(Edukira Joan)

Nafar ogasuna

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

2015eko argibide orokorrak

 

1. Nor dagoen 2015eko errenta aitorpena aurkeztera behartuta

Errenta aitorpena aurkeztera behartuta daude 2015 urtean ohiko bizitokia Nafarroan izan duten eta zergapetuta dauden errentak izan dituzten pertsona fisikoak.

Jakingarri gisara, Nafarroako Zerga Ogasunean aitorpena aurkeztu behar dute, oro har, honako hauek:

  • Nafarroan, ohiko bizitokia bertan izateagatik, 2015. urtean 183 egunez edo denbora luzeagoan egon direnak.
  • Aurreko puntuan bizitokia zehaztea ezinezkoa bada, Nafarroako Zerga Ogasunean aitorpena aurkeztu behar dute beren etekin garbietariko gehienak Nafarroan lortzen dituztenek, kontuan hartu gabe kapital higigarriaren bidez lortutakoak (banku-kontuak, letrak, dibidenduak, eta abar) eta ondasunen nahiz eskubideen eskualdaketen ondorioz lortutakoak.
  • Azkenik, aurreko bi ataletako kasurik ez bada, PFEZren ondorioetarako beren azken bizileku aitortua Nafarroan izan dutenek.

Familia-unitate bateko kide direnek baterako aitorpena aurkez dezakete Nafarroan, unitate horretako kide guztien diru-sarrera guztiak sartuta, PFEZren Foru Legearen Testu Bategina onesten duen ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren VI. Tituluan ezartzen diren baldintzak betez gero, kontuan hartuz familia-unitate bateko kide direla pertsona hauek:

  • Legez bereizi gabeko ezkontideak eta seme-alaba adingabeak, edo adin nagusikoak baldin eta 2015ean edo lehenago emandako ebazpen judizialaren bidez ezgaituta badaude.
  • Bikote egonkorrak eta haien ondorengoak, aurreko puntuko baldintza berberetan.
  • Dibortzio edo legezko banantze kasuetan, edo ezkontza bidezko loturarik ez denean, ezta bikote egonkorraren eraketa ere, aita edo ama eta ondorengoak, lehenbiziko puntuan aipatzen diren baldintza berberetan.

Behin nork bere egoera pertsonala zehaztuz gero ohiko etxebizitzari eta familia-unitate bateko kide izateari edo ez izateari dagokionez, pertsona fisikoek aitorpena aurkeztu behar dute jarraian aipatzen diren errenta mota hauetako bat eskuratzen badute:

  • Lanaren etekin osoak, 2015. urtean, 11.250 euro edo gehiago.
  • Kapital higigarriaren etekinak (dibidenduak, interesak, biziarteko errentak edo aldi baterakoak, etab.) eta ondare gehikuntzak atxikipenen edo konturako sarreren mende daudenak (inbertsio funtsak), 1.600 euro edo gehiago 2015. urtean.
  • Aitorpena aurkeztu behar da beti eskuratzen badira enpresa edo lanbide-etekinak, kapital higigarriaren etekinak eta ondare-gehikuntzak atxikipenen mende ez daudenak, edo bestelako errenta-iturriren baten etekinak, zeinahi dela ere lortutako zenbatekoa.

Baterako aitorpena aurkezten bada, familia-unitateko kide guztien errenta guztiak sartu behar dira, zeinahi dela ere lortutako zenbatekoa.

igo

2. Nola eta non aurkeztu zure aitorpena

Hona hemen aitorpena aurkezteko dituzun aukera guztiak:

  1. Eskuz aurkeztea, horretarako erabiliz Foru Aginduaren bidez onetsitako inprimaki ofiziala, inprimakiak sortzeko gunetik hartuta.
  2. Eskuz aurkeztea, aitorpenak egiteko programetan inprimatzen diren orriak erabilita
  3. Aitorpena Nafarroako Zerga Ogasunaren bulegoetan bertan egitea
  4. Aitorpena entitate laguntzaile baten bitartez egitea 
  5. Aitorpena telematikoki aurkeztea

1. Eskuz aurkeztea, Foru Aginduaren bidez onetsitako inprimaki ofiziala erabiliz
2015eko errentaren aitorpena egiteko, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak foru aginduaren bidez onesten duen inprimaki ofiziala erabil daiteke. Bide hori hautatzen duenak, Administrazioarentzako aleaz gainera, zergadunarentzakoa ere bete behar du. Bi aleak Nafarroako Zerga Ogasunaren edozein bulegotan aurkeztu edo bertara posta bidez bidali behar dira. Aurkezpen datatzat hartuko da Nafarroako Zerga Ogasunak edo kasuan kasuko posta bulegoak inprimatutako zigiluan ageri dena.
Aitorpenerako inprimakia Ogasunaren web orriko inprimakiak sortzeko gunetik jaits daiteke 2016ko apirilaren 20tik aurrera.

2. Eskuz aurkeztea, aitorpenak egiteko programetan inprimatzen diren orriak erabilita
Aitorpenak telematikoki bidal daitezke, web orrian zergadunen eskura dagoen aitorpenak egiteko programaren bidez. Programak aitorpenak inprimatzen ere uzten du, gero paperean bulegoetan aurkeztu eta zigilatzeko edo posta bidez bidaltzeko. Aurkezpen datatzat hartuko da Nafarroako Zerga Ogasunak edo kasuan kasuko posta bulegoak inprimatutako zigiluan ageri dena.

3. Aitorpena Nafarroako Zerga Ogasunaren bulegoetan bertan egitea
Errenta aitorpena Nafarroako Zerga Ogasunaren bulegoetan egin nahi izanez gero, aldez aurretik hitzordua eska daiteke. Bulegoak astelehenetik ostiralera egoten dira zabalik, 8:30etik 14:30era, honako toki hauetan:

  • Iruña: Ezkirotz kalea, 20 bis 
  • Barañain: Merkatal hiribidea, 4
  • Tafalla: Teófano Cortés plaza, 7 
  • Burlata: Ezkabazabal plaza, 9
  • Tutera: Antso Azkarraren plaza, 8
  • Lizarra: atze plaza, 2

Aitorpena egin ahal izateko, zure NANa eta PINa (identifikazio pertsonaleko zenbakia) eman beharko dituzu, bai eta joan den urteko aitorpena eta kalkuluak egiteko behar diren egiaztagiri guztiak ere (diru-sarrerak, gastuak, murriztapenak eta kenkariak). Egiaztagiri horiek itzuliko dizkizute aitorpena egin ondotik, baina gorde beharko dituzu Nafarroako Zerga Ogasunak berriz ere eskatzen ahalko dizkizulako, betiere erakunde horrek dauzkan eskumenak baliatuz. PINik ez baduzu, zerorrek zuzenean eskatu beharko duzu aitorpena egin baino lehen, Ogasunaren edozein bulegotan.

4. Aitorpena egitea Ogasunarekin lankidetzan ari den entitate baten bitartez
2015eko errenta aitorpena entitate laguntzaile batean ere egin eta aurkez daiteke, jarraian aipatzen direnetako edozeinetan:

  • Nafarroako Rural Kutxa 
  • Laboral Kutxa
  • Banco Bilbao Vizcaya
  • Banco Santander
  • Banco Popular
  • Ibercaja
  • Iruñeko Mutuavenir  
  • Caja España
  • AEHN
  • ANAPEH
  • TARGOBANK 
  • INTIA, S.A.
  • TRADISNA
  • Kutxabank
  • UAGN
  • Harakinen gremioa
  • Arrain-saltzaileen gremioa

Horretarako, zure NANa eta PINa eman beharko dituzu, bai eta joan den urteko aitorpena eta kalkuluak egiteko behar diren egiaztagiri guztiak ere (diru-sarrerak, gastuak, murriztapenak eta kenkariak). Egiaztagiri horiek itzuliko dizkizute aitorpena egin ondotik, baina gorde beharko dituzu Nafarroako Zerga Ogasunak berriz ere eskatzen ahalko dizkizulako, betiere erakunde horrek dauzkan eskumenak baliatuz. PINik ez baduzu, zerorrek zuzenean eskatu beharko duzu aitorpena egin baino lehen, Ogasunaren edozein bulegotan.

5. Aitorpena telematikoki aurkeztea Internet bidez
Nafarroako Zerga Ogasunak hiru bide eskaintzen ditu aitorpena telematikoki aurkeztu nahi duten nafar zergadunentzat:

  • Aitorpenak egiteko programa deskargatzea Ogasunaren web orritik. Programa horrek aitorpena egiteko eta igortzeko aukera ematen du, NAN digitala edo erakunde baimenduek emandako sinadura digitalaren ziurtagiria erabiliz. Ziurtagiri horiek aldez aurretik Nafarroako Zerga Ogasunaren onarpena eduki beharko dute aitorpenak bidaltzeko. Baterako aitorpena eginez gero, beharko dira bi ezkontideen edo bikote egonkorreko bi kideen NAN digitalak edo sinadura digitalaren ziurtagiriak.
    Aitorpena aurkezten bada ordezkari baten bidez, nahikoa da ordezkari baimenduaren NAN digitala edo sinadura digitalaren ziurtagiria; ordezkari horrek Nafarroako Zerga Ogasunarekin ordezkaritza-hitzarmena sinatua eduki beharko du.
  • Ogasunaren web orriko “Aitorpena egitea” programa erabilita. Programa horrek igorpen telematikoa egiteko aukera ematen du, NAN digitala edo sinadura digitalaren ziurtagiria erabiliz, edo NANaren eta PINaren bitartez. Baterako aitorpena eginez gero, beharko dira bi ezkontideen edo bikote egonkorreko bi kideen NAN digitalak, sinadura digitalaren ziurtagiriak edo NAN-PINak. Kasu honetan ezin da aitorpena egin eta bidali ordezkariaren bidez. Aplikazio hau mota askotako zergadunek erabil dezakete, baina kasu batzuetan ezin izaten da informazioa bildu eta, beraz, ezta aitorpena egin eta bidali ere.
  • Beste programa pribatu batzuen bidez egindako aitorpenak ere aurkez daitezke telematikoki, baldin eta aldez aurretik betetzen badira Nafarroako Zerga Ogasunak eskatzen dituen baldintzak eta xehetasunak.

igo

3. Hitzordua nola eskatu.

Aitorpena egin nahi baduzu Nafarroako Zerga Ogasunaren bulegoren batean, hitzordua eska dezakezu 2016ko apirilaren 18tik aurrera, 948 505 505 edo 948 505 506 telefonoetara deituta, edo Interneteko aplikazio honen bidez: Hitzordu eskaera.


Aitorpena egin nahi baduzu Ogasunarekin lankidetzan ari den entitateren batean, haiekin jarri beharko duzu harremanetan data finkatzeko.

igo

4. 2015eko PFEZren aitorpenak aurkezteko borondatezko epea

Eskuz aurkeztea, Ogasunean edo entitate laguntzaileren batean.
2015eko errentaren aitorpenak aurkezteko epea 2016ko apirilaren 20an hasi eta 2016ko ekainaren 24an amaituko da, bi egun horiek barne.

2015eko errenta aitorpenen aurkezpen telematikoa, Internet bidez.
2015eko errentaren Internet bidezko aitorpen telematikoak aurkezteko epea 2016ko apirilaren 7an hasi eta 2016ko ekainaren 24an amaituko da, bi egun horiek barne.

igo

5. 2015eko PFEZren aitorpenak ordaintzeko borondatezko epea

2015eko errentaren aitorpen positiboak epe bakarrean edo bitan ordain daitezke, errekargurik eta interesik aplikatu gabe.

  • Ordainketa epe bakarrean egiten bada, azken eguna 2016ko uztailaren  1a izanen da.
  • Ordainketa bi epetan egiten bada, lehenbizikoa   2016ko uztailaren 1ean amaituko da eta bigarrena 2016ko azaroaren  21ean. Ordainketa bitan zatitzeko aukera baliatzeko, aitorpena borondatezko epearen barrenean aurkeztu behar da. 

Ordainketa helbideratzen bada banku-kontu batean, aurreko lerroaldeetan zehazten diren egunetan bidaliko dira norberari dagozkion zenbatekoak kobratzeko aginduak.

Lehenbiziko epea bakarrik helbidera daiteke aitorpena telematikoki aurkezten bada; ez, ordea, aurkezpena bulegoan bertan edo posta bidez egiten bada. Aurkezpena bulegoan bertan edo posta bidez egiten bada, lehenbiziko epea 710 ereduko ordainketa-gutunaren bidez pagatu behar da, Nafarroako Zerga Ogasunarekin lankidetzan ari den edozein entitatetan. Bigarren epea, aldiz, helbidera daiteke, betiere lehenbizikoa ordaindu bada 2016ko uztailaren 1a baino lehen.

igo

6. Etxeetara bidaltzen diren 2015eko PFEZren aitorpenen proposamenak

Nafarroako Zerga Ogasunak aurten 210.000 pertsonari baino gehiagori aitorpen proposamena egin eta etxera bidaliko dio. Aitorpen proposamena egina duzun jakin dezakezu “Badut proposamenik? - Bidali proposamena" aplikazioaren bidez. 

Eginak dauden proposamenak bi modutara bidal daitezke:

  • Haietako batean, aurkezpen gutun bat bidaltzen da, eta bertan jarraibide batzuk eta gako bat ematen dira proposamena eta datu fiskalak web orritik deskargatzeko.
  • Beste proposamenean, jarraibideak ematen dituen aurkezpen gutunarekin batera, aitorpen proposamena eta datu fiskalak bidaltzen dira paperean.

Proposamena jakinarazteko bidea hauta daiteke "Proposamena jakinarazteko modua" aplikazioaren bidez, Nafarroako Zerga Ogasunaren web orrian.

Aitorpen proposamen bat jasotzen baduzu etxean, urrats hauek egin ditzakezu:

Zer egin behar duzun proposamenaren emaitza "zero" bada

  • Bidali dizuten proposamenarekin ados bazaude:
    Ez duzu deus egin behar
  • Bidali dizuten proposamenarekin ados ez bazaude:
    Bidali dizuten autolikidaziorako proposamena deuseztatuta eta ondoriorik gabe geldituko da jarraian aipatzen diren kasu hauetako edozeinetan:

o       Beste aitorpen bat aurkeztuz gero, beranduenez 2016ko ekainaren 24an, Nafarroako Zerga Ogasunak horretarako eskaintzen dizkizun prozedurak erabiliz.

o       Bidali dizuten proposamenari uko eginez "Proposamenaren uko egitea" aplikazioaren bidez, web orri honetan: www.navarra.es.

Zer egin proposamena positiboa bada, alegia, ordaintzeko ateratzen bada

  • Bidali dizuten proposamenarekin ados bazaude:
    Kasu honetan, zorra bi kopuru berdinetan zatiturik dago, eta ordainketa helbideratuta proposamenean bertan aipatzen den banku-kontuan. Beraz, kontu zenbakia ea zuzen dagoen egiaztatu besterik ez duzu deus egin behar; ordainketak zure kontuan kargatuko dizkizute data hauetan:
    • Lehenbizikoa, zorraren %50 egiten duena, 2016ko uztailaren 1ean.
    • Bigarrena, zorraren gainerakoa kitatzeko, 2016ko  azaroaren 21ean.

Ordainketa helbideratzeko kontua aldatu nahi baduzu, edo helbideraketa kendu eta ordainketa-gutunaren bitartez ordaindu zorra, beste bide hauek balia ditzakezu IFZ eta PINa erabiliz:

Zure proposamena aitorpen irmo bihurtuko da berez, zuk deus egin beharrik izan gabe, uztailaren 1ean ordaintzen baduzu lehenbiziko epea, edo %100, hala egitea erabakiz gero. 

  • Bidali dizuten proposamenarekin ados ez bazaude
    Bidali dizuten autolikidaziorako proposamena deuseztatuta eta ondoriorik gabe geldituko da jarraian aipatzen diren kasu hauetako edozeinetan:
    • Beste aitorpen bat aurkeztuz gero, beranduenez 2016ko ekainaren 24an, Nafarroako Zerga Ogasunak horretarako eskaintzen dizkizun prozedurak erabiliz. 
    • Bidali dizuten proposamenari uko eginez “Proposamenari uko egitea” aplikazioaren bidez, web orri honetan: www.navarra.es.  

Zer egin proposamena negatiboa bada, alegia, itzultzeko ateratzen bada

  • Proposamenarekin ados bazaude.
    Dagokizun diru-kopurua proposamenean zehazten den banku-kontuan sartzeko agindua emana dago. Dirua jaso baduzu, ez duzu beste deus egin behar. Ez baduzu dirua oraindik jaso, bankuko kontua aldatzeko aukera hauek dituzu (denetan eman beharko dituzu IFZ, PINa, aitorpen zenbakia eta helbideratzeko kontuaren zenbakia):

Zure proposamena aitorpen irmo bihurtuko da berez, zuk itzulitako dirua jaso ondoren beste aitorpenik aurkezten ez baduzu erregelamenduzko epearen barrenean.

  • Zer egin proposamenarekin ados ez bazaude

 Bidali dizuten autolikidaziorako proposamena deuseztatuta eta ondoriorik gabe geldituko da jarraian aipatzen diren kasu hauetako edozeinetan.

    • Beste aitorpen bat aurkeztuz gero, beranduenez 2016ko ekainaren 24an, Nafarroako Zerga Ogasunak horretarako eskaintzen dizkizun prozedurak erabiliz.
    • Jaso duzun diru-kopurua itzuliz gero ordainketa-gutunaren bidez.
    • Bidali dizuten proposamenari uko eginez "Proposamenari uko egitea" aplikazioaren bidez, web orri honetan: www.navarra.es. (kasu honetan ere itzuli behar duzu jasotako diru-kopurua, ordainketa-gutunaren bidez, 2016eko uztailaren 1a baino lehen)

Beste aitorpen bat egitea erabakitzen baduzu, eta bidali dizutena "itzultzeko" atera bazen, kontuan hartu behar duzu honako hau:

  • Beste aitorpena ere "itzultzeko" ateratzen bada, eta lehen bidalitako proposamenaren emaitzari zegokion kopurua sartua baldin badago zure kontuan, alderatu behar dituzu egin dizugun itzulketa eta aurkeztu duzun beste aitorpenean itzultzeko ateratzen den kopurua, eta bigarren hau:
    • Handiagoa bada, bien arteko aldea sartuko dizugu.
    • Berdina bada, ez duzu deus egin behar. 
    • Txikiagoa bada, ordaindu behar duzu egin dizugun itzulketaren eta beste aitorpenetik ateratzen den kopuruaren arteko aldea. Ordainketa-gutuna erabili beharko duzu, eta edozein banku edo aurrezki kutxatan aurkeztu, beranduenez 2016ko uztailaren 1ean; kasu honetan ezin da ordainketa helbideratu.
  • Beste aitorpen hori "ordaintzeko" ateratzen bada, itzuli zitzaizun eta jaso zenuen kopurua zure banku-kontuan helbideratuko da aitorpen berriari dagokion ordaindu beharrekoarekin batera. Ez baduzu helbideratzerik nahi, aipatutako epe horren barrenean sartu beharko duzu zor duzuna: proposamenagatik jaso zenuen kopurua gehi aitorpen berriagatik ordaintzeko ateratzen dena. (%50 edo %100, hautatzen duzunaren arabera).

igo

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa