(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

enlaces relacionados

Eskubide Sozialetako lehendakariordea

Miguel Laparra Navarro

Miguel Laparra Navarro

Miguel Laparra Navarro.

1962. urtean jaio zen, Bourges-en (Cher-Frantzia).

Politika Zientzietan eta Soziologian lizentziatu zen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean (1985), eta Soziologiako doktorego egin zen Urrutiko Hezkuntzako Unibertsitate Nazionalean (2000).

Izendatzeko unean, Berdintasun eta Gizarte Integraziorako Ikerketa Katedraren (CIPARAIIS) zuzendaria zen, Politika Sozialeko irakaslea eta ALTER ikerketa-taldearen koordinatzailea Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP). Halaber, Foessa Fundazioaren kontseilu zientifikoko kidea zen eta Dokumentazio Sozialeko Aldizkariko erredakzio-kontseiluko kidea ere bai.

Ibilbide profesionalean zehar, NUPeko Gizarte Lan Departamentua zuzendu du (2007-2014), unibertsitatearen hainbat organotan parte hartzearekin batera. Era berean, nazioarteko egonaldiak egin ditu Alemania, Argentina, Peru eta Erresuma Batuko unibertsitateetan, eta Espainiako hainbat unibertsitateko masterretan parte hartu du.

Azken urteetan, ikerketa-lana garatu du honako gai hauen inguruan: gizarte bazterketa, inmigrazioa, ijitoen komunitatea, lan-ezegonkortasuna, gizarteratzeko politikak eta politika sozialak, ALTER ikerketa-taldearen barnean. Ebaluazio eta Prospektibako Agentzia Nazionalak "Bikaintasun Nazionaleko Talde" gisa ebaluatu du, Lehiakortasunaren Programa bikainean sartzearekin batera.

Ikerketako 80 proiektutan parte hartu du, eta horietako asko pertsonalki zuzendutakoak dira. Ehun argitalpen baino gehiago ere baditu (115). Azken hamar urteetan zehar, hogei liburu kolektibo argitaratu ditu, hamabost kapitulu beste hainbat obratan eta hamabi artikulu aldizkari espezializatuetan (horietatik zortzi nazioarteko aldizkarietan).

Inpaktu akademikotik haratago, ikerketek eragina izan dute politika publikoetan. Era horretan, parte hartu du autonomia erkidego ezberdinetako gutxieneko errenten programak abian jartzen eta ebaluatzen eta Nafarroako (1999) eta Madrilgo (2003) Gobernuen gizarte bazterketaren aurka borrokatzeko planak idazten, besteak beste.

2015eko uztailean, Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako lehendakariordea izendatu dute.

Argazkia bereizmen handian deskargatu

Jardueren eta ondasunen aitorpena

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa