Castellano | Euskara | Français | English
Istripua:
• Mantentze-lanetan ari ziren, zurezko zutoinen gainean paratutako aireko telefonia sareetan.
• Langilea zutoinaren goiko aldera igo zen zurubia erabilita, tenkagailua kable batetik pasatuz.
• Zutoina oinetik hautsi zen, barnetik usteldurik zegoelako.
• Langilea zutoinarekin batean erori zen, inguruko garaieratik, eta zenbait lesio egin.
Arrazoi oinarrizkoak:
• Zutoinaren oina usteldurik zegoen barnetik.
• Ekipamenduaren aukeraketa (zurubia) desegokia izan zen eta arrisku handikoa; seguruagoa zen ibilgailuaren gaineko saskia, araudiak ezartzen duen bezala (1215/1997 ED, uztailaren 18koa).
Zutoin eroria
Zurubia, istripuan erabili zenaren antzekoa
Prebentziozko gomendioak:
Lana eta erabili beharreko ekipamendua aurretik planifikatu behar dira, langilearen osasuna babestu beharrez.
Garaierako lanetan zurubiaren erabilera mugatzea lanerako bestelako ekipamendu seguruagoen erabilera justifikaturik ez dagoenetarako.
Langileak uste badu bere segurtasunerako arrisku larri eta berehalakoan dagoela, eskubidea du lan egiteari uko egiteko, eta erabaki horrek ez du inolako zehapenik ekarriko.