(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

Gizarte Politika, Berdintasuna, Kirola eta Gazteria kontseilaria

Elena Torres Miranda

Elena Torres Miranda.

Elena Torres Miranda. 

Tuteran jaio zen 1969. urtean. Ezkonduta dago eta bi alaba ditu. Erizaintzako unibertsitate diplomatua da Nafarroako Unibertsitate Publikoan (1989-1990) eta Enpresen Zuzendaritzako masterra egin zuen Europako Foroan, 2006. urtean.

Lanbidez erizaina da, eta 1990. urteaz geroztik Tuterako “Reina Sofia” Ospitalean egin du lan. 1994. urtean, ibilbide politikoa hasiko du PSN-PSOEko tokiko elkarteko idazkari moduan Valtierran (1997. urtera bitarte) eta alderdiko Eskualdeko Batzorde Betearazleko kide gisa (1996. urtera arte). 1999 eta 2003 urte artean, PSNko Batzorde Betearazleko Osasun arloko idazkaria izan zen, eta 2004. urteaz geroztik Nafarroako alderdi sozialistako idazkariordea.

Valtierrako Udaleko zinegotzia izan zen 1995. urtetik 1999. urtera. Azken urte horretatik aurrera, PSN-PSOEko foru parlamentaria izan da elkarren segidako hiru legegintzaldietan (1999, 2003 eta 2007), eta Osasun Batzordean bozeramaile sozialista gisa (1999-2003) eta talde parlamentario sozialistako bozeramaile-ondoko moduan (2003-2007) egin du lan. 2007. urtean, Nafarroako Parlamentuko Lehendakari izendatu zuten, eta kargu hori izan du 2011ko ekainera bitarte. Era horretan, 2010 eta 2011. urteetan zehar, Espainiako Estatuko Parlamentu Autonomikoetako Lehendakarien Konferentziaren buru izan da; baita ere, Europako Legegintzako Estatuetako Parlamentuetako Konferentziako kide iraunkorra.

2011. urteko uztailaz geroztik, Nafarroako Gobernuko Gizarte Politika, Berdintasuna, Kirola eta Gazteria Saileko kontseilaria da.

Argazkia bereizmen handian deskargatu

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa