(Edukira Joan)

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren
Institutua

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

10 Alerta: Erorikoa teilatu hauskor batetik beheiti

 

2021eko maiatza

Istripua

- PVCko plaka hauskorrak ordezkatzeko lanetan ari dira nabe bateko teilatuan.

- Bustita dagoen xaflazko erreten batean zebilela, istripua izan duen langileari galtzak trabatuta gelditu zaizkio eta estropezu egin du. Estropezu horren ondorioz, irrist egin eta bere ezkerreko aldera erori da, plaka zeharrargietako baten gainera.

- Plaka horrek ezin jasan langilearen pisua, eta eman egin du.

- Kolpatua zulotik erori da, 5,25 metroko altueratik, eta zauri larriak izan ditu.


Zergatiak

- Plakaren erresistentzia ez da nahikoa izan eta, gainera, hauskorra ere bada. Ezin izan du jasan kolpatuaren pisua.

- Lanak ez dira aldez aurretik planifikatu. Ez da toki fisikoa aztertu, eta ez dira hartu arriskuak saihesteko hartu beharreko prebentzio-neurriak.

- Ez da koordinaziorik izan une horretan obran dauden askotariko enpresa jardueren artean.

- Ez da babes- eta prebentzio-neurririk hartu.

- Teilatu gainean ez da erabili pasoko pasabiderik edo banaketarako plataformarik.
Altueratik erortzeko arriskuaren aurrean, plakak instalatzeko lanetan ez dago babes kolektiborik.

- Hartara, ez da ezarri egin beharreko lanari egokituta dagoen norbera babesteko sistemarik eta sistema hori ez da egituraren puntu gogorretara lotu.

- Ez da bete enpresaren arriskuak ebaluatzeko protokoloan ezarritakoa (hor esaten da nahitaezkoa dela lanak egin aurretik aztertzea eta, lehentasunez, babes kolektiboak ezartzea edo, halakorik ez bada, ez erortzeko norbera babesteko sistemak erabiltzea).

- Prebentzioko baliabideek ez dituzte behar ziren zaintza- eta kontrol-lanak egin, eta beraz ez dute bermatu lanak eginen zirenik enpresak arriskuak ebaluatzeko duen protokoloaren arabera.

- Ez da behar bezala izendatu prebentziozko baliabidea, hautatutakoak ez baitaki zein diren bere egitekoak eta erantzukizunak eta lana edozein baldintzatan egitea onartzen baitu.


Prebentziozko gomendioak

- Edozein lan egin baino lehenago, planifikatu behar da, besteak beste, alderdi hauek kontuan hartuta: tokia, baldintzak, beharrezko ekipoak, izan ditzakeen arriskuak eta hartu beharreko prebentzio-neurriak.

- Horretaz gainera, enpresa-jarduerak nahitaez koordinatu behar dira eta informazioa aldez aurretik trukatu behar da, jakiteko zein diren baldintzak, arriskuak eta prebentzio-neurririk baden edo ez.

- Plataformak, banaketa-korridoreak edo antzeko baliabideak ezarriko dira, altueratik erortzeko arrisku larria eragin dezaketen teilatu gaineko material hauskorrak ez zapaltzeko.

- Teilatuko lanetan erorketak saihesteko, babes kolektiboko sistemak ezartzea lehenetsiko da. Obraren ezaugarrien arabera gaituko dira eta halaxe edukiko dira altueratik erortzeko arriskua desagertu arte eta, beharrezkoa izanez gero, norbera babesteko ekipoekin batera erabiliko dira.

- Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko 31/1995 Legearen 15. eta 17. artikuluen arabera, kontuan izan behar da enpresaburuak neurriak hartu behar dituela banakako babesaren aurretik babes kolektiboa jartzeko. Arau horren arabera, norbera babesteko ekipamenduak erabili behar dira arriskuak saihestea ezinezkoa denean edo ezin direnean aski mugatu babes kolektiboko neurri teknikoekin edo lana antolatzeko neurri, metodo edo prozeduren bitartez.

- Altueratik erortzeko arrisku larria berekin dakarten lanak etengabe begiratuko dira eta Arriskuen ebaluazioan ezarritako prebentzio-neurriak hartzen direla kontrolatuko da.

- Prebentziozko ardura bere gain hartuko duen pertsonak behar besteko prestakuntza eta egiaztatutako esperientzia izanen ditu, eta segurtasun-neurri guztiak betez egiten diren lanak zaindu eta kontrolatzeko gaitasuna bermatuko da.

- Bete behar da Enpresaren arriskuen ebaluazioan ezarritakoa, altueratik erortzeko arriskua saihesteko langileak babesteari dagokion arloan.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa