(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

1979-1983: Hauteskundeak barruti edo merindadeetan

Lehenengo hauteskundeetan, 1979ko apirilaren 3an, 365.080 herritar ageri ziren Nafarroako hautesleen erroldan, eta 70 parlamentari aukeratu ziren. Merindade historikoak hauteskunde-barruti eratu ziren -Iruña izan ezik, bertan bi barruti bereizi baitziren- eta haietako bakoitzean parlamentari kopurua hautesle kopuruaren araberakoa izan zen. Partehartzea %70,76ra iritsi zen, eta abstentzioa %29,24ra.
Trantsizioko lehen Gobernua

Trantsizioko lehen Gobernua.

Aulkiak eta botoak ondoren adierazten den moduan banatu ziren: UCDk 20 aulki eta 68.040 boto; PSOEk 15 aulki eta 48.289 boto; UPNk 13 aulki eta 40.764 boto; HBk 9 aulki eta 28.344 boto; Agrupaciones Electorales de Merindad-AEMk 7 aulki eta 17.282 boto; Nacionalistas Vascosek 3 aulki eta 12.845 boto; Alderdi Karlistak aulki bat eta 12.165 boto; Unión Navarra de Izquierdas-UNAIk aulki bat eta 7.419 boto, eta Agrupación Electoral Independientes Forales Navarros-IFNk aulki bat eta 3.729 boto.

Hauteskundeen ondoren, Nafarroako Gobernua 7 pertsonak osatutako korporazio bat izan zen, barruti bakoitzean boto gehien eskuratutako partiduaren hautagaia gobernuko kide bihurtu baitzen, Tuterako Merindadearen kasuan izan ezik, han batu gehien lortutako bi partiduek ordezkari bana izan baitzuten Gobernuan.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa