien lan-osasuna hobetzearren.

Institutua sustatuz

Hemen jaso dira NOPLOIk argitaraturiko material propioak eta kontsultarako beste batzuk.

Bestelako entitateak sustatuz.

Eta, jakina, informazio asko eta asko dakarten helbide interesagarriak.

 

igo

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa