(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

enlaces relacionados

Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria

Mikel Aranburu Urtasun

Mikel Aranburu Urtasun.

Iruñean jaio zen 1955. urtean. Ezkonduta dago, eta hiru seme-alaba ditu.

Ekonomi eta Enpresa Zientzietan lizentziatu zen Sevillako Unibertsitatean eta Zuzenbidean UNEDen. Zinpeko kontu azterlaria eta auditorea da.

1980. urteaz geroztik, Ogasuneko teknikaria da oposizioan. Hasieran, finantza eta tributuetako ikuskatzailea izan zen, eta honako kargu hauek bete ditu Nafarroako Tributuen Ogasunean: Ogasuneko Ikuskaritza-burua (1984-1986), Tributuen Kudeaketako zuzendaria (1987-1991), Zergen zuzendaria (1991-1996) eta Fiskalitateko zuzendaria (1996-1999). 2000. urteaz geroztik, Tributuen arloko ikuskaritza-plazara itzuli da.

Arlo profesionalean, Administrazioaren modernizazioan eta Nafarroako foruko zerga-sisteman espezializatu da, bereziki Hitzarmen Ekonomikoan. 1991ko batzorde negoziatzailearen aholkularia izan zen, eta gaiaren inguruko ikerketa ugari argitaratu zituen.

Kontu Auditoriako irakasle elkartu gisa lan egin zuen Zaragozako Unibertsitatearentzat (Iruñeko campusa) 1983 eta 1991 urte artean, eta, 1991-1992 ikasturtean zehar, Erregimen Fiskaleko elkartu gisa Nafarroako Unibertsitate Publikoarentzat. Halaber, Nafarroako Marketing Klubarekin eta ESIC-ekin parte hartu du irakasle moduan 2008. urtetik 2015. urtera bitarte.

Eusko Ikaskuntzako bazkidea da; erakunde horretako lehendakariordea izan zen 1992 eta 1998 urte artean. Nafarroako kultura tradizionalaren aditua eta dibulgatzailea, bereziki ondare etnomusikal eta koreografikoarena. Ortzadar Euskal Folklore Taldearen sortzailea (1974), Kultura (1987-1991) eta Euskararen Nafarroako kontseiluetako kidea, Euskal Herriko Txistularien Elkarteko lehendakaria (1996-1999) eta José Miguel de Barandiaran Fundazioaren idazkaria (2005-2009), kultura munduan aipatu beharreko karguen artean.

2015eko uztailean, Nafarroako Gobernuko Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilari izendatu dute.

Argazkia bereizmen handian deskargatu

Jardueren eta ondasunen aitorpena

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa