(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Fran├žais | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

Eginkizunak

Exekutiboaren eginkizunak eta eskuduntzak

Nafarroako Gobernua edo Foru Diputazioa organo kolegiatua da, eta bere Lehendakariak gidaturik, politika-lerro orokorrak zehazten ditu eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren ardura du. Lehendakariaz gain, gobernuko beste kideak Kontseilariak edo Foru Diputatuak dira, berauek Lehendakarik izendatuak.

Gobernuari dagozkio erregelamendu ahalmena eta betearazte funtzioa. Zaindu eta defendatu behar du, halaber, Nafarroako Foru Erregimena, beste Erkidegoen autonomia estatutuen baliokide. Gobernuak legitimitatea du eskumen gatazkak eragiteko eta konstituziokontrakotasun errekurtsoak aurkezteko Auzitegi Konstituzionalean. Erabiltzen ditu, bestalde, Foru Hobekuntzak Toki Administrazioaren arloan ematen dizkion eskumenak.

Gobernuak nazioarteko itunak eta hitzarmenak betearazten ditu Nafarroak eskumenekoak diren gaiekin zerikusia dutenean; bere ordezkariak aukeratzen ditu Estatuarekiko Lankidetza Batzorderako eta beste edozein erakunde edo instituziotarako, publikoa edo pribatua izan. Aurretiaz Parlamentuaren baimena jasota, Gobernuak ahalmena du zor publikoa jaulkitzeko, abalak eratzeko eta kredituak hartzeko, eta Estatuarekin zein Autonomia Erkidegoekin hitzarmenak egiteko.

Foru Komunitatearen helburu politiko orokorrak zehazteaz gain, Gobernuak foru legeen proiektuak, Aurrekontu Orokorrak eta Nafarroako Kontu Orokorrak onartzen ditu, baita Parlamentura eraman ere bertan eztabaidatu daitezen. Gastuak egiteko agintzen ditu eta Nafarroako Ondarea administratzen du.

Orobat, Gobernuak Legegintzako Dekretuak eman ditzake, eta Foru Dekretuen bidez, garapen eta betearazpen erregelamenduak onartu foru legeetarako eta Estatuko lege eta xedapenetarako, baldin zerikusia badute Nafarroak betearazpen eskumena duen gaiekin.

Gobernua da, halaber, goi zuzendaria eta ikuskatzailea Foru Komunitateko Administrazioarentzat eta haren mende dauden erakunde eta enpresa publikoentzat. Horretaz gain, Foru Poliziaren goi agintea dagokio.

Aginte-uztea

Gobernuak agintea utziko du ondoko kasu hauetan: Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak egin ondoren; Parlamentuak konfiantza ematen ez badio Lehendakariari edo zentsura mozioa onartzen bada; dimisioa, epai irmo batek ekarritako desgaitzea eta Lehendakariaren heriotza.

Kontseilariak Presidenteak izendatzen ditu. Besteak beste, ondoko eskumenak dituzte: Foru Legeen aurreproiektuak eta Foru Dekretuen proiektuak Gobernuari aurkeztea, onar ditzan; Foru Aginduen bidez erregelamendu ahalmena erabiltzea; administrazio ebazpenak ematea; gastuak eta ordainketak baiestea; zein bere departamentuaren ordezkari izatea.

Kontseilariek ondoren zehazten diren kasuetan utziko dute kargua: Lehendakariak hala erabakitzen badu; Parlamentuak zentsura mozioa edo konfiantza-galdea onartzen badu; Lehendakariak kargua uzten badu; dimisioa, epai irmo batek ekarritako desgaitzea eta Lehendakariaren heriotza.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa