
Anai Astiz Medrano.
Caracasen (Venezuela) jaio zen 1956an. Alarguna da.
Giza Zientziatan diplomatua da eta Enpresa Zuzendaritza Orokorrean Masterra du. Ekonomia-, fiskalitate- eta finantza-ikastaroak egin ditu, Ondareen Plangintzako eta Kudeaketako Programa Aurreratua egiteaz gain.
Caja Navarra-Banca Cívica-n egin du lan, non, zuzendaritza-ardura desberdinak egikaritu dituen, azkenekoa Banka Pribatua Sailean (CAN Ondareak).
Iruñeko Talde Sozialistako kidea; UGTko delegatu sindikala Caja Navarra aurrezki kutxan; PSN-PSOEko Eskualde Batzordeko kidea 2003az geroztik eta alderdi horretako Eskualdeko Batzorde Exekutiboko kidea 2004az geroztik, non, Ekonomia eta Administrazioko Idazkari lana betetzen duen.
2011ko uztailean Nafarroako Gobernuko Sustapen eta Etxebizitza Kontseilari izendatu dute.