(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

enlaces relacionados

Hezkuntzako kontseilaria eta Gobernuko eleduna

María Roncesvalles Solana Arana

María Roncesvalles Solana Arana.

María Roncesvalles Solana Arana.

Iruñean jaio zen 1975ean.

Nafarroako Unibertsitatean Ikus-Entzunezko Komunikazioan lizentziatua (1997) da eta euskarako titulua era badu, Hizkuntza-Eskola Ofizialean aterea.

Bere ibilbide profesionalean, Diario de Noticias egunkariko euskarazko orrialdeen arduradun gisa (2000-2005), Udalbide Elkartearen Prentsa- eta Komunikazio-arduradun gisa (2005/06) eta, jaietan, garai hartan Nafarroako Emakumearen Institutua deituaren Berdintasun-Kanpainetako Komunikazio-arduradun gisa (2005/06) aritu da lanean. Lan horiek TVE kateko euskarazko albistegiko erredaktore- eta esatari-lanekin uztartu zituen (2003-2008).

2007 eta 2015 urte bitartean, EAJ-PNV alderdiaren Prentsa- eta Komunikazio-arduraduna izan da Nafarroan (2007an Nafarroa Bai koalizioarena ere bai). Horretaz gain, Euskalerria Irratian kolaboratzaile-lanetan aritu da eta Herri Irratiko - Radio Popular de San Sebastián berriemailea izan da Iruñean. Diziplina anitzetako gaztelaniazko/euskarazko testuen itzultzailea ere izan da.

2015eko maiatzean, Geroa Bai koaliziotik foru parlamentari hautatu zuten. 2016ko irailean eserlekua utzi eta Nafarroako Gobernuko eledun izendatu zuten, zuzendari nagusien pareko. 2017ko apirilean, Hezkuntzako kontseilariaren eta Nafarroako Gobernuko eledunaren karguaz jabetu zen.

Argazkia bereizmen handian deskargatu

Jardueren eta ondasunen aitorpena

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa