(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

Nafarroako Gobernuko lehen lehendakariordea eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilaria

Lourdes Goicoechea Zubelzu

Lourdes Goicoechea Zubelzu

 Lourdes Goicoechea Zubelzu.

Tolosan (Gipuzkoa) jaio zen 1960an eta Nafarroan bizi da 1974az geroztik, betidanik Olatzagutiari lotua. Ezkonduta dago eta lau seme-alaba ditu.

Enpresa Administrazioan eta Zuzendaritzan lizentziatua da Nafarroako Unibertsitatean; Auditoria eta Barne Kontroleko masterra egin zuen Madrilgo Finantza Azterketen Zentroan eta CADE Deustuko Unibertsitatean.

Cinfa enpresa farmazeutikoarentzat egin zuen lan 1982tik 1983ra eta Copeleche nekazaritzako elikagaietan azken urte horretatik 1987ra arte. 1988az geroztik, ETEn eta profesionalen (zerga-, kontabilitate- eta finantza-arloetakoak) aholkulari integral gisa egiten du lan bezero-zorroa Nafarroa osoan duela eta mota guztietako jardueratan.

2011ko uztailean Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen kontseilari izendatu zuten eta 2012ko ekainean, Nafarroako Gobernuko lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilari.

Argazkia bereizmen handian deskargatu

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa