Castellano | Euskara | Français | English
Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren 156. artikuluan ezarritakoaren arabera, lan istriputzat hartzen da langileak besteren kontura egiten duen lanean edo lanaren ondorioz izandako zeinahi gorputz-kalte. Gainera, artikulu berean, espresuki sartzen da lan istripu gisa langileak lantokira bidean edo lanetik itzultzean izandakoa.
Bestalde, INT/2223/2014 Aginduaren arabera, trafiko istriputzat hartzen da honako ezaugarri hauek betetzen dituena:
Hartan, gutxienez ere, abian ari den ibilgailu bat nahasirik egotea.
Lehenago azaldutakoaren ondorioz:
Trafikoko lan istriputzat hartzen dira lanaldian “in misio” egindako joan-etorrien ondorioz pairatutako “trafiko istripuak”, baita lantokira joatean edo handik itzultzean “in itinere” pairatutako trafiko istripuak ere.
Lan arloan, bide istripuen prebentzioa planifikatzeko orduan, ez ditugu ahantzi behar beste istripu batzuk, hain zuzen ere, “trafiko istriputzat” hartuak izateko ezaugarriak izan gabe ere, “lan istripuak” direnak, adibidez, enpresa baten instalazioaren barruan gertatutakoak, laneko ekipamendu mugigarriak eta oinezkoak izatearen ondorioz.
Istripu-tasa
Trafiko-lan istripuen txostenak (LSOIN)
- Trafikoko lan istripuak, 2019 - Trafikoko lan istripuak, 2018 - Trafikoko lan istripuak, 2017 - Trafikoko lan istripuak, 2016 |