(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

2007-2009: UPN-CDN koalizioko bigarren gobernua

UPN-CDN koalizioko bigarren gobernuaren kideak

UPN-CDN koalizioko bigarren gobernuaren kideak.

2007ko maiatzeko hauteskundeetan %73,8ko parte-hartzea egon zen, 471.647 pertsonako erroldatik, eta abstentzioa %26,2koa izan zen. Emaitza hauek lortu ziren: UPN, 22 aulki (139.122 boto); NaBai, 12 aulki (77.893 boto); PSN/PSOE, 12 aulki (74.157 boto); CDN, 2 aulki (14.418 boto); eta IUN/NEB, 2 aulki (14.337 boto).

UPNk eta CDNk haien indarrak batzea eta behar den besteko gehiengoa zuen gobernua eratzea adostu zuten. Koalizioko ituna sinatu zuten 2007ko abuztuaren 8an Miguel Sanz UPNko orduko lehendakariak (modu horretan Foru Gobernuko lehendakari izendatu zuten laugarrenez) eta Juan Cruz Alli Aranguren CDNko lehendakariak.

2009ko irailaren 28an UPNren eta CDNren arteko gobernu-ituna hautsi zen, Euskararen Legearen inguruko desadostasunengatik. UPNk departamentuak berriz banatu zituen –hamabi izatetik hamar izatera igaro ziren- eta legegintzaldiaren gainerako aldia bakarrik egin zuen.

Hona hemen 2007 eta 2009 aldian UPN eta CDN alderdien koalizioko gobernuaren osaera:

Lehendakaria: Miguel Sanz Sesma (Corella, 1952-9-16). UPN

Lehen presidenteordea eta Lehendakaritza, Justizia eta Barnea: Javier Caballero Martínez (Iruñea, 1961-9-13). UPN

Lehendakariordetza eta Ekonomia eta Ogasuna: Álvaro Miranda Simavilla (Zaragoza, 1957-2-11). UPN

Erakundeekiko Harremanak eta Gobernuaren eleduna: Alberto Catalán Higueras (Corella, 1962-11-7). UPN

Toki Administrazioa: Amelia Salanueva Murguialday (Lizarra, 1966-3-19). UPN

Hezkuntza: Carlos Pérez Nievas (Tutera, 1966-10-5). CDN

Osasuna: María Kutz Peironcely (Donostia, 1954-7-13). UPN

Landa Garapena eta Ingurumena: Begoña Sanzberro Iturriria (Almandoz, 1962-9-11). UPN

Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaiak: María Isabel García Malo (Castejón, 1967-11-5). UPN

Kultura eta Turismoa – Vianako Printzea Erakundea: Juan Ramón Corpas Mauleón (Lizarra, 1952-12-16). UPN

Herri Lan, Garraio eta Komunikazioak: Laura Alba Cuadrado (Madril, 1971-7-9). UPN

Lurraldearen Antolamendua eta Etxebizitza: José Carlos Esparza Sáez (Miranda de Ebro -Burgos-, 1954-11-3). CDN

Berrikuntza, Enpresa eta Lana: José María Roig Aldasoro (Tarragona, 1952-9-15). UPN

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa