(Edukira Joan)

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren
Institutua

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Kolektibo kalteberak

Langile talde asko daude, beren ezaugarriak, osasun egoera edo egoera biologikoa dela-eta lan baldintza berariazkoak behar dituztenak laneko arriskuek beraiengan duten eragina ekiditeko edo arrisku horien maila mugatzeko, lanaren ondoriozko kalteak izan ez ditzaten.

Sentiberatasun bereziko egoera hori enplegua baino lehenagokoa edo enpleguarekin batera gertatua izan daiteke, iraunkorra edo iragankorra.

Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legeak enpresariari exijitzen dio sentiberatasun bereziko egoeran dauden langileendako arriskuak saihestea edo kontrolatzea bere prebentzio plangintzan.

Arau horretan aipatzen dira arriskuen kudeaketako zein alderdi hartu behar diren kontuan egoera horretan, hots, arriskuen ebaluazioak eta prebentziorako eta babeserako ezarri beharreko neurriak. 25. artikuluan esaten da saihestuko dela halako langileak kokatzea berendako edo beste batzuendako arriskua dakarten postuetan.

Atal hau zuzendua dago Nafarroako Lan Osasuneko 2017-2020 Ekintza Planean aipatzen diren kolektibo kalteberei.

Aniztasun funtzionala duten pertsonak

Bereziki sentiberak diren pertsonen azpiprograma 

Haurdunaldian eta/edo edoskialdi naturalean lan arriskuei aitzintzeko azpiprograma. Haurdunak edo edoskialdi naturalean dauden emakumeak

Lanean ari diren adinekoendako azpiprograma. 55 urtetik gorako langileak

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa