(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

2011-2012: UPN-PSNren koalizio gobernua

UPNk eta PSNk osatutako gobernuaren kideak

UPNk eta PSNk osatutako gobernuaren kideak.

2011ko maiatzeko hauteskundeek, 485.386 hautesle eta % 67,42ko parte-hartzearekin, honako emaitza utzi zuten: UPNk 19 eserleku lortu zituen (111.474 boto); PSN/PSOEk, 9 (51.238 boto); NaBaik, 8 (49.827 boto); Bilduk, 7 (42.916 boto); PPk, 4 (23.551 boto) eta Izquierda-Ezkerrak, 3 (18.457 boto).

Emaitza honekin, UPNk eta PSN/PSOEk euren indarrak batzea onetsi zuten gehiengo nahikoa izango zuen gobernua eratzeko. Eta 2011ko ekainaren 21ean, bi alderdiek koalizio ituna sinatu zuten. UPNko lehendakari Yolanda Barcina Angulok eta PSN/PSOEko idazkari nagusi Roberto Jiménez Allik izenpetu zuten. Ondoren, eranskin bat sinatu zuten, 2011ko irailaren 23an.

Koalizio gobernua honela osatua zegoen:

- Lehendakaria: Yolanda Barcina Angulo (UPN).

- Lehen lehendakariorde eta Lehendakaritza, Administrazio Publikoetako eta Barne kontseilaria: Roberto Jiménez Alli (PSN).

- Bigarren lehendakariorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilaria: Álvaro Miranda Simavilla (UPN).

- Gobernuaren Eleduna eta Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilaria: Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia (UPN).

- Hezkuntza kontseilaria: José Iribas Sánchez de Boada (UPN).

- Osasun kontseilaria: Marta Vera Janín (UPN).

- Gizarte Politika, Berdintasuna, Kirola eta Gazteria kontseilaria: Elena Torres Miranda (PSN).

- Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen kontseilaria: Lourdes Goicoechea Zubelzu (UPN).

- Sustapen eta Etxebizitza kontseilaria: Anai Astiz Medrano (PSN).

2012ko ekainean, Barcina Lehendakariak Jiménez lehendakariordea kargutik kendu zuen eta PSN/PSOEk izendatutako beste bi kontseilariek dimisioa aurkeztu zuten. Hilabete berean, Miranda lehendakariordeak ere dimisio aurkeztu zuen eta Gobernua birmoldatua izan zen. Gobernu berria, lau kide berrirekin, zortzi kontseilarik osatu zuten.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa