(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

2009-2011: Unión del Pueblo Navarroren laugarren agintaldia

2007an UPNk eta CDNk sinatutako gobernu-ituna apurtzean, azken alderdi horrek zituen bi kontseilariek kargua utzi zuten -Carlos Pérez Nievas (Hezkuntza) eta José Carlos Esparza Sáez (Lurraldearen Antolamendua eta Etxebizitza)-, eta, horren ondorioz, departamentuak berrantolatu egin behar izan ziren. Hamabi departamentu egotetik hamar egotera igaro ziren.

Alberto Catalán Higueras Erakundeekiko Harremanetarako kontseilariak eta Gobernuaren eledunak eta Amelia Salanueva Murguialday Toki Administrazioko kontseilariak Hezkuntza Departamentua eta Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentua haien gain hartu zituzten, hurrenez hurren. Kargu berriez 2009ko urriaren 1ean jabetu ziren.

UPNk legegintzaldia gutxiengoko gobernuarekin osatu zuen. Hona hemen Foru Gobernuaren osaera:

Lehendakaria: Miguel Sanz Sesma (Corella, 1952-9-16). UPN

Lehen presidenteordea eta Lehendakaritza, Justizia eta Barnea: Javier Caballero Martínez (Iruña, 1961-9-13). UPN

Lehendakariordetza eta Ekonomia eta Ogasuna: Álvaro Miranda Simavilla (Zaragoza, 1957-2-11). UPN

Erakundeekiko Harremanak eta Gobernuaren eleduna eta Hezkuntza: Alberto Catalán Higueras (Corella, 1962-11-7). UPN

Toki Administrazioa, Lurraldearen Antolamendua eta Etxebizitza: Amelia Salanueva Murguialday (Lizarra, 1966-3-19). UPN

Osasuna: María Kutz Peironcely (Donostia, 1954-7-13). UPN

Landa Garapena eta Ingurumena: Begoña Sanzberro Iturriria (Almandoz, 1962-9-11). UPN

Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaiak: María Isabel García Malo (Castejón, 1967-11-5). UPN

Kultura eta Turismoa – Vianako Printzea Erakundea: Juan Ramón Corpas Mauleón (Lizarra, 1952-12-16). UPN

Herri Lan, Garraio eta Komunikazioak: Laura Alba Cuadrado (Madril, 1971-7-9). UPN

Berrikuntza, Enpresa eta Lana: José María Roig Aldasoro (Tarragona, 1952-9-15). UPN

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa